aintzinaroa

  • 8000 BCE

    Zibilizazioaren hasiera (Mesopotamia)

    Zibilizazioaren hasiera (Mesopotamia)
    Duela 8.000 urte inguru, giza taldeak ibaien ertzetako lurrak lantzen hasi ziren. Apiriletik ekainera bitartean, mendietako elurra urtzen zenean, ibai horiek uhaldiak izaten zituzten, eta nahiko irregularrak izateaz gain uzta bertan behera geratzeko arriskua zekarten. Arazo horri irtenbidea emateko, garai hartako biztanleek dike eta ubideen bidez uhaldiak kontrolatzen ikasi zuten; era horretara ibai ertzetatik urrunago zeuden lurrak ureztatzeko erabili ahal izan zuten ura.
  • 8000 BCE

    Mesopotamia sorrera

    Mesopotamia sorrera
    Duela 8.000 urte inguru, Tigris eta Eúfrates ibaiak dauden Ekialde Hurbileko herrialde batean (Mesopotamia) gizateriaren lehen kultura garatzen hasi zen. Denborak aurrera egin ahala, inguru horretan hainbat herri sortu zen.
  • 7990 BCE

    Mesopotamiako bizimodua

    Mesopotamiako bizimodua
    Mesopotamiako biztanleen ogibide nagusia nekazaritza zen.
    Labore garrantzitsuenak zerealak ziren, garagarra eta garia batik bat, eta hezetasuna eta karraskariak saihesteko, lurretik altxatuta eraikitako siloetan gordetzen zituzten.
    Animaliak hazten zituzten, ardiak eta behiak batez ere, eta esneak eta esnekiek nahiz haragiak, artileak eta larruak garrantzi handia zuten ekonomian.
  • 7100 BCE

    Sinesmenak eta zientziak

    Sinesmenak eta zientziak
    Mesopotamiarrak politeistak ziren, hau da, jainko askorengan sinesten zuten. Jainkoei tenpluetan sakrifizio ugari eskaintzen zizkieten janarien bidez. Gizarte horretan izugarrizko garapena izan zuten matematikek. Gainera, gurpila asmatu zuten eta eraikinetan arkua eta ganga erabiltzen lehenak izan ziren.
  • 6830 BCE

    Antolamentu soziala eta politikoa

    Antolamentu soziala eta politikoa
    Mesopotamiako biztanleen antolamendu sozialak erlijioa zuen oinarri: mundua jainkoek antolatzen zuten eta gizartea nola egituratu haiek erabakitzen zuten. Mesopotamia teokrazia bat zen. Erregeak jainkoarengandik hartzen zuen boterea eta haren ordezkari zen Lurrean.
  • 6700 BCE

    Politikaren eboluzioa

    Politikaren eboluzioa
    Mesopotamiako zibilizazioaren hasierako garaietan, hiri-estatuak landu gabeko lurrez bereizita zeuden eta beren artean ez zegoen arazorik.
    K.a. 2380 urte inguruan, Lugalzagesik, Umma herriko printzeak, Ur, Uruk, Larsa eta Lagash herrien boterea hartu zuen, eta Sumer herrialdea lehen aldiz batzea lortu zuen.
  • 6000 BCE

    mesopotiamiako artea

    mesopotiamiako artea
    Tenpluak adreiluz egiten ziren eta harresiz bidez inguratzen ziren, herriko gainerako guneetatik babesteko eta gune sakratua adierazteko. Hasieran, lurraren gainean eraiki ziren, baina, gero, oinarri gisa terraza moduko bat jartzen zitzaien eraikinei.
  • 6000 BCE

    Tigris esta Eufrates

    Tigris esta Eufrates
    bi ibairen igarobide den lautada zabal bat, Tigris eta Eufrates ibaien artean. Ibaiek hainbat meandro eta inguru zingiratsu osatzen dituzte, beren urek eta beren ibaiadarretakoek neguak hotzak izaten dira eta euri gutxi egiten du. Horixe da Mesopotamia deitu zuten lurraldea, eta izenak "ibaien arteko" lurraldea dela adierazten du. Ezagutzen den lehen kultura hantxe garatu zen.
  • 5000 BCE

    Egipto sorrera

    Egipto sorrera
    Egipto Afrikako ipar-ekialdean, Asiako Ekialde Hurbilaren ondoan dago. Basamortu ugari dituen lurraldea da eta Nilo ibaiak gurutzatzen du alderik alde. Ibai handi horrek hegoalderago du iturburua eta Mediterraneoan itsasoratzen da, delta handia osatuz.
    Inguru horietako biztanleek, duela milaka urte, uhaldi haietako ura gordetzen zuten kanal eta putzu-sistema baten bidez.
  • 4800 BCE

    Antzinako Egiptoko bizimodua

    Antzinako Egiptoko bizimodua
    Nekazaritza zen Egiptoarren bizibide nagusia. Zerealak ereiten zituzten batez ere. Nilo ibaiaren urak kontrolatzeko eta erabiltzeko teknikak garatu zituzten, eta horrela, dikeak, urari eusteko baltsak, eta ura banatzeko ubideen sareak egin zituzten. Abeltzaintzan, artzain lanak egiteaz gain, etxaldeetan animaliak hazten eta zaintzen zituzten.
  • 4150 BCE

    Sinesmenak, idazketa eta zientzia (Egipto)

    Sinesmenak, idazketa eta zientzia (Egipto)
    Jainko eta jainkosa ugari zituzten, eta animalien ezaugarriak ematen zizkieten.
    Betikotasuna lortzeko, heriotzaren ondotik, hildakoaren espiritua gorputzera itzultzen zela uste zuten. Horregatik, hildakoen gorpuak ustel ez zitezen momifikatu egiten zituzten.
    Lehenengo, Egiptoarrek hieroglifikoa deritzon idazketa-sistema bat asmatu zuten, eta sistema horretan, gauzak marrazkien bidez irudikatzen ziren.
  • 4000 BCE

    Mizenestar kultura

    Mizenestar kultura
    Mizenestar kultura, duela ia 4.000 urte garatu zen lurralde kontinentalaren hegoaldean (Peloponeso), akeoak heldu eta batera. Izena Mizenas, bere herri nagusitik hartu du. Mizenarrek, Kretak K.a. 1500 urte inguruan pairatu zuen suntsiketa orokorra aprobetxatu egin zuten, Mediterraneoan eta hiru mendetan zehar, hegemonia kultural eta komertziala inposatzeko. K.a. 1200 inguruan, gerrek eta barneko gatazkek eragindako krisiak horren gainbeheraren hasiera izan zen.
  • 3000 BCE

    Antolamendu sozial eta politikoa

    Antolamendu sozial eta politikoa
    Egiptoko gizartean oso hierarkia zorrotza zegoen. Botererik handiena zuen pertsonaia, faraoia zen.
  • 3000 BCE

    Minostar Kultura

    Minostar Kultura
    Minostar kultura orain dela 5000 bat urte sortu zen. K.a. 3000. urte inguruan, Kretako biztanleek kobrea erabiltzen hasi ziren, eta itsasontziak eraikitzen zituzten; horiekin, inguruko herriekin merkataritza-harremanak ezarri zituzten.
  • 2100 BCE

    Minostarrek

    Minostarrek
    Kretako antzinako biztanleak. Minostarrek edo kretatarrek kondairaren arabera Zeus jainkoaren semearen zen Minos erregearen omenez hartu zuten izena.
  • 2000 BCE

    Minostarrak eta Kretatzarrek

    Minostarrak eta Kretatzarrek
    K.a. 2000. urte inguruan, kretatzarrek edo minostarrek, Zeus jainkoaren semearen kondairaren arabera, Minos erregearen omenez hartu zuten izena, indar handia izan zuten uharteetan eta Egeo itsasoaren kostaldean, eta Egiptoko beste lurralde batzuekin harremanak ezarri zituzten
  • 1200 BCE

    Illiada

    Illiada
    Egeo itsasoaren Asiako kostaldean zegoen eta lurralde hura menpean zuen hiri batekin, Troia hiriarekin, hainbat gatazka izan zituzten. K.a. 1200. urte inguruan, setiatu eta suntsitu egin zuten. Handik ehunka urtetara, gertakari horiek eta garai hartako bizimoduarekin lotutako beste batzuk, Homerok kontatu zituen bi poematan: Iliada (Ilion izenetik, horixe baita Troia hiriaren beste izen bat), eta Odisea.
  • 900 BCE

    Garai Arkaikoa

    Garai Arkaikoa
    Horrela, K.a. 900. urtetik aurrera, herri batez eta zenbait herrixka, zelai eta basoz osatutako estatu txikiak sortzen hasi ziren; polis izena eman zitzaien. Independenteak ziren eta eskubide, betebehar eta interes komunak adierazten zituzten lege batzuen bidez, gobernatzen ziren herritarrak. Hoplitak, polis izenekoak defendatzeko soldadu bihurtutako herritarrak ziren.
  • 835 BCE

    Artea Antzinako Grezian

    Artea Antzinako Grezian
    Antzinako Greziako arteak eta literaturak eragin handia izan dute, gaur arte, mendebaldeko artean. Antzinako Greziako artearen apurrak baino ez du iraun, batez ere, eskultura, arkitektura eta arte txikiak; oso urriak dira kontserbatzen diren margolanak.
  • Period: 776 BCE to 116 BCE

    Aintzin Greziar formazioa

    Antzinako Greziaren aldiaren hasiera, tradizionalki, 1. olinpiadaren datarekin bat dator (776 a. C.). Hala ere, Antzinako Greziaren amaieraren data tradizionala bat dator Alexandro Handiaren heriotzarekin K. a. edo Grezia K. a. 146an Erromatar Inperioan integratzea. C.
  • Period: 753 BCE to 1 BCE

    Aintzin Roma

    Erroma, kondairaren arabera, Romulok sortu zuen 753k. a.
  • 510 BCE

    Perikles

    Perikles
    Atenasko gobernu-sistema demokratikoagoa egietaz gain, ekonomia hobetu eta artea eta letrak sustatu baitzituen. Garai hartan egin zen, adibidez, Atenasko akropolia; zientzien eta filosofiaren munduko pertsonaia handiak ere garai hartan bizi izan ziren. Atenasko loraldi horri “Periklesen mendea” deitu izan zaio.
  • 509 BCE

    Romaren Republika.

    Romaren Republika.
    Erromatar Errepublika, Erromaren historiako garai bat izan zen, erregimen errepublikarra estatu forma bezala ezaugarritua, K.a. 509 urtetik aurrera hedatzen dena. K. k. a. 27 arte, Luzio Tarkinio Harroa azken erregearen kanporatzearekin Erromatar Monarkiari amaiera eman zitzaionean.
  • 500 BCE

    Garai Klasikoa

    Garai Klasikoa
    K.a. 500 urtetik, Asia Txikian, gaur egungo Turkian, kokatuta zeuden polis helenikoak Persiarren menpe egon ziren. Horietako batzuk altxatu egin ziren, eta laguntza eskatu zieten gainerakoei, baita Atenasek eta beste polis batzuek erantzun ere. Horixe izan zen, Mediar gerren hasiera. Dario errege Persiarraren armadak menpean hartu zituen, ordea, eta Mileto suntsitu zuen, Persiarren lehen erasoei gogotik eutsi bazien ere.
  • 500 BCE

    Mediar Gerrak

    Mediar Gerrak
    Atenas eta beste herri batzuek itsasontziak jarri zituzten, gainerakoek dirua, fondo komun batean sartu zutena. Gainera, Atenasek, Pireo bere kaian, beste herrientzako ontziak eraikitzen hasi zen. Aberastu egin zen, eta gainontzeko mundu greziarraren gaineko hegemonia lortu zuen.
  • 440 BCE

    Garai Helenistikoa

    Garai Helenistikoa
    Alexandro Handia oso gazte zela hil zen, 33 urte zituela, eta haren inperioa, jeneralek banatu zuten; horrela sortu ziren erresuma helenikoak, eta erromatarrek konkistatu zituzten arte, iraun zuten. Garai hartan, merkataritza-bide berriak ireki ziren Asiako ekialdera, zientzia sendo garatu zen, eta greziar kulturako hainbat alderdik (herrigintza, arkitektura, eskultura...) indar handia izan zuten lurralde haietako herri autoktonoetan; garai horri, helenismo izena eman zitzaion.