-
1400
CHUZALONGO
Istorioak dio mendietan eta zelaietan bizi zen iratxo batek beldurtuta zituela herritarrak. Ile eta zakil luzea zuela ezagutzen da. Kontakizuna desberdina da lekuaren arabera baina pertsonaia berbera: Chuzalongo. Bere jatorria ere ez da zehatza guztiz. Badiote aita-seme erlazio baten fruitua zela, edota anaien artekoa. -
1450
SACHA RUNA
Oihaneko gizona da Sacha Runa izenaren esanahia. Basoan bizi zen eta gerturatzen zitzaion edozein uxatzen zuen. Nola? Istorioak dio, oihu eginez. Ekuadorko folkloreko pertsonaia honek itxura zaharkitua du; kabuiaz ehundutako ileorde luzea, maskara beldurgarria eta zartailu bat eskuan. Andeetako kosmobisioak izpiritu sakratutzat hartzen du. Egun "Pase del Niño Rey de Reyes" festan erlijiosoaren zati da. -
1536
AYA HUMA
Aya Huma naturaren babeslea zen, mendietako indar izpiritual amaigabeak zituena. Konkistatzaileek Aya Huma izenaren zentzua aldatu zuten, deabruzko izaki bezala identifikatuz. Ordutik Huma Deabrua da. Istorioak dio Aya Humaren benetako aurpegia ez zela inoiz ezagutu. Horregatik, gaur egun kolore anitzeko kareta bat erabiltzen da bere iruditzat. Gainean sugeak dituena jakinduriaren eredu. Dantzen eta Inti Raymi ospakizunaren bitartez gogoratzen dute ekuadortarrek Aya Huma. -
CANTUÑAKO ELEZAHARRA
Cantuñari San Franciscoko eliza eraikitzea eskatu zioten diru kantitate handi baten trukean. Cantuñak, ordea, ez zuen lanik egin bezperararte. Lana gainera etorri zaitzaion gizonari. Orduan Satanas azaldu zitzaion proposamen batekin. Eliza garaiz eraikitzearen truke Cantuñak bere arima eman beharko zion deabruari. Cantuñak paktua onartu zuen. Ordea, eliza amaitzeko falta zen azken harria kendu eta guztiz osatua ez zegoenez, arima salbatu zuen. -
AURORA EDERRA
Aurora garaiko familia aberats baten alaba zen. Ederra zen oso, baina ez zuen ezkondu nahi, beste emakumeek ez bezala. Quitoko Independentzia plazan zezenketa bat zegoen eta Aurora bertara gerturatu zen. Beti bezain eder zegoen. Zezen, beltz eta beldurgarri batek Aurora Ederra ikusi eta begiko izan zuen. Aurorak konortea galdu zuen beldurraren eraginez. Etxean, lo, Aurorak zezena sentitu zuen gertu. Aurora Ederra hilda aurkitu zuten zezenaren markekin. Zezena, ordea, ez zegoen. -
ESTALITAKO DAMA
Istorioak dio badela Ekuadorren emakume misteriotsu bat, dotorea dena eta usain goxokoa. Batzuetan soilik agertzen da aurpegi ezezaguna duen dama hau. Usainak gizonak erakartzen ditu. Itsu, basora eramaten ditu. Han duen usaina aldatzen da, txarrera, ustelduta egongo balitz bezala. Gizonak Dama Estaliaren aurpegia ikusten du, hildako baten aurpegia. Dama Estaliaren benetako irudia ezagutzean gizonezkoak, beldurrez, hil egiten dira.
Gutxi dira bizirik irten direnak.