-
Bizkaiko Golfoak kontzertua
Deustuko Herriko Tabernak, hainbat ekintza eta eskaintza ezberdin egiten ditu, hauen artean kontzertuak. Bereziki, hau izan zen Bizkaiko Golfoak egindako kontzertua. -
25.urteurrena
25.urteurrena ospatzeko, hainbat ekintza burutu ziren, hala nola; bazkaria, kontzertuak eta trikipoteoa. -
Kuntur Lee kontzertua
Honako honetan, Kuntur Lee Deustuko taldearen emanaldia izan zen tabernan. -
Xabat libre ekitaldia
Audientzia Nazionalak agindutako desalojoarekin batera, Xabat tabernaria atxilotu zuen Guardia Zibilak. Honen aurrean, atxiloketaren aurkako ekitaldia egin zuen Herriko Tabernak. -
Iheskide taldearen kontzertua
Iheskideren kontzertua izan zen ziurrenik tabernak eskaintzen dituen artean jende gehien bildu zuena. -
Libre eguna
2015.urtean Espainiako Audientzia Nazionalak 107 herriko tabernen itxiera agindu zuen (hauen artean Deustuko Herriko Taberna). Sententziak esaten zuen arabera, herriko tabernak Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduari (ENAM/MLNV) diru laguntzak ematea, eta KAS/EKIN, Jarrai/Haika, Herri Batasuna eta Amnistiaren Aldeko Batzordeen infraestruktura logistikoen osaketan lagundu zuten. Egun honetan, sententzia honen aurkako jarrera aurkeztu zuten Deustuko herritarrek. -
Berritze lanak
2016.urteko udan, Deustuko Herriko Tabernak berritze lanak egiteari ekin zioten. Batez ere, sarrera eta terraza berritzea zuten helburu. -
Elurte handia
2018ko Otsailak 18an, elurte ikaragarria izan zen Euskal Herrian. Honako hau izan zen Deustuko Herriko Tabernaren irudia elurte handi honen ondorioz. -
Ikasleen afaria
Honako hau da Deustuko Herriko Tabernak eskaintzen dituen afarien adibidea. Honako hau 2018ko martxoan EHUko Medikuntza ikasleek egindako da. -
Altsasukoak Aske Ekintza
Altsasukoak Aske Ekintza, Altsasuan izandako atxiloketen aurrean protesta egiteko antolatutako ekintza izan zen. Ekintza honen helburua, apirilaren 28an Altsasuan antolatuta zeuden protesta ekintzetan parte hartzea zen. Beraz, Done Petri plazan bildu, autobusa hartu eta Altsasua bidean martxan jarri ziren. -
Gaur egungo itxura
Hau da Deustuko Herriko Tabernaren gaur egungo itxura barrutik. -
Bertso Aferak
Aurten Deustuko Herriko Tabernak, Elorriko bertso eskolarekin batera, Bertso Aferak deituriko bertso dinamika martxan jarri dute. Hilabete bakoitzean egiten da, batez ere, gazteentzat zuzendutakoa.