-
Period: to
Bilboko aldaketaren 10 giltzarriak
Bilbo, hiri industriala izatetik, 2017an ia milioi bat turista hartu zituen hiria izatera pasa da azken hogei urteetan. Hauek dira aldaketa hori ahalbidetu duten 10 zerbitzu, eraikin eta artelan nagusiak. -
Metro Bilbao
Bilboko Metroak 1995eko azaroaren 11n egin zuen lehenengo ibilbidea, eta, gaur egun, hiru lerro ditu. Lehenengoak Etxebarri eta Plentzia herriak batzen ditu; bigarrenak, Basauri eta Santurtzi, eta hirugarrenak, Eusko Trenbide Sareak kudeatzen duenak, Matiko eta Kukullaga, horrela, Bilboko iparraldeko auzo garaiak zazpi kaleekin lotuz. -
Zubi zuri
Santiago Calatrava arkitekto valentziarrak diseinatutako Zubi zuri Bilboko zubia, 1997ko maiatzaren 30ean inauguratu zen. 75 metro luze eta 4 metro zabal ditu, eta Campo Volantin eta Uribitarte pasealekuak elkartzen ditu. Gaur egun, Isozaki dorreak ditu ondoan. -
Guggenheim eta Puppy
Guggenheim Bilbao Museoak Bizkaiko hiriburua egin du ezagun munduan. 1997ko urriaren 18an zabaldu zituen ateak, eta Puppy lorez egindako txakurkumea du zaindari ordutik. Frank Gehry arkitekto estatubatuarrak eraiki zuen museoa Ibaizabal itsasadarraren parean eta Salveko zubiaren ondoan. -
Ama (Maman)
Louise Burgeois artistaren obra da Ama armiarma. Eskultura brontzez, altzairu herdoilgaitzaz eta marmolez eginda dago, 22 tonako pisua dauka, eta ia 10 metroko altuera eta diametroa. Guggenheim Bilbao Museoaren atzealdean dago, bilduma iraunkorraren parte da, eta oinezkoek armiarma erraldoiaren hanka artetik ibil daitezke. -
Aldaera oboidea
- urtean jarri zuten Bilboko Udaletxearen aurrean eta itsasadarraren ondoan Aldaera oboidea izeneko Jorge Oteizaren eskultura. Oteizak 1959. urtean egin zuen, eskultura utzi baino urtebete arinago. Gorputz geometriko erraldoia da, eta borobilaren barruko hutsuneari ematen dio garrantzia. Obra altzairuzkoa da, 16 tona pisatzen ditu, 8 metroko altuera dauka, eta 6 metroko diametroa.
-
Tranbia
- urtearen amaieran jarri zen martxan Bilboko tranbia. Atxuriko geltokitik abiatzen da La Casillara, eta 12 geraleku ditu. Tranbiak Ibaiondo, Abando eta Basurtu-Zorrotza barrutiak zeharkatzen ditu, eta bidaiariek Bilboko leku esanguratsuak ikus ditzakete bidaian, adibidez, zazpi kaleak, Erriberako merkatua, Arriaga antzokia, Guggenheim Bilbao Museoa, Euskalduna Jauregia eta San Mames zelaia.
-
Isozaki atea
Zazpi eraikinek osatzen dute Bilbon dagoen Isozaki Atea proiektua, Arata Isozaki arkitekto japoniarrak Iñaki Aurrekoetxea arkitekto bilbotarraren laguntzarekin eraikitakoa. 82 metro eta 23 solairuko bi dorre biki dira nagusi, eta ondoan, 6-8 solairuko bost eraikin ditu. Abando auzoan dago kokatuta, Uribitarten. -
Arku gorriak
Daniel Burenen Arku gorriak izeneko eskultura Guggenheim Bilbao Museoaren hamargarren urtemugan estreinatu zen, 2007an. Arku gorri erraldoiek ate baten itxura dute, izan ere, hiriaren erdialdera joateko sarbidean daude, Salve zubian. Bertatik, museoaren edertasuna ikusten da. -
Iberdrola dorrea
Iberdrola dorrea Bilbo erdian dauden bulegoetarako etxe orratza da. Cesar Peli arkitekto argentinarraren obra da, 41 solairu dituena, eta 165 metroko luzera. Bilboko Abando auzoko Abandoibarra gune berriaren ikur nagusia da. 2012. urtean inauguratu zen -
San Mames barria
San Mames barria futbol zelaiak San Mames ordezkatu zuen 2013an, aurrekoak 100 urte bete zituenean. Zelai berriak 53.000 eserleku ditu, eta Txapeldunen Liga, Munduko Futbol Txapelketaren finalak eta beste hainbat nazioarteko ekitaldi har ditzake. Zelaiaren kanpoko aldea metalezko egitura batek sostengatzen dituen beirazko ezkatez osatuta dago. Bertan, Athletic Clubek jokatzen du, 1898an sortutako taldea, eta beti Espainiako futbol ligako lehen mailan jokatu duena.