-
450 BCE
DEMOKRITO
Leuziporen ikaslea izan zen eta bere ideiekin ados zegoen. Materia atomoz osatuta dago. Atomo hitzak zatiezina esan nahi du. Atomoak forma eta tamaina desberdinetakoak izan daitezke. Ideia hauek ezin dira teoritzat hartu oinarri zientifiko gabekoak direlako. -
JONH DALTON
1803-1807. Teoria atomikoaren sortzailea da. Teoria honetan materia atomoz osatuta zegoela postulatu zuen. Atomoak zatiezinak eta suntsiezinak dira. Atomoak esfera formakoak dira. Elemetu kimiko baten atomo guztiak berdinak dira, eta beste elementu kimikoen atomoetatik desberdinak dira, tamainagatik eta propietate kimikoengatik. -
JOSEPH JOHN THOMSON
."Plum pudding model" argitaratu zuen. Atomoa partikula esferikoa da eta puddingarena bezalako egitura du. Alde batetik karga positiboa duen masa dago eta bestaldetik karga negatiboa duten elktroiak, korpuskuluak, sartuta daude masa positibo horretan mahaspasak puddingean bezala. -
ERNEST RUTHERFORD
. Thomsonen eredua hobetu zuen. Atomoaren erdigunean, nukleoan, karga positiboa duen masa dago baina elektroiak askoz txikiagoak dira eta oso urrun daude nukleotik, beraz, atomoa ia hutsik dago. Elektroiak biraka dabiltza nukleoaren inguruan. -
NIELS BOHR
Rutherforden eredua hobetu zuen. Elektroiak biraka dabiltza nukleoaren inguruan orbita zirkular jakin batzuetan bakarrik, eta ez tartean egon daitezken orbitetan. Kuantitazio kontzeptuaren sortzailea da. Orbita hauetan egonda elektroiek mugitzean ez dute igortzen energiarik. Beraz elektroiak orbitaren energia txikienetik hasita mailaka kokatuta daude. -
ERWIN SCRHODINGER
Orbital atomiko kontzeptuaren sortzailea da.Elektroiak aldi berean partikulak eta uhinak dira. Hidrogeno atomoaren elektroiari uhinen tratamendu matematikoa aplikatu zion eta uhin-ekuazioa lortu zuen.Ekuazio honen emaitzak ber bi eta integratu ondoren elektroia egoteko aukera-zonaldeak grafikoetan irudikatu ahal dira. Elektroia aurkitzeko %90 baino handiagoko aukera zehazten bada orbital atomikoen itxura eta tamaina ikusten dira.