Aro Garaikideko Euskal Herria

  • Frantziako Iraultza

    Frantziako Iraultza
    Gertakari historiko honek hasiera ematen dio Arte Garaikideari. Frantziako Iraultzan, iraultza burgesa bezala ere ezaguna, ilustrazio eta liberalismoaren aldeko korrontea egon zen lege zaharren aurrean; hau da, erregetza, eliza eta egitura feudalari.
  • Lehen Karlistaldia (1833-1840)

    Lehen Karlistaldia (1833-1840)
    Gerra Karlistak Espainian izandako gerra zibil multzo bati deritze; hala nola, erregeordetzaren faltan, bi bando sortu ziren, Isabelinoak (politika liberalen aldekoak) eta bestetik, Karlistak (politika tradizionala nabarmenduz). Euskal Herriari dagokionez, oso garrantzitsuak izan ziren guda hauek, orokorrean Karlistak izan ziren gehiengoa, Foruak mantentzeko politikarekin bat eginik. Karlisten aldean ezinbesteko pertsonaia izan zen Zumalakarregi euskalduna (argazkian).
  • Hirugarren Karlistaldia (1873-76)

    I. Karlistadan esan bezala, Euskal Herriak bere lurraldearen defentsa egingo du. II.Karlistaldiaren ondoren, nekazariaren gainbehera eta mundu nazionalista garaikide baten urtzeko aurrera pausuak egingo dira. Hala ere, Euskal Herriak zituen hainbat pribilegio galduko ditu guda hauetan zehar; esate baterako, soldadutzara joateko betebeharra. Halaber, Bizkaiko burdin meategiak desamortizatu ostean, burgesak aberasteko sistema abian jarriko da.
  • EAJ-ren sorrera

    EAJ-ren sorrera
    1893an, Euzko Alderdi Jeltzalea sortu zen Sabino Aranaren eskutik. Aurreko urteetan PSOE ere sortu zelarik, sozialismo eta nazionalismoaren aldeko alderdi politikoak sortuz zihoazen. EAJ-ri dagokionez, Euskal Nazionalismoaren sorrera suposatuko zuen, foruen aldeko sentimendu batetik abiatuz, euskal lurraldeei zegozkien eskubideetan oinarritzen baitzen.
  • Bigarren Errepublika

    Bigarren Errepublika
    Erregetza sistemaren guda ezberdinak eta diktadura baten ostean, Bigarren Errepublika garaia izango dugu. Euskal Herrian, guda karlisten eraginez, euskal kultura berreskuratzearen eta birmoldatzearen alde egin zuten lan, baita autonomia estatutuaren egitasmoa aurrera ateratzeko ere, aurrena eskuineko taldeekin batera eta 1934tik aurrera ezkerrera hurbilduta.
  • Gerra Zibilia (1936-1939)

    Gerra Zibilia (1936-1939)
    II. Errepublikari amaiera emango dio Francisco Frankoren (1892-1974) estatu kolpea eta honek eragindako Gerra Zibila. Honek 40 urteko diktadura luzeari hasiera emango dio Euskal Herria eta bertoko kultura zapalduko delarik. 150.000 euskaldun erbesteratu behar izan zuten, bertoko herriak bonbardeatu zituzten (argazkian Durangoko Andra Mari eliza) Europako beste sistema diktatorialek zuten arma berriak probatzeko leku izanik. Euskara debekatuta egongo da.
  • ETA-ren sorrera

    1. urtean, aipatutako diktadura frankistaren zapalkuntzaren ondorioz eta Frankoren osasun egoera antzematen zelarik, euskaldun batzuk taldekatu ziren hasieran, EAJ alderdiarekin euskal nazionalismoa berreskuratu nahian. Ostera, erakunde politiko armatu klandestinoan bilakatuko da 2018ko maiatzaren 3an desegin arte.
  • Euskara Batuaren sorrera

    Euskara Batuaren sorrera
    Euskararen sorrera hizkuntza moduan oraindik ere ezegazuna izanik, historian zehar erreferentzia ezberdinak egin dira euskaldunon eta gure hizkuntzarekiko. Jakina, ez da hizkuntza bateratu bat izan (probintzia eta herrien arteko ezberdintasunak egonik) 1968an Euskara Bateratu bat egiteko lehen urratsa eman arte. Gaur egun, instituzionalki erabili beharreko hizkuntza dugu. Prozesu honetan aitzindariak izan ziren Txillardegi eta Gabriel Aresti.
  • Gernikako Estatutua

    Gernikako Estatutua
    1979k Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutua, Gernikako Estatutua izenaz ere ezaguna, EAE Euskadiko Autonomia Erkidegoa eratu zuen lege organikoa da. Beraz, foruen sisteman oinarritutako sistema parlamentarioa onartu zen, Lehendakariaren figura sortzen delarik.
  • Lemoizko zentrare nuklearra

    Lemoizko zentrare nuklearra
    Euskal Herriko sektore ekonomikoei dagokionez, 80. hamarkadan industriaren alde egingo da. Aurreko hamarkadan zehar, alegia, Lemoizen zentrare nuklear bat eraikitzeko asmoa egongo da. Euskaldunak erabaki honen aurkako grebak eta kontzentrazioak egingo dituzte (Ibarrola bezalako artistek dokumentatutakoak) eta horrekin batera, ETA ren mehatxuaren ondorioz, 1984. urtean azkenean, proiektua bertan behera uztea erabaki zuten.