-
570 BCE
Luzio Kornelio Sila (Erromako diktadorea)
(K.a. 570 - K.a. 522) Pertsonaia honek Dardanoseko Hitzarmena sinatu zuen K.a. 86. urtean, Lehen Gerra Mitridatikoari amaiera emanez. Era berean, Italiara itzultzean, Erromako lehen gerra zibila piztu zen. Erromako monarkiaren ondorengo aginte-moduan bi kargu garrantzitsu izan zituen. -
356 BCE
Alejandro Handia (Mesopotamiak monarkia (erregea))
Mesopotamiako Hamurabi erregeak lehen lege-bilduma idatzi zuen, Pariseko museoan erakusgai dagoen basaltozko zutarria. Hamurabiren ondoren, 1.400 urte inguru, Greziako Mazedonia lurraldetik zetorren armadak, Hamurabiren inperioaren hiriburua konkistatu zuen buruzagi ospetsu baten gidaritzapean. Urte gutxi geroago, konkistatzaile greziarra hiriburu hartan bertan hil zen. -
356 BCE
Dido (Inglaterrako monarkia (erregina))
(K.A 356-260) Virgilio poeta ezagunak latinezko erromatar literaturako poemarik garrantzitsuenetakoa idatzi zuen. Idazlan horretan, pertsonaia nagusiak Troiatik alde egin eta Erroma fundatu zuela kontatzen da. Bidean, ordea, Afrika iparraldeko hiri ezagun bateko erregina troiar iheslariaz maitemindu zen. Horregatik, amorante troiarrak bidaiari berrekin zionean, erreginak bere buruaz beste egin zuen. -
69 BCE
Kleopatra (Egiptoko teokrazia (faraoia))
Erromatar Inperioak 500 bat urte iraun zuen, K.a. 27. urtean hasita. Lehen enperadorearen aurretik agindu zuena. Politiko eta militar erromatar hark garaipen handiak lortu zituen, eta Egiptora ere iritsi zen. Han bertako faraoia kendu eta haren arreba jarri zuen agintean. -
57 BCE
Quin Shi Huang (Txinako monarkia (enperadorea))
Txinako Xi’an hiriko ondarerik ezagunena buztin gogortuz egindako armadaren irudiak dira. Enperadoreak, hil ondoren ere bere agindupeko tropak izaten jarraituko zuela pentsatuz, tamaina errealeko 6.000 zaldi eta gerlariren irudiekin lurperatu nahi izan zuen. Irudiek neurri naturala dute eta bakoitza desberdina da: biboteak, orrazkerak, gazteak, zaharrak, hainbat etniatako ezaugarriak... Beste lekuetan gertatu bezala, dinastia erori ondoren, nekazariek hilobiak arpilatu egin zituzten. -
52 BCE
Vercingetorix (Frantziako leinu-antolaketa (buruzagia))
(K.a. 52) Ponpeiok Pompaelo (Iruñea) hiria sortu zuen herrixka zahar baten gainean. Ponpeio erromatar jeneralak, Kraso eta beste hirugarren batekin, lehen triunbiratua eratu zuen. Triunbiratuko hirugarren kide hura senatuko eskaileretan erail zuten
gero. Baina, aurrez, hirugarren kide horrek sekulako garaipena lortu zuen Alesian, Galia osoko armada batuaren aurka. Gainera, galiarren buruzagia preso hartu eta Erromara eraman zuen, jendaurrean erakusteko. Gero, lepoa moztu zion.