-
753 BCE
Oligarkia
lur-jabe handiek boterea kendu zioten erregeari eta egitura oligarkikoa ezarri zuten.Oligarkiarekin, boterea esku gutxi batzuetan zegoen, pertsona edo familia jakinetan. Lege idatzirik ez zegoen, eta inork ezin zituen kritikatu. Estatu-hiriko administrazio politiko guztia berenganatu zuten, eta armada zein justizia kontrolatu.Pixkanaka, Atenasko politikan aldaketak gertatu ziren. Herria aberastu egin zen, merkataritza hobetu eta gerrarako bitarteko gehiago zituzten. -
621 BCE
Tirania
Drakon legegileak legeak idatziz ezarri zituen Atenasko biztanleek ezagut zitzaten. Hainbat lege oso zorrotzak ziren eta tiranoen bidez, indarrez inposatu ziren.
Garai hartan, mahastiak eta olibondoak ugaritu ziren, baita lan publiko handiak ere, langabezia murrizteko. -
594 BCE
demokraziaranzko lehen pausoak
Solon merkatari aberatsa eta Atenasko estatu-gizona, erreforma politiko garrantzitsuak egiten hasi zen. Bule herritarren batzarra sortu zuen, hiriko gaiak jorratzeko arduradun ziren herritarrentzat. Partaideak zozketaz aukeratzen zirenez, ez zen berdintasunean oinarritutako egitura, baina demokraziaranzko lehen pausoak izan ziren. -
508 BCE
Demokraziaren hastapenak
Klistenes aristokrata berritzaileak Atenasko egitura politikoan aldaketak egitea erabaki zuen. Klistenesek erabaki zuen herritar gehiagok parte hartu behar zutela bizitza politikoan eta baita Atenasko zuzendaritzari buruzko erabakietan ere eta hor demokraziaren hastapenak ziren. -
451 BCE
Demokrazia
Perikles Atenasko estatu-gizon handiak estratega kargu garrantzitsua lortu zuen.15 aldiz jarraian hautatua izan ondoren, haren buruzagitza militarra ezarri zen Atenasko bizitza politikoan. Ekklesian zuen boterea erabiliz, Atenasen demokrazia jarri zen. Aristokratei boterea gutxitu zien eta egitura oligarkiari amaiera eman. Atenasen demokraziak mende 1 iraun zuen. Aurkako gerrak,Atenasen beherakadak izan zituen. Egoera horretan K.a. 411n Atenasen egitura oligarkikoa berrezarri zen. -
403 BCE
Alegandro handia
demokrazia berreskuratu zuten, baina, Mazedoniako errege Filipo II. ak Greziako lurralde guztiak eskuratu zituen K.a. 346. urtean. Alexandro Handia haren semeak, K.a. 336. urtean, inperio handi bat sortu zuen, baina K.a. 323n hiltzean, Greziako lurraldea erresuma helenistiko txikietan zatitu zen.