Antzinako Grezia

  • Period: 1600 BCE to 1110 BCE

    Mizenastar zibilizazioa

    Akearrak izan ziren kultura hau garatu zutenak, Peloponeson. Hauek erresuma txikitan antolatzen ziren, erresuma bakoitzetan errege bat zen harresi
    handiz inguratutako jauregietan, botere handia zuten.
    Erresuma horietako garrantzitsuena Mizenas izan zen.
    Garai honetan, gertatu zen Troiako gerra mitifikatua. Hiri horiek batzuetan gerrak sortzen direlako.
  • Period: 1100 BCE to 776 BCE

    Aro Iluna

    Mizenastar zibilizazioa krisialdi sakon batean sartu zen. Garai honetan hiri-estatu edo polis sortu ziren. Hauetako bakoitza independentea zen. Polisaren elementu nagusietakoak batzuk hauek dira: Akropolisa (lurraldean goialdean eraikitako gotorlekua barruan templuz osatuta) eta Agora (herritarren bilerak eta ekitaldiak egiteko erabiltzen zuten plaza nagusia)
  • Period: 776 BCE to 490 BCE

    Aro Arkaikoa

    Nekazaritza baliabideak mugatuak ziren Greziako lurraldeak idorrak eta menditsuak zirelako. Horrek kolonizazioa bultzatu zuen: Mediterraneokoeta Itsaso Beltzeko kostaldean kolonia greziarrak sortu ziren. Polis horietan harremana zituzten jatorriko hiriekin, adibidez: hizkuntza, kultura...
  • Period: 490 BCE to 323 BCE

    Aro Klasikoa

  • Period: 480 BCE to 479 BCE

    Mediar gerrak

    Greziar hiriek Pertsiar Inperioaren kontra borrokatu behar izan zuten. Gerra horietan eman ziren Salamina eta Maratongo gudu famatuak.
  • Period: 461 BCE to 429 BCE

    Periklesen gobernualdia

    Atenasek eta bere hiri aliatuek demokrazia ezarri zuten hau da, herritarren parte hartzea gobernuan. Hauek dira ezin zutenak gobernuan parte hartu:
    ● Emakumeak
    ● Esklaboak
    ● Aterritarrak
    Perikles Atenasko gobernuburua izan zen. Periklesek demokrazia indartu eta Atenas bere gorenera eraman zuen.
  • Period: 431 BCE to 404 BCE

    Peloponesoko Gerra

    Atenas eta Espartako gerra izan zen Grezia berekiko menpean edukiteko. Espartak irabazi zuen.
  • Period: 336 BCE to 323 BCE

    Alejandro Handia

    Bere aita Filipo II.a zen, Mazedoniako erregea. Grezia osoa bere menpe jarri zuen. Hil eta gero bere semea Alejandro Handia errege bihurtu zen. Honek armada indartsua sortu zuen eta lurralde zabalak konkistatu
    zituen: Pertsia, Mesopotamia, Egipto…Horregaitik, greziar kulturaren eragina lurralde horietara guztietara iritsi zen. Alejandro Handia hil zenean bere armadako
    buruzagiek Inperioa hainbat zatitan banatu zuten, erresuma helenistiko izenekoak sortuz.