-
Plataformaren sorrera
"Ampliación Supersur Ez! Bolintxu bizirik" plataforma sortu dute gizarte eragile eta talde ekologistek prentsaurreko batean. Bizkaiko Foru Aldundiak aurkeztutako proiektuaren aurka agertu dira. Proiektu horren helburua Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidea Peñaskaleko bidesaritik Betelu bitarteko zatiraino handitzea da, Bolintxu ibarra erabat suntsituz. Komunikatua irakurri nahi izanez gero, https://www.ekologistakmartxan.org/2018/04/19/15355/ -
Martxa Bolintxura!
Plataformak ibilaldi bat antolatu du Bolintxura, Supersurraren luzapenak zeharkatuko dituen tokiak ezagutzeko eta proiektuaren aurka daudela aldarrikatzeko. Ibilaldiaren irudiak ikusi nahi izanez gero, http://www.supersurez.info/bolintxuko-argazki-bilduma/ -
"Zergatik jartzen dugu zalantzan Supersur handitzea?" hitzaldia
Hitzaldia Kike Antolín eta Juan Pallarés plataformako kideen eskutik. ORDUA ETA LEKUA: 19:00etan, Ekoetxean, Pelota 5 behean, Bilbon. -
Supersur handitzarean kontrako giza katea
Ingurumenaren Nazioarteko Egunean, Supersur handitzearen kontrako giza katea antolatu du plataformak Bizkaiko Foru Aldundian, 19:30ean. -
"Zergatik jartzen dugu zalantzan Supersur handitzea?" hitzaldia
Hitzaldia Kike Antolín eta Juan Pallarés plataformako kideen eskutik. ORDUA ETA LEKUA: 19:30ean, San Frantziskoko Udaltegian, Bilbon. -
Erromeria Pagasarrira
Supersurra handitzearen aurkako aldarrikapena egiteko, erromeria bat antolatu du plataformak Pagasarrira. Helburua Pagasarriko ingurune babestua hondatzearen aurka daudela adieraztea da. -
"El último valle" dokumentala
"Bolintxu, el último valle" dokumentala aurkeztu du plataformak. Bertan Bolintxuren deskribapena egiten da eta Supersurra handitzearen proiektua eta horren ondorioak aurkezten dira. DOKUMENTALA: https://youtu.be/bIwOMc4n8qs -
Dokumentalaren aurkezpena Basaurin
"Bolintxu, el último valle" dokumentalaren aurkezpena egin du plataformak Basaurin. ORDUA ETA LEKUA: 19:00etan, Ibaigaine Kultur Etxean, Basaurin. -
Manifestazioa Bilbon
Plataformak manifestazioa antolatu du Bilbon. 'Supersur' autobidearen anpliazioa alde batera uztea eta Bolintxu gune naturala mantentzea eskatu dute. -
Martxak Bolintxura
Martxoaren larunbat guztietan plataformak bisita gidatuak antolatu ditu Bolintxura. Ibilaldi hauetan Bolintxu ibarraren balore naturalak, Supersur handitzaren ibilbidea eta autobide honek sortutako inpaktu latzak ezagutuko dituzte parte-hartzaileek. -
Crowdfunding
Eduki- eta administrazio-errekurtso bat aukeztea erabaki du plataformak, azalera handitzeko ingurumen-inpaktuaren adierazpen berri bat egiteko. Horretarako, dirua bildu behar dute, izapide judizialetatik eratorritako gastuetarako. Beraz, "Crowdfunding" kanpaina bat ireki dute funtsak biltzeko. Informazio gehiago, https://www.kukumiku.com/proyectos/defensa-de-la-ultima-reserva-natural-de-bilbao-bolintxu/?fbclid=IwAR36PtSs7qQywyvkSjBYPos_R1oCpytWoiuRLHSSnqEmR9JV3kB_ej9YlGY -
Bolintxu Bizirik! Fotorallye
Plataformak Fotorallye bat antolatu du Bolintxu haranean.
Parte hartzaile bakoitzari Bolintxuren mapa bat eman zaio, errepidearen erruz zein puntu suntsituko diren adieraziz.
Goiza alaiagoa izateko, hamaiketakoa ere prestatu dute plataformako kideek.
Bakoitzak bi argazki bidali dizkio plataformari, Buiako Kultur Etxean jartzeko eta horietatik argazkirik onena aukeratzeko. -
Egun bat Bolintxu salbatzeko
"Egun bat Bolintxu salbatzeko" izeneko jardunaldia antolatu dute. Jardunaldi honetan era guztietako jarduerak egin dituzte, argazki eta bideoen erakusketa, bazkaria, giza katea eta abar, Bolintxu salbatzeko. -
Bisita gidatua eta giza katea
Bilboko Aste Nagusia aprobetxatuz, bisita gidatua Bolintxura eta giza katea antolatu dira.
Bisita gidatua "Bizizaleak" konpartsatik atera da goizeko 10:00etan eta giza katea arratsaldeko 19:30ean egin da, Bizkaiko Diputazioan. -
Gaueko bizikleta martxa
Gaueko 20:00etan, Arriaga plazatik aterata, gaueko bizikleta martxa egin da Bilbon, Bolintxu salbatzea aldarrikatuz. Ibilbidea: Arriaga plaza - Abusu - San Frantzisko - Indautxu - Deustu - Udaletxea - Diputazioa -
"Supersur gelditu!" hitzaldia
Hitzaldia Juan Pallarés plataformako kidearen eskutik. ORDUA ETA LEKUA: 20:00etan, Paduako San Antonio Elizan, Iralan, Bilbon. -
Bizikleta karabana
Bolintxu defendatzeko manifestazioa (otsailak 29) iragartzeko bizikleta karabana antolatu da Bilbon. -
Manifestazioa Bilbon
Bolintxu salbatzeko manifestazioa antolatu du plataformak Bilbon. 18:00etan atera da Arriaga plazatik. "Garaiz gaude geldiarazteko" izan da leloa.