1.3

  • "LA LUCHA DE CLASES" ALDIZKARIA

    "LA LUCHA DE CLASES" ALDIZKARIA
    "La Lucha de Clases" astekari sozialista bat izan zen Bilbon argitaratua izan zena 1891 eta 1937 urteen artean. Valentín Hernández Aldaetak sortua, Madrilgo El Socialista egunkariarekin batera PSOEren hedabide nagusia izan zen.
  • SABINO ARANA

    SABINO ARANA
    Bilbon jaio zen 1865eko urtarrilaren 26an eta Sukarrietan hil egin zen 1903ko azaroaren 25ean. Politikari eta idazlea izan zen eta euskal nazionalismoaren aita gisa ikusi izan da historian zehar. Eusko Alderdi Jeltzalea (EAJ) sortu zuen eta haren zuzendari nagusia izan zen, Bizkaiko diputatu izatera iritsiz. Euskal nazionalismoaren bultzadaren testuinguruan ikurriñaren asmatzailea izan zen Sabino, baita "Euzkadi" neologismoarena ere.
  • LUIS ARANA

    LUIS ARANA
    Luis Arana Goiri edo (Abando —gaur egun Bilbo—, Bizkaia, 1862ko abuztuaren 25a – Santurtzi, Bizkaia, 1951ko ekainaren 1a) Sabin bere anaiarekin batera EAJ alderdia sortu zuen euskal politikari abertzalea izan zen. Luisek bere anaia Sabin abertzaletasunera ekarri zuela uste da; Sabinek berak Luis lehenbiziko abertzalea edota lehenbiziko bizkaitar nazionalista izan zela aipatu zuen. Halaber, ikurrinaren sortzailea izan zen. Eusko Alderdi Jeltzalearen presidente izan zen hiru aldiz.
  • NAFARROAKO FORUEN ALDEKO MOBILIZAZIOA

    NAFARROAKO FORUEN ALDEKO MOBILIZAZIOA
    Nafarroan 1893 eta 1894 urteetan aurerra eramandako erreakzio popularra izan zen. Honen jatorria Germán Gamazo ogasun ministroak (Sagastaren alderdi liberalekoa) hartutako erabaki bat izan zen: Nafarroako foru erregimen fiskala abolitzea. Erregimen fiscal hori 1841eko Foruak Eraldatzeko Legean adostu zen. Erabaki honek mobilizazio izugarria sortu zuen nafar herriaren barnean, ondorioak izanik bai instituzioetan zein herriarengan bertan.
  • EUSKALDUNEN BATZOKIJAREN SORRERA

    EUSKALDUNEN BATZOKIJAREN SORRERA
    Euzkeldun Batzokija Bizkaiko Bilbo hiriburuan egon zen elkarte edo bilgune abertzale eta jeltzale bat izan zen. Gaur egungo batzokien aitzindaria izan zen. Sabin eta Luis Arana anaiek Bilboko Posta kalean sortu zuen Dorre kalearen izkinan eta Done Jakue katedralaren alboan, hiriaren erdi-erdian. Bertan Bizkaitarra aldizkariko ideiak onartzen zituzten pertsona edo kideak bildu ahalko ziren.
  • EUSKO ALDERDI JELTZALEA

    EUSKO ALDERDI JELTZALEA
    Euzko Alderdi Jeltzalea edota EAJ Euskal Herriko alderdi politiko abertzale eta kristau demokrata da. Alderdiko kideei jelkide deritze, eta zaleei eta haren ideologiari, jeltzale. EAJren gazte erakundea Euzko Gaztedi (EGI) da. Euzko Alderdi Jeltzalearen egoitzak batzokiak dira. 1895ean Sabino Arana Goirik alderdia Bizkai Buru Batzar izenaz sortu zuen.
  • TXOMIN AGIRRE

    TXOMIN AGIRRE
    Domingo Aguirre Badiola (Txomin Agirre bazala ezagutua) Ondarroan jaio zen 1864ko maiatzak 4ean eta Zumaian zendu zen 1920ko urtarrilaren 14ean. Euskal apaiz eta idazlea izan zen. Honako hauek dira bere lanik aipagarrienak: "Auñamendiko Lorea", "Kresala" eta "Garoa". Idazle honen lanaren helburua moralizatzailea da orokorrean eta errealismoa da nagusi bere obretan.
  • JOSE ORUETA

    JOSE ORUETA
    José de Orueta Pérez de Nenín (Bilbo, 1866ko maiatzaren 10a - Orueta, Mungia, 1934) bizkaitar politikaria, finantza-gizona eta idazlea izan zen. Enpresa garrantzitsuetako zuzendaria izan zen Bizkaian eta Gipuzkoan , eta Liga de Productores Vizcaína elkarteko kide izan zen. Orueta diputatu hautatu zuten Tolosan, liberalen alderditik, 1905, 1915 eta 1923. urteetan, eta lan gaitza egin zuen zerga-erreformaren eta Kontzertu Ekonomikoaren inguruan.
  • JOSE ANTONIO AGIRRE

    JOSE ANTONIO AGIRRE
    Jose Antonio Agirre Lekube (Begoña, Bilbo, Bizkaia, 1904ko martxoaren 6a - Paris, Frantzia, 1960ko martxoaren 22a) politikari abertzale eta jeltzalea izan zen. 1936ko urriaren 7tik 1960 arte, Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakaria izan zen Agirre. Espainiako Gerra Zibilaren garaian, Eusko Gudarostearen buruzagitza hartu zuen bere gain. Gerra amaieran, porrota eta erbesteratuen ihesa kudeatu behar izan zituen.
  • EUSKADIREN AUTONOMIA ESTATUTUA

    EUSKADIREN AUTONOMIA ESTATUTUA
    1936ko Euskadiren Autonomia Estatutua, jatorrizko euskal izenaz Euzkadiren Berjabetasun-Araudia, Euskal Herriaren zati baterako onartu den lehenengo autonomia estatutua izan zen, ipar-mendebaldeko hiru herrialdeak (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) hartzen zituena.