• Erramu Zapatua

    Erramu Zapatua
    Erramu-egunaren bezperan, zapatuan, Bergarako Udalak abeltzaintza eta nekazaritzako produktuen salmenta antolatzen du. Feriaren bezpera gauean, bertso-saioa izaten da. Bergarako jai kutunetakoa da honako hau. Zapatuan herri bazkaria egoten da herriko frontoian. Txapa Irratiak antolatzen badu ere Xaxau konpartsak laguntzaile lanak egiten ditu.
  • Pentekoste Jaiak

    Pentekoste Jaiak
    Sasoi erlijioso baten izena izanagatik, herriko pertsona bat dugu protagonista nagusia: Bitorianatxo. Bera azaldu eta jaia hasi; bera joan eta jaia amaitu. Tartean, dantza askeko txapelketa, pilota partidak, elkarteen arteko bakailao lehiaketa, erraldoien konpartsak, txirrindularitza, margo lehiaketa, Musika, erromeriak... Hau guztiaz gain, Xaxau Jai Konpartsak egitarau alternatibo bat prestatzen du Bideberriko txosnagunerako ekintza anitzak dituena.
  • Solstizio Gaua

    Solstizio Gaua
    Solstizio gaua urteko gaberik motzena da. Herriko plazan su handi bat egiten da eta horren inguruan sorgin dantza egiten da. Konpartsa arduratzen da dantzariei sorgin dantza erakusteaz eta beraiekin entseatzeaz.
  • San Martin Jaiak

    San Martin Jaiak
    Haren omenezko eguna irailaren 16an ospatzen bada ere, San Martin eguneko aurreko zapatuan oso feria ospetsua izaten dugu Bergaran. Eskualdeko barazki, fruitu, gazta eta loreen lehiaketarekin batera, haur eta helduen danborradek zein suzko erruberek egiten dute eguna berezi eta ikusgarri. Xaxau Jai konpartsak jai hau antolatzen du.