-
MENDEL
1822ko uztailaren 20an jaio eta 1884ko urtarrilaren 6an hil.
Naturalista izan zen.
Austriar abade eta zientzialaria izan zen. Genetika modernoaren aita dela esan dezakegu; bere ikerketekin biologiaren atal honi oinarri sendoak jarri baitzizkion. Ondoretasun-karaktereen transmisioak lege jakin batzuk betetzen zituela erakutsi zuen, ilarren landareekin egindako ikerketak baliatuta; gerora haren izena ezarri zitzaien lege horiei. -
WUNDT
Psikologia experimentalaren sortzailea. 1879 an psikologia espermientalaren lehen laborategi ofiziala sortu. Intorspekzioa proposatu zuen. Wundt-en eskolan gogamenaren oinarrizko osagaiei, egiturari, ematen zitzaion garrantzi handiagoa. Estrukturalista dela esan ohi da, kontzientziaren egitura edo estruktura aztertu zuelako. -
JAMES
Bere asmoa faktore fisiologikoek gogamen prozesuetan duten eragina irakastea. James psikologiaren alde praktikoaz arduratu zen, gero hori bizitan aplikatzeko, horretarako korronte bat sortu zuen. Berarentzako garrantzitsuagoa zen; gizakia bere ingurunera moldatzeko erabili egiten dituen errekurtsoak aztertzea gogamenaren egitura aztertzea baino. Jamesen eskolan gogamenaren funtzioak eta funtzio horien erabilgarritasun biologikoa aztertzen da. -
PAVLOV
Ivan Petrovitx Pavlov errusiar mediku, fisiologo eta psikologoa izan zen. Medikuntzako Nobel saria erdietsi zuen 1904an. Fisiologiako lehenengo azterketak 1888tik 1890era arte egin zituen; odol presioa eta bihotzaren fisiologia aztertu zituen batez ere. 1898tik 1930era arte digestio sistema (listu guruinaren jarioa) aztertu zuen, eta baldintzapeko erantzunaren eta bizkarrezurraren erantzunaren arteko harremanak finkatu zituen. -
FREUD
Psikoanalisiaren sortzailea da. Teoria inkontzientean oinarritzen da. Hipnosia erabili egiten zuen bere metodoak egiteko. Psikoanalisiaren helburua jokabidearen esanahi inkontzientea kontzientera ekartzea da arazoak konpontzeko. -
THORNDIKE
Edward Thorndike, eskolako psikologiaren arloan egindako ekarpenengatik ezagutua, "Halo efektua"-ren terminoa asmatu zuen eta lehengoko pertsona izan zen frogatzen. Horrela deskribatu zuen fenomeno hau bere artikuluan: "Sailkatzeko etengabeko akats psikologikoa" -
JUNG
Carl Gustav Jung suitzar psikiatra izan zen, psikologia analitikoa sortu zuena. Psikoanalisiaren aitzindaria, bere teoria garatu zuen, psikologia analitikoa edo psikologia konplexua izenekoa. Jungen lan nagusiak: Psychologische Typen, Psychologie und Religion, Seelenprobleme der Gegenwart, etab. -
WATSON
Bera izan zen konduktismoaren sortzailea, psikologiak objektiboa izan behar du, ondorioz, animalien psikologia erabiltzen diren metodoak eta printzipioak aplikatu behar zaizkie gizakiei. -
ROGERS
1902ko urtarrilaren 8an jaio eta 1987ko otsailaren 4an hil.
Humanista
Bezeroarengan oinarrituriko terapiaren alde egon zen. Rogersen ustez, norberari buruzko iritzia funtsezko aldagaia da izaeraren antolaketan, eta sentimenak argitzea eta onartzea ezinbestekoa da psikoterapian.
Rogersen ustez enpatia egon behar da bezeroarekin, arazoak ulertzeko eta konpontzeko. -
SKINNER
Psikologia esperimentala defendatzen zuen. Eztabaidatuak izan diren lan asko idatzi zituen jokaeren aldakuntzei buruz, bereziki ikaskuntza operantean. -
MASLOW
Abraham Maslow (Brooklyn, AEB, 1908ko apirilaren 1 - Palo Alto, Kalifornia, 1970eko ekainaren 8a) psikologo humanista izan zen Estatu Batuetan. Ezaguna da Maslow piramidea izeneko teoria asmatzeagatik, non gizakiaren beharrak sailkatzen dituen.