-
Jaiotza
Pablo Ruiz Picasso Malagan jaio zen 1881eko urriaren 25ean. -
A Coruñara bizitzera
1891n, hamar urte zituela, familia A Coruñara joan zen bizitzen bere aitak Da Guarda Institutuan lanpostu bat lortu baitzuen. -
Parisera bidaia
1900eko udazkenean Erakusketa Unibertsala ikusteko asmoarekin bere lehendabiziko bidaia egin zuen Parisera. -
Frantziara bizitzera
1904an azkenik Frantziako hiriburura lekualdatzea erabaki zuen. -
Carnegie saria
1930ean bere amari pintaturiko erretratu zahar batengatik Carnegie saria lortu zuen, eta honek dirutza eman zion. Horrek etxe handi bat erosteko eta urtebetez Espainian zehar bidaiatzeko aukera eman zion -
Zuzendaritza
1936an Espainiako Gerra Zibila hastean Picassok errepublikanoen alde sendoki egin zuen eta Prado Museoaren zuzendaritza sinbolikoki onartu zuen -
Gernika margolana
1937an Gernika margolan ezaguna egin zuen, Gernikako bonbardaketa salatzeko. -
Alderdi komunista
1942an Frantziako Alderdi Komunistako kidea egin zen. -
Zeramika lantzen hasi
1946an bere Vallauris garaia deitutako aldia hasi zen. Aldi honetan zeramika ere lantzen hasi zen. Picassok lan egiten jarraitu zuen -
Hil
Picassok lan egiten jarraitu zuen Frantzian 1973an hil zen arte 91 urte zituela. Lan artistiko aberatsa eta izugarri handia utzi zuen.