-
XVIII. MENDEA
Bildumazaletasunari esker, iraganeko objektuak ondaretzat hartzen hasi ziren, altxortzat hartuz.
Zibilizazioaren goranzko aurrerapenaren lekuko diren jenioetatik sortutako ekoizpenei egiten diete erreferentzia. Baita ere, kate progresibo eta ebolutibo baten adierazle gisa eraikitzen dena.
Metaketa horren asmoa nazioaren ospea handitzea zen.
Irizpideak estetikoak dira, norberaren gustuaren arabera.
Akademiek funtsezko eginkizuna hartu dute. -
XIX. MENDEA
Dokumentuaren balioa esleitzen zaio. Ez da soilik objektu baliotsu bat, antzinatasunagatik legitimatua izaten hasten da.
Kultura kontzeptuak gizarte, herri, estatu edo nazio baten barruko gizarte-eliteei prestigioa emateko eta bereizteko balio du. Baita munduko herriak sailkatu eta bereizteko.
Hautapen irizpideak, kultura osatzen duten elementu guztien artean baloratzen, transmititzen eta betikotzen diren araberakoak izango dira, ondarea kulturatzat hartzen delako. -
XX. MENDEAREN LEHENENGO ERDIA
Garai honetan ondarea nortasunarekin, ekonomiarekin eta gizartearekin lotzen da.
Ondarea ondasun komun bihurtzen da, edonorena da eta guztiek izan behar dute eskuragarri. Herritarrek balioesten, identifikatzen eta berezkotzat hartzen dituztenean soilik bihurtzen dira ondare. Ohiturak, gastronomia, arkitektura, errituak eta beste arte-adierazpen batzuk nortasun-erreferentzia bihurtzen dira. -
XX. MENDEAREN BIGARREN ERDITIK GAUR EGUN ARTE
Gero eta gehiago ondareak errentagarritasun ekonomikoa dauka, , eta hori lortzeko modu bat turismo kulturalaren bidez lortzea da.
Hau da, ondarea kontsumi daitekeen objektu bihurtzen da.
Gaur egun, kultura-ondarea bere izatearen, kontserbazioaren eta dibulgazioaren oinarri izan daiteke jarri ahal zaizkion “balio” mota desberdinetatik abiatuta, hala nola, balio estetikoa, artistikoa, historikoa, kognitiboa eta ekonomikoa.