-
Period: to
Hasierako kontzeptuak
Bi jatorri:
1. Ingelesa ("herritage"): belaunaldiei transmititzen zaiena.
2. Frantzesa ("patrimoine"): belaunaldiek utzitako aztarnak. Bi kontzeptuek dentitateari eta filiazioari egiten diote erreferentzia. -
Period: to
XVIII. mendea
Mende honetan bi kontzeptu nagusi lantzen dira ondarearen inguruan. Alde batetik, bildumazaletasunaren interesa dago. Honen arabera, iraganeko objektuak ondare konsideratzen dira. Beraz, objektu hauek balioa dute. Beste aldetik, ondarea altxorra kontsideratzen da, iraganeko azterna garrantzitsuei erreferentzia egiten dielako. Baina honen helburua museoek etekinak ateratzea da, ez ondarearen balioa. Beraz, partidu politiko desberdinek ondareak erabiltzen dituzte haien ideologia justifikatzeko. -
Period: to
XIX. mendea
Dokumentuak balioa hartzen hasten dira. Geroago, "bienes culturales" kontzeptua sortzen da. Honek ondare eta esanahi inmaterialekin erlazioa dauka. Ondareak prestigioa emateko eta elite sozialak bereizteko balio du eta munduko herriak klasifikatu eta bereizteko. -
Period: to
XX. mendearen lehenengo erdia
Bi ideia nagusi lantzen dira. Hasteko, ondarea denon esku dago. Komunitateak garrantzia hartzen du. Ondarearen balioa esanahiaren arabera eta gizartean betetzen duen eginkizunaren arabera ezartzen da. Ondotik, ondareak identitatearekin, ekonomiarekin eta gizartearekin lotura du. -
Period: to
XX. mendearen bigarren erditik gaur egunera arte
Ondarea hainbat alorretan erabili daiteke: lekuko historia ezagutzeko, egungo egoera desberdinak ulertzeko, iragana kontserbatzeko, ekonomian eragiteko, etab. Ekonomiaren barruan errentabilitate ekonomikoaren kontzeptua agertzen da, zeinetan ondarearen bitartez turismo kulturala erakartzen da, etekinak ateratzeko.