20191121130311 goazen 2019 taldea prensa50 kiae u90768561689zod 624x385@diario vasco

Go!azen

  • Go!azen pelikula

    Go!azen pelikula
    Udaleku zorrotz batean dauden gazteen gora-beherak kontatzen dituen film musikala da. Durangoko Azokarako estreinatu zen.
  • Go!azen 2.0

    Go!azen 2.0
    2008an sortu zen film musikaletik sortu zen Telesail musikala da, eduki zuen arrakastaren ondorioa. Pausoka Entertainment ekoiztetxeak eta EiTBk ekoitzia. Fikzio honek iazko udalekuko gazteen ibilerak ditu ardatz sortutako pertsonaia berdinekin. Umorea, maitasuna eta musika tartekatzen ditu telesailak.
  • Go!azen 3.0

    Go!azen 3.0
    Gobernu aldaketaren ondorioz izandako geldialdia eta gero 2016an telesaila berreskuratu zuten pertsonaia berriekin. 10 kapitulu izan zituen denboraldiak. Eta aurrekoaren arrakasta gainditu zuen.
  • Go!azen 3.0 Antzerkia

    Go!azen 3.0 Antzerkia
    Arrakastak gora egin zuen pertsonaia eta formatu berriarekin batera. Ondorioz, Euskal Herrian zehar herriz herri jardun zuen antzezlana sortu zuten, telesailaren muina kontatuz. Eta horrela gazteen aktoreenganako hurbilketa areagotu zen.
  • Bago!az 1.0

    Bago!az 1.0
    Bago!az ETB 1eko talent show musikala da, Pausoka Entertainment ekoiztetxeak eta EiTBk ekoitzia. Zuriñe Hidalgo abeslariak aurkezten du, eta Jabi Elortegik zuzentzen. Go!azen telesailerako aktoreak bilatzeko lehiaketa da. 13 Lehiakideetako irabazleak, Iholdi Beristainek, Go!azen 4.0n parte hartzeko aukera izan zuen Naia Badiolaren papera eginez.
  • Go!azen 4.0

    Go!azen 4.0
    Arrakastari esker, ETBk telesailarekin jarraitzea erabaki zuen. Atalak 2017ko azaroaren 3an hasi ziren emititzen ETB 1en. Denboraldi honek audientzia datu bikainak izan zituen. %5,8ko kuota eta euskaldunen artean %15,6koa izan zituen bataz beste. Haurren artean gainera lidergoan segitu zuen. 4-12 urteko haurren artean %43,2ko kuota lortu zuen eta 13-18 arteko gazteen artean %14,3koa. Gero eta gai inklusiboagoak sartuz: minbizidun haurrak, homosexualitatea, bullinga...
  • Goazen 4.0 Antzerkia

    Goazen 4.0 Antzerkia
    Telesailaren zabalpenarekin jarraituz, 2017an ere hertz herri bardun zuen antzezlanak.
  • Bago!az 2.0

    Bago!az 2.0
    Bigarren Denboraldi honek 32 lehiakide izan zituen eta hauetatik garaile suertatu zen Maria Redondok, Goazen 5.0n Zuriren papera lortu zuen.
  • Dantzango!

    Dantzango!
    Bago!az lehiaketarekin telesailerako aktore bat aukeratzen den bezala, 2018ko irailean DantzanGo! estreinatu zuten ETB 1en. Bertan dantzariak aritzen dira lehian eta talent show honetako irabazleak Go!azen 6.0n dantzaria izatea izan zuen sari. Barakaldoko B Wild taldeak irabazi zuen lehiaketa, beraz haiek agertuko dira Go!azen 6.0-n.
  • Goazen 5.0

    Goazen 5.0
    Euskal Telebistak Go!azen 5.0 izango zela iragarri zuen aurreko denboraldiko arrakasta ikusita. Grabaketak 2018ko udan burutu zituzten. Xabi Solanoren laguntza izan dute musikarekin, eta telesailerako bi kanta propio konposatu ditu: "Basakabiko atarian", lehen atalean abestu zuten lehen kanta; eta "Kulunka goxoan", denboraldiko azken atalean Iholdi Beristainek eta Beñat Iturbek abestua. Honetan pisu berezia emango zaio gazteen adierazpen askatasunari.
  • Goazen 5.0 Antzerkia

    Goazen 5.0 Antzerkia
    Aurreko edizioen egitura berlina jarraituko zuen honek.
  • Bago!az 3.0

    Bago!az 3.0
    Aurtengo Go!azen 6.0n agertzen den Danae Riañok irabazi zuen talent Showa. Maddiren paperaz arduratuko dena. Programak nondik norako berdinak jarraitu zituen. Baina audientziak behera egin zuen.
  • Goazen 6.o

    Goazen 6.o
    Plantilla gehiena berriztu eta pertsonaia berriekin batera trama berriei egingo zaie ongi etorria. Pertsonaia berrien artean transexual bat (Kimetz Renteria) eta neska islamiar bat (Andrea Mora) agertuko dira, eta Gomez zuzendariak esan zuenez "sare sozialetan biral egiten diren bideoen arriskuez" ohartaraziko da.