-
1300 BCE
NEOLITOA
Neolitoan, liguriarrek okupatzen zuten Italia. Brontze Aroan, Europa eta penintsularen erdialdetik etorritako italikoek liguriarren lekua hartu zuten. -
Period: 1300 BCE to 801 BCE
AURREKARI HISTORIKOAK
Erromari buruz mintzatzean, Italiaren erdigunera jo behar dugu. Baina Erroma sortu baino lehen Italiako penintsula zer zen jakin behar dugu aldez aurretik. -
1000 BCE
ETRUSKOAK
Etruskoek Asia Txikitik etorri eta italikoek mendebaldeko kostaldean zuten lurraldearen zati bat hartu zuten. -
800 BCE
GREZIAR KOLONOAK
Gaur egungo Italiako hegoaldean, eta geroago, Sizilian ezarri ziren, eta hiri garrantzitsuak sortu zituzten bertan. -
800 BCE
LEHEN LATINDARRAK
Lazioko lurraldean ezarri zirenean, okupatutako lurra familien artean banatu zuten, herria osatuz. Eta lehen latindar horiek, geroago, “patrizioak”, nobleak izango ziren, hau da, Erromako aberats eta agintetsuenak. Denen artean "populus latinus" izeneko erakunde politikoa osatzen zuten. Lazioko herritarrek eratu zuten lehen hiria Alba izan zen. -
Period: 753 BCE to 509 BCE
MONARKIA
Monarkian erregea zen buruzagia. Bizimodu soziala, politikoa eta militarra erregeak antolatzen zituen eta berak zituen botere guztiak. Bestalde, herritar guztiek eskubide eta betebehar berberak zituzten eta ez zegoen klaserik edo pribilegiorik. Gainera, soldadutza derrigorrezkoa zen eta gizonezko guztiek zuten politikan parte hartzeko aukera. -
509 BCE
Mediterraneoaren konkista
Azken erregea tronutik kendu ondoren, erromatarrek jarrera erasotzailea hartu zuten: lehenengo Lazioko herrien aurka eta ondoren Italiako gainerako herrien aurka. K.a. III. mendean Italiako penintsularen behin betiko konkista eman zen eta orduan Mediterraneoa kontrolatzeko politikari ekin zioten:
Gerra Punikoen bidez inguruko lurraldeak konkistatzen saiatu ziren. Gerra hauek garaiko potentzia nagusien, Erromaren eta Kartagoren, artekoak izan ziren. -
Period: 509 BCE to 27 BCE
ERREPUBLIKA
3 zutabeko antolaketa: magistratuak, senatua eta herria (SPQR)
Magistratuak kontsulak, pretoreak, plebearen tribunoa, zentsoreak eta kuestore edo zergariak ziren.
Herriaren ordezkariak plebearen tribunoa ziren, batzarretan Erromako herritarrek hautetsiak.
Senatua Errepublikako aginaritza gorena zen eta eginkizun hauek zituen: gerra deklaratu, bakea sinatu, aliantzak ituntu, lurrak banatu, zein herrilan egin erabaki, altxorra administratu, kanpo-politika zuzendu eta aurrekontu militarra prestatu. -
264 BCE
Lehenengo Gerra Punikoa (K.a. 264-241)
Erromak irabazi zuen eta Sizilia, Korsika eta Sardinia bereganatu zituen. -
219 BCE
Bigarren Gerra Punikoa (K.a. 219-201)
Erromak irabazi zuen eta Hispania eta Afrika iparraldea bereganatu zituen. -
149 BCE
Hirugarren Gerra Punikoa (K.a. 149-146)
Erromatar askorentzat Kartagok arriskutsua izaten jarraitzen zuen. Erromatarren armada batek hiriari eraso, suntsitu eta Erromatar hiri bihurtu zuen.
Gerra Punikoak amaituta, libre zeukan Erromak Mediterraneoko konkistekin jarraitzeko bidea. Hala, Julio Zesarrek Galiak konkistatu eta Ingalaterra inbaditu zuen. Geroago, beste jeneral batzuek jarraitu zuten Mediterraneoko kostalde osoa menperatu arte. Hori dela eta, Erromatarrek Mediterraneo itsasoari, "Mare Nostrum" (gure itsasoa) deitzen zioten. -
60 BCE
Lehen triunbiratua
Mediterraneoko konkistekin batera, Errepublikaren krisia iritsi zen, barne-arazoak zirela eta. Horren aurrean Senatuak hiru gobernariz osatutako talde bati eman zion agintearen zati bat, lehenengo triunbiratuari, Julio Zesarrek, Ponpeiok eta Krasok osatua. Zesarri Galiako gobernua eman zitzaion, bost urterako. -
49 BCE
Gerra Zibila
Zesarrek Ponpeiorekin eta Senatuarekin liskarrak izan zituen eta Italiarantz abiatu zen. Bere probintziaren muga markatzen zuen Rubikon ibaia zeharkatzean zalantza egin eta "Alea iacta est" esan zuen. Zesar eta Ponpeio lau urte iraun zuen gerra zibilean borrokatu ziren. Gerra Zesarrek irabazi zuen eta gobernari bakar bilakatu zen. -
44 BCE
Zesarren hilketa
Zesarren agintea eta protagonismoa gogaikarriak ziren senatari askorentzat, Zesarren figura diktatorialarekin izututa zeudelako, euren agintea murriztuta ikustean. Senatari talde batek Senatuko atean hil zuen Julio Zesar K.a. 44. urtean. -
44 BCE
Bigarren triunbiratua
Julio Zesar hil ondoren, Bigarren triunbiratua osatu zen: Lepido, Marko Antonio eta Oktavio ziren kideak. Lepido aldendu egin zen eta Marko Antonio eta Oktavioren arteko borroka hasi zen. -
31 BCE
Aktium-eko itsas guduko garaipena
Marko Antonioren eta Oktavioren arteko borrokan, Oktavio atera zen garaile eta Alexandria konkistatu eta gero, eta Marko Antonioren eta Kleopatraren suizidioaren ondoren, Mediterraneoaren jabe bilakatu zen. -
Period: 31 BCE to 1453
ERROMATAR INPERIOA
Patrizioak eta herria boteretik kanpo geratu eta senatuek, magistraturek eta batzarrek independentzia galdu zuten. Enperadoreak botere legegilea, judiziala eta Estatuko aginte gorena zituen.
Enperadorea Herriaren eta erlijio nazionalaren Aita zen. Hortaz, lurreko agintari nagusia bihurtu zen eta bere burua jainkotzat zuen, erabateko agintea zuelako.
Ondorengotza dianastikoa (tronua semeak edo senideak hartu) ezarri zen eta ondoren hautazko ondorengotza (enperadoreak herriaren aurrean aukeratu). -
27 BCE
Erromatar Inperioa hasi
Oktavio Erromako historiako lehen enperadore bihurtu zen, Imperator Caesar Octavius Augustus Princeps.
Patrizioak eta herria boteretik kanpo geratu ziren eta senatuek, magistraturek eta batzarrek independentzia galdu zuten. Enperadoreak zuen botere legegilea, judiziala eta Estatuko aginte gorena. Enperadorea Herriaren aita zen eta erlijio nazionalarena ere bai.
Alegia, enperadorea Lurreko agintari nagusia bihurtu zen eta bere burua jainkotzat zuen, erabateko agintea zuelako. -
286
"Artxipiratak" (galiar ofizial bat) Britainia menpean hartu zuen
-
296
Konstantzio Kloro zesarrak Britainia konkistatu
Dioklezianoren erregealdiaren hasieran, zergen erruz pobretutako nekazari talde armatuek Galia eta Hispania iparraldea arpilatu zituzten. Maximiano enperadoreak matxinada hau zapaldu zuen. Garai hartan, kristauen kontrako jazarpenak hasi ziren. -
300
TETRARKIA
Krisi larriak jasan zituzten. Lurraldea oso zabala zen eta kontrolatzea zaila zen, germaniar herriek setiatuak zituztelako haien mugak. Inperioa handiegia zen eta pertsona bakarrak ezin zuen gobernatu. Horregatik, Inperioa Ekialdeko Inperioan eta Mendebaldeko Inperioan banandu zituen eta bakoitzean enperadore bat egongo zen laguntzaile batekin. Honen emaitza "tetrarkia" izan zen , lauko gobernua (Augusto Tituloa: Diokleziano eta Maximino eta Zesar Tituloa: Galerio eta Konstantzio Kloro). -
1453
Erromatar Inperioaren bukaera
Mendebaldeko Inperioan Erroma bihurtu zen hiriburu. Inperioak germaniar herriek, V. mendean, hiri hori konkistatu arte iraun zuen. Ekialdeko Inperioaren hiriburua Bizantzio bilakatu zen eta geroago, Konstatinopla. Konstantinopla turkiarrek konkistatu zuten 1453an.