-
TRENBIDEAREN ITXIERA
XX. mende hasieran eraiki zen Durango, Apatamonasterio, Arrazola eta Elorrio elkartzen zituen trena itxi egin zuten 40 urte baino gehiagoz martxan egon ondoren. -
HERRIAREN SORRERA
Apatamonasterio, Axpe-Martzaa eta Arrazolako elizateak elkartu ziren Atxondo sortuz -
BIDEGORRIAREN INAGURAZIOA
Meatzetako trenbide zaharra aprobetxatuz oinezko bidea egin zen. Apatamonasteriotik Arrazolaraino. -
GAZTETXEAREN SORRERA
Atxondoko gazteak herriari bizia emateko asmoz antolatzen hasi ziren eta pixkanaka gaztetxea forma hartzen joan zen "Gatetxe" izeneko gaztetxea sortu arte. -
HERRIKO LEHEN EMAKUME TALDEAREN SORRERA
Herriko zenbait emakumek elkarrekin denbora pasatzeko asmotan eraiki zuten talde hau. Ordutik handitzen joan da eta gaur egun ekintza ugari antolatzen dituzte. -
APATAMONASTERIOKO PLAZA BERRIZTUA
Apatamonasterioko plazaren berrikuntza ezagun eta entzutetsua izan zen herrian. -
BARRASKILORE ETXEAREN OKUPAZIOA
Herriko zenbait gaztek herrian hutsik zeuden Barraskiloreko etxebizitzak okupatu zituzten.