Ariketa 3

  • XVIII. MENDEA

    Garai honetan, bildumatasunaren hastapenak eman ziren. Praktika honek iraganeko ondareak balio berezi bat hartzea ekarri zuen. Prozesu honetan akademiek paper garrantzitsua izan zuten. Ondarea altxor moduan ikusten hasi zen, iraganetik momentu horretara emandako aurrerapenen seinale baitzen. Aldi berean, ondarea nazioen ospea handitzeko erabilia zen
  • XIX. MENDEA

    Mende honetan, ondareari balio dokumentala ematen hasi zitzaion, herri baten kulturaren testigu bezala ulertuz. Ondarea belaunaldiz belaunaldi transmititu egiten da eta izaera bizia eta dinamikoa dauka. Hala ere, garaiko gizartearen hierarkizazioa zela eta, ezagutza guztiek ez zuten garrantzi berdina eta gutxi batzuek erabakitzen zuten zeintzuk transmititu behar ziren eta zeintzuk ez. Aldi berean, kultura kontzeptuak munduko herri desberdinak desberdindu eta desprestigiatzeko erabiltzen da.
  • XX. MENDEAREN 1. ZATIA

    Ondarea gizarteari, kolektibitateari lotua dago. Ez da singularra den zerbait, guztiona baizik. Kultura baten erreferentzia identitario moduan jarduten du.
  • XX. MENDEAREN 2. ZATITIK AURRERA

    Ondarea baliabide ekonomiko bezala erabiltzen hasten da. Ondarea zonalde baten garapen ekonomikorako faktore garrantzitsu bat izan daiteke. Aldi berean, beharrezkoa da gizarteak ondarea bai iragana, bai orainaldia, bai etorkizuna ulertzeko baliabide bezala erabiltzea, hiritar kritiko eta burutsuak formatze aldera.