-
50,000 BCE
SUA, ARGIZTAPENAREN HASIERA
Historiaurrean, gizakiak sua aurkitu zuen eta jakiak egosi eta beroa lortzeko erabiltzeaz gain argiztapenerako ere erabili zuen. Egunean zehar eguzki izpiez baliatzen ziren eta ondoren iluntzean kobazuloak argiztatzen zituzten sugarrez. Horregatik, esaten da sugarra izan dela historian gizakiak erabili duen lehen argiztapen artifiziala, orain dela 500.000 urte, hain zuzen ere. -
9000 BCE
OLIO LANPARA
Lehen aldiz, Kartagon eta Fenizian aurkitu ziren oliozko lanparak, zeramikazko estrukturaz eginik zeuden, K.a. X. mendean sortuak. Geroztik, Mediterraneo osora zabaldu ziren. Antzinako Erroman argiztatzeko oliozko lanparak erabiltzen zituzten, sabaian katetik zintzilik, urteetan zehar desberdin apaintzen joan direnak.
Beranduago, 1859. urtean Estatu Batuetan kerosenozko lanparak egin zituzten. -
GAS BIDEZKO ARGIZTAPENA
William Murdoch-ek, Ingalaterrako fabrika batentzat harrikatz bidezko gas argiztapen sistema bat instalatu zuen. Halere, Freidrich Winzer asmatzaile alemaniarra izan zen lehena harrikatz bidezko gas argiztapena patentatu zuena 1804. urtean eta 1799. urtean gas destilatuzko egurrezko “termo-lanpara” patentatu zuen. -
ARGIZTAPEN ELEKTRIKOA
Alde batetik, Humphy Davy kimikari ingelesak, arkuko lehen lanpara elektrikoa asmatu zuen. Airean dagoen platinozko hari finaren muturretan tentsioa aplikatzeak, goritasuna eragiten du bertatik elektrizitatea igaroz. Bestalde, Davy-en aurkikuntzetan oinarrituz, Foucault frantsesak, arkuko lanpara garatu zuen. Honek, bi ikatz elektrodoen arteko deskarga elektrikoari esker argia sortzen zuen eta kaleetako argiztatze gisa erabili zen. -
Lurrunezko lanpara
1901an merkurioaren lurrunezko lanpara asmatu zen, lanpara floureszentearen aurrekaria izan zena. -
Wolframiozko lanpara
1906an karbonozko harizpiak wolframiokora aldatu ziren proba ezberdinetan emaitza hobeak lortu baitziren. 1779an, Peter Woulfek Wolframita minerala aurkitu zuen. Alabaina,1783. urtean Jose eta Fausto Elhuyar anaiak azido wolframikoa aurkitu zuten. -
Neonezko lanparak
- urtean Georges Claudek, Frantzian neonezko bonbila asmatu zuen eta 1927an lanpara fluoreszentea patentatu. Neonezko lanparak, neona presio baxuan duen gas deskargako lanpara da. Edonola ere, antzeko gasez osatua egon daiteke kolore ezberdinak lortzeko asmoz.
-
Lanpara fluoreszentea
A. E. Becquerel-ek lanpara fluoreszentearen inguruan teorizatu zuen 1857. urtean. 1911. urtean Georges Claudek, Frantzian neonezko bonbila asmatu zuen eta 1927an lanpara fluoreszentea patentatu. Lanpara fluoreszenteek eraginkortasuna handitzeko, erraboilek barruko zatia estalita dute. -
LED
Aurrera pauso handia izan zen, 1962an General Electric enpresako Nick Holonyakek diodo berria sortu zuenean, LED (light emission diode) izenez ezaguna. Gaur egun gehien erabiltzen den diodo mota da. Berrikuntza handi bat izan zen eta Edisonen bonbila ordezkatu zuen. Gainera, Merkuriozko argi fluoreszenteen lehiakide handi bat ere bada, LED argiak azken hamarkadetan izan dituen aurrerapenak direla eta. -
DIP (dual in line packeage) LEDa
LED hauek sortu ziren lehengoak dira, eta horregatik gehien erabili direnak dira, leku guztietan topa ditzakegunak. Diseinu aldetik, plastikozko geruza gogor eta garden batez inguratuta dagoen diodo bat da, non bi konexio ateratzen diren bata bestearen paralelo. Geruzaren kolorearen araberakoa izango da igorriko duen argi kolorea. Gaur egun oso erabiliak direla esan da, baina duen argi eraginkortasun baxuaren ondorioz (4 lumen), argi adierazle bezala erabiltzen dira. -
SMD (surface mounted diode) LEDa
Diodoa zirkuituaren gainazalean soldatutako erretxina erdi-zurrun batean kapsulatzen da. LED arruntak baino txikiagoak eta eraginkorragoak dira. -
MikroLEDa
LED mota honek, izenak dioen bezela seriean kokatutako Led oso txikiak daramatza, pixelak adibiez. MikroLEDak kontraste hobea ematen dute, erantzun azkarragoa ematen dute eta energia eraginkortasun handiagoa. -
Potentzia altuko LEDa
Diodo hauek DIP diodoen eboluziotik sortzen dira, eta argi irteera handia dute. Baina kontsumo handiagoa dute, LED bakoitzeko 1w gutxi gorabehera. Batez ere, bonbila eta potentzi fokutan erabiltzen dira. Hasiera batean ospe handia izan zuten, baina beranduago, diodo eraginkorragoek ordezkatu zuten. -
COB (chip on board) LEDa
LED multzo bat da non kapsula barruan seriean edo eta paraleloan kokatzen diren. COB LEDak SMDak baino argi errendimendu handiagoa dute 110 lumen/watt-eko. Tamaina berekoak eta argiztatze handiagoa dutenez gero eta gehiago ikusten dira. Gainera, abantaila handia dute beraien eraikuntza dela eta, beroa SMDak baino hobeto xahutzen baitdute. Horrez gain, hauen fabrikazio kostea %20 merkeagoa da. -
OLED diodoa
Azkenik, OLED (organic light emitting diode) diodoak dauzkagu. Karbonozko LED txikiak direla esan genezake. OLEDak ez dituzte metal eta erdieroaleak, material organikoetatik sortzen baitira. Elektro-lumineszenteen geruzan oinarritzen den diodo bat da, osagai organikoen film batek osatutako erreakzio elektriko batzuei erreakzionatzen die, eta horrela argia sortzen eta igortzen du.