Antzinako Grezia

  • Period: 1600 BCE to 1100 BCE

    Mizenastar kultura

    Akearrak izan ziren kultura mizenastarrak garatu zutenak. Kultura hura
    Peloponesoko penintsulan garatu zen K. a. 1600 – 1100 artean, gutxi gora
    behera.
  • Period: 1100 BCE to 776 BCE

    Aro Iluna

    Mizenastar zibilizazioa krisialdi sakon batean sartu zen K. a. urtearen
    inguruan, Aro Iluna deitutako aldiari hasiera emanez.
    Aldi horretan hiri – estatu edo polisak sortu ziren. Polis bakoitza besteekiko
    independientea zen. Polisaren elementu nagusiak hauek ziren:
  • Period: 776 BCE to 490 BCE

    Aro Arkaikoa

    Greziako lurraldearen ezaugarriak zirela eta (lurralde idor eta menditsua),
    nekazaritza baliabideak mugatuak ziren. Horrek kolonizazioa bultzatu zuen:
    Mediterraneokoeta Itsaso Beltzeko kostaldean kolonia greziarrak sortu ziren.
    Sortutako koloniak polis independienteak ziren, baina harremanak
    mantendu zituzten jatorrizko hiriekin.
  • Period: 490 BCE to 323 BCE

    Aro Klasikoa

    K.a. 490ean eta K. a. 480-479ean greziar hiriek (Atenasek, Espartak…)
    Pertsiar Inperioaren kontra borrokatu behar izan zuten. Gerra horietan
    eman ziren Salamina eta Maratongo gudu famatuak.
  • Period: 490 BCE to 479 BCE

    Atenasko demokrazia

    K.a. 490ean eta K. a. 480-479ean greziar hiriek (Atenasek, Espartak…)
    Pertsiar Inperioaren kontra borrokatu behar izan zuten. Gerra horietan
    eman ziren Salamina eta Maratongo gudu famatuak.
  • Period: 461 BCE to 429 BCE

    Periklesen gobernualdia

    Perikles Atenasko gobernuburua izan zen K. a. 461 - 429 artean.
    Periklesek demokrazia indartu eta Atenas bere gorenera eraman zuen.
  • Period: 431 BCE to 404 BCE

    Peloponesoko Gerra

    Atenasek eta Espartak Grezia kontrolatzeko zuten lehiak bi hirien, arteko gerra
    ekarri zuen: Peloponesoko Gerra. Bi hiriek, gainera, beren aliatuen babesa izan
    zuten. Espartak irabazi zuen, eta horrek Atenasen hegemoniaren bukaera
    ekarri zuen.
  • Period: 336 BCE to 323 BCE

    Alejandro Handia

    Filipo II.a Mazedoniako (Greziako iparraldeko erresuma) erregea zen. Filipo
    II.ak Greziako hiriak bere boterepean jarri zituen K. a. 338an. Bere heriotzaren
    ondoren, K. a. 336an, bere seme Alejandro errege bihurtu zen: Alejandro
    Handia.