-
Blaise Pascal
Blaise Pascal (Clermont-Ferrand, Auvernia, 1623ko ekainaren 19a - Paris, 1662ko abuztuaren 19a) frantziar filosofo, matematikari eta fisikari eta idazlea izan zen. Haren omenez, Pascal (Pa) izena eman zitzaion Nazioarteko Unitate Sistemako presio unitateari.
Kalkulagailu mekanikoaren asmakizuna izan zen bere gauzarik garrantsitzuenetarikoa. -
Leibniz
Gottfried Wilhelm Leibniz, edo Gottfried Wilhelm von Leibniz (Leipzig, 1646ko uztailaren 1a – Hannover, 1716ko azaroaren 14a) alemaniar filosofo, matematikari, logikari, teologo, jurista, liburuzain eta politikaria izan zen.
Arrazionalismoaren errepresentante esanguratsuena izan zen. -
Jacquard
Frantses asmatzailea (Lyon, 1752 - Oullins, 1834), bere izena duen ehungailua asmatu zuena. Aldaketa handiak eragin zituen ehungintzan, eta ehungailu automatikoen oinarriak ere ezarri zituen.
Bere erruz, robot mekanikoak fabrikatzen hasi ziren. -
Babbage
Charles Babbage (Teignmouth, Devonshire, Britania Handia, 1791ko abenduaren 26a - 1871ko urriaren 18a) matematikari, filosofo eta ingeniari ingeles bat izan zen, konputagailu programagarrien kontzeptua sortu zuena. -
Ada Lovelace
Ada Byron, Historiako lehen programatzailea izan zela esan ohi da, programazio-lengoaia kontzeptu orokorra erabili zuen lehen emakumea izan zelako (baita lehen pertsona ere), edo makina bat kontrolatzeko lehen algoritmoa sortu zuelako.
Babbagerekin lan egin zuen. -
Vannevar Bush
Vannevar Bush (Everett (Massachusetts), 1890eko martxoaren 11a - Belmont (Massachusetts), 1974ko ekainaren 28a) Estatu Batuetako ingeniaria izan zen. 1925ean, ekuazio diferentzialak ebazteko makina asmatu zuen, taldekideekin batera. -
John von Neumann
John von Neumann Estatu Batuetako matematikaria izan zen, Hungarian jaioa (Budapest, 1903ko abenduaren 28a - Washington, 1957ko otsailaren 8a). Fisika kuantikoari buruzko ikerketak egin zituen, besteak beste. Bigarren Mundu Gerran hidrogenozko bonba egiten lagundu zuen. -
Grace Murray Hopper
Grace Murray Hopper (New York, 1906ko Abenduaren 9 - Arlington (Virginia), 1992ko urtarrilaren 1), zientzialaria eta matematikariaizan zen. Lagunen artean "Amazing Grace" izena zuen. -
Alan Turing
Alan Mathison Turing (Paddington, Londres, Ingalaterra, 1912ko ekainaren 23a – ib., 1954ko ekainaren 7a) matematikaria, kriptografoa eta filosofoa izan zen. Informatika modernoaren gurasotzat hartzen da. -
Hedy Lamarr
Hedy Lamarr, izen osoa Hedwig Eva Maria Kiesler (Viena, 1914ko azaroaren 9a - Casselberry, Florida, 2000ko urtarrilaren 19a), austriar aktore eta asmatzailea izan zen -
Douglas Engelbart
Douglas Carl Engelbart (Portland, Oregon, 1925eko urtarrilak 30 - Atherton, Kalifornia, 2013ko uztailak 2) Estatu Batuetako asmatzaile bat zen, guraso norvegiarrak zituena. -
Evelyn Berezin
Evelyn Berezin (1925eko apirilaren, El Bronx-en 12a, (New York) - (New York) 2018ko abenduaren 8a, Manhattan-en) informatika-ingeniari estatubatuarra izan zen. -
Lynn Conway
Lynn Ann Conway (White Plains, New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1938ko urtarrilaren 2a) estatubatuar informatikari, ingeniari elektriko, asmatzaile eta pertsona transgeneroen aldeko ekintzailea da. -
Jude Milhon
Jude Milhon (Washington DC, 1939ko martxoaren 12a - 2003ko uztailaren 19a), San Jude izenarekin ezagutzen dena, San Francisco eremuko hacker eta egile izan zen. -
Carol Shaw
Carol Shaw informatikariak Atari enpresan egin zuen lan, eta esaten dute bideo jokoak diseinatu zituen lehenengo emakumea izan zela, 1978an egindako Polo jokoarenagatik. -
Steve Jobs
Steve Paul Jobs (San Frantzisko, Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak, 1955eko otsailaren 24a - 2011ko urriaren 5a) enpresaburua eta informatikaria izan zen, Apple enpresako lehendakaria, eta informatikaren industriako pertsonaia famatua zen. -
Tim Berners-Lee
Sir Timothy “Tim” John Berners-Lee, OM, KBE (TimBL edo TBL) 1955ko ekainaren 8an jaio zen Londresen, Erresuma Batua, 1976. urtean Oxford Unibertsitateko Queen’s College-en Fisikan lizentziatu zen. Web-aren aita dela kontsideratzen da. -
Bill Gates
William Henry Gates III (Seattle, Washington, Ameriketako Estatu Batuak, 1955eko urriaren 28a), Bill Gates bezala ezagunagoa, enpresaburu eta filantropo estatubatuarra da, Microsoft softwarearen enpresaren kofundatzailea, munduan gehien erabiltzen den sistema eragilearen produktora: Microsoft Windows. -
Joanna Rutkowska
Joanna Rutkowska (1981 Varsovia, Polonia) da batez ere malwarean eta maila baxuko segurtasunean bere ikerketagatik ezagututako informatika poloniarra . Fundatzailea eta enpresaren nagusiarengako zuzendaria da Things Lab Invisible, batez ere segurtasun informatikoan ikerketan arituta. -
Mark Zuckerberg
Zuckerberg 1984an jaio zen White Plains udalerrian (New Yorkeko estatua, AEB). Ama Karen, psikiatra, eta aita Edward Zuckerberg, dentista, ditu.