-
XVIII. mendea
XVIII. medean, ondareari hasiera eman zitzaion, bildumazaletasunarekiko interesa zela eta.
Esan daiteke XVIII. mendetik aurrera hasten direla ondare kontzeptuaren lehen zantzuak. -
XIX. mendea
XIX. mendean ondarea ez da soilik oinordekotzat hartuko, dokumentuaren balioa emango zaio.
Kultura kontzeptuak balioko du gizarte-eliteak prestigiatzeko eta bereizteko gizarte, herri, estatua edo nazio baten barnean. -
XX. mendearen lehen erdialdea
XX. mendetik aurrera, ondarea gizarteari lotzen zaio, kolektibitateari.
Garai honetan ondarea ebaluatzeko 3 irizpide erabiltzen dira, nortasuna, ekonomia eta gizartea. -
XX. mendearen bigarren erdialdetik gaur egunera arte
Ondareak errentagarritasun ekonomikoa izatea geroz eta gehiago eskatzen da, zama izateari utz diezaion.
Gaur egun, kultura-ondarearen existentzia, kontserbazioa eta dibulgazioa eslei dakizkiokeen "balio" mota desberdinetatik abiatuta oinarritu daitezke.
Ondare kontzeptuaren bilakaerak aldaketa handia izan du XVIII. mendean sortu zenetik gaur egunera arte.