57410623 303

NAPOLEON

By Leiaaa
  • Estatuko golpea

    Estatuko golpea
    1799.urtean Napoleonek, estatuko golpe bat ematen du eta ondoren lehenengo kontsula bihurtzen da. Urte hauetan, iraultzarako aurrerapenak egin zituen, hala nola hezkuntza jartzea lehentasun gisa.
  • Biziarteko kontsula

    Biziarteko kontsula
    Napoleon ez zen konformatu lehenengo kontsula bakarrik izateaz eta bi urte ondoren, 1802.urtean, biziarteko kontsula bihurtzen da.
  • Enperadore

    Enperadore
    Frantziarren enperadore bihurtzen da. Koroatze zeremonia 1804ko abenduaren 2an egin zen Notre Dame-n, Pio vii.a Aita santua bertan zela. Napoleonek bere buruari egin zion koroa eta gero Josefinari ezarri zion.
  • Austerlitzeko gudua

    Austerlitzeko gudua
    Frantziarren eta austro-errusiarren arteko gudua izan zen, "Hiru enperadoreen gudua". Irabazi egin zuen bere sekulako estrategiagatik. Garaipen honen ondorioz Italiaren eta Europa erdialdearen kontrola hartu zuen
  • Rin konfederazioa

    Rin konfederazioa
    Rin konfederazioa ezartzen du eta Polonia kontrolatzen hasten da. Alemanen elkartea izan zen eta 1813ra arte iraun zuen Napoleonen babespean.
  • Erresuma Batuko blokeoa

    Erresuma Batuko blokeoa
    Blokeo kontinental bat sortu zuen Erresuma Batuan. Blokeo honek, galarazten zuen edozein herrialde europarreri komertziatzea Erresuma Batuarekin. Hau izan zen hartu zuen neurri printzipal bat kanpo politikan, Erresuma Batuaren kontra joateko
  • Portugal inbaditu

    Portugal inbaditu
    Napoleonek, portugal inbaditzeko asmoz, Iberiar penintsulan ezarri zuen bere armada, Espainiaren laguntzaz, Portugal inbaditu ahal izateko. Hala ere, bere armadak Iberiar penintsulan kokatuta, okupazio estrategia bat eragin zuen Espainia inbaditzeko.
  • José I. Espainiako errege

    José I. Espainiako errege
    Espainia okupatu ondoren, ezarrita zegoen erregea tronogabetzen du eta bere anaia José I.a kokatzen du errege. Baina, espainiarrak, frantziar militarraren agerpenaren aurrean, indar napoleonikoaren aurka altxatu ziren. Gertakizun honek independentzia gerra pizten du, 1814ra arte irauten duena.
  • Ezkontza berria

    Ezkontza berria
    Bere emazte Josefinarekin dibortziatzen da eta lehenago izan zen etsaiaren eta geroago frantziaren aliatu bihurtu zen alabarekin ezkontzen da, Maria Luisa Austriakoa. Maria Luisarekin, seme bat du, Napoelon IIa eta Romako errege ezartzen du.
  • Errusiar kanpaina oso txarra

    Errusiar kanpaina oso txarra
    Napoleonek Errusia inbaditu nahi zuen eta hainbat armada bidali zituen errusiara, izan ere, ez zuen jaso emaitza oso onak. Porrot egin zuen errusiaren eremu zabalagatik eta tenperaturagatik, horregatik hainbat militar bidean hil ziren eta ezinezkoa izan zen irabaztea. 150.000 militar galdu zituen errusia inbaditzeko saiakeran
  • Napoleon abdikatu

    Napoleon abdikatu
    Errusiako katastofreari esker, bere etsai guztiak haren kontra jaiki ziren. Europa eremu napoleonikoaren kontra altxatu zen, eta herria monarkiaren alde matxinatu zen. Elbaren subiranotasun osoa eman zioten eta Frantziako tronuan Iraultzak kanporatutako Borboiak berriz ezarri zuten. Beraz, Elba irlara joan zen.
  • Napoleonen itzulera boterean

    Napoleonen itzulera boterean
    Elbatik ihes egiten du eta Frantziara bueltatzen da boterea hartzeko asmoz. Borboien erruak herria berriz pizten dute, beraz Napoleon erraztasunez bueltatzen da. 1815ean zenbait gizonekin porturatzen da Frantzian eta berriz lortzen du boterea hartzea.
  • Waterlooko gudua

    Waterlooko gudua
    Estatu europarrak Napoleon garaitu zuten Waterlooko gudan. Gainera, berriz abdikatu nahi zuten. Horregatik, Napoleon inglesei errenditu zitzaion eta Santa Elenara (Afrikako uhartetxo bat) bidali zuten. Napoleonen azken gudua izan zen eta bere inperioa bertan behera egin zuen.
    Horrela amaitu zen bere bigarren aldi inperiala, iraupen laburragatik Ehun Eguneko Inperioa deitzen dena.
  • Napoleonen heriotza

    Napoleonen heriotza
    1815eko urriaren 17an uhartera heldu zen eta lehenengo asteetan gela txiki batean bizi izan zen. 6 urte igaro zuen Santa Elenan, hau da, bere heriotzararte. 1821ko maiatzaren 5an hil egin zen. Esan zuten sabeleko kantzerragatik izan zela.