-
30
Jesusen heriotza
Mendekoste-eguna iritsi zenean, toki berean bildurik zeuden guztiak. Bat-batean, haize-boladarena bezalako burrunba etorri zen zerutik eta beraiek zeuden etxe guztian durundi egin zuen. Orduan, suzko mihiak bezalako batzuk ikusi zituzten, bakoitzaren gainean bana kokatzen. Denak Espiritu Santuaz bete ziren eta hizkuntza arrotzez hitz egiten hasi, bakoitza Espirituak eragiten zion eran. Egun horratik aurrera, kristauak indarra hartu eta mezua zabaltzen hasi ziren -
Period: 46 to 48
Pauloren lehen misiolari ibilaldia
-
Period: 49 to 52
Pauloren bigarren misiolari ibilaldia. Filipo, Tesalonika eta Korintoko elkarteak sortuko ditu
-
Period: 53 to 58
Pauloren hirugarren ibilaldia. Efeso eta Korintora etorriko da
-
64
Neronek su emango dio Erromari. Kristauen aurkako jazarraldi nagusien hasiera
Erromako Sute Handia uztailaren 18ko gauean piztu zen, Zirku Nagusiaren inguruko dendetan.
Neron enperadoreak Erromari sua eman ziola uste da, honek bere jauregia eraikitzeko aukera ematen baitzion. Neronek kristauak egin zituen sutearen errredun eta zigortuak izatera kondenatu zituen. Sutearen ondorioz, hiriko eraikin garrantzitsu asko, erabat hondatuta geratu ziren, Neronen jauregia, Jupiter Statorren tenplua eta Vestaren tenpluaren zati bat. -
70
Erromatarrek Jerusalem suntsitu.
Vespasiano eta Flavia Domitila Maiorren lehen semea izan zen Tito. 61ean, Britainiako tribuno militarra izan zen. Vespasianorekin, juduen matxinada zapuztera uztera joan zen 67an. 69an, Vespasiano Erromara enperadore titulua aldarrikatzera itzuli zenean, Tito Judean geratu zen matxinadari aurre egiteko. 70ean, lau legiok Jerusalem arpilatu zuten: Tenplua birrindu eta jende asko hil eta erbesteratu zuten. -
80
Koliseoa
Erromako koliseoa Verpasianok eraikitzeko eskatu zuen k.o 80. urtean. Erroman kokatuta dago eta estilo erromatarra du. Eraikin hau adreiluz, hormigoiez eta marmolez osaturik dago. Gladiatoren borrokak ospatzeko eta haiekin, jendea entretenitzeko eraki zen. Baita piztiak eta kristauak hiltzeko ere. Koliseoa, oinplano eliptiko bat da harmaiez inguratutakoa. Isolatua zegoen eta espektakuluak harean ematen ziren eta asabideen sareak, ukuliluak eta lurrazpiko gelak zituen. -
81
Titoren arkua
Titoren arkua, 81. urtean Erromako Via Sacran eraki zen, Tito enperadorearen omenez. Bere estilo artistikoa arte plebeioa da. Arkua Opus Quadratum metodoaren bidez eraiki zen Titok judutarren aurkako gerran lortu zuen garaipena ospatzen du arkuak eta 71. urtean Erromara itzultzean egin zitzaion garaipen-desfilea irudikatzen du. -
Period: 98 to 117
Trajano enperadorearen erasoaldiak
Trajanoren garaian, Plinio Gazteak enperadoreari idatzi eta esango dio ez duela aurkitzen arrazoi sakonik atxiloketak gauzatzeko eta Trajanok erantzungo dio ez direla aintzat hartu behar salaketa anonimoak baina norbaitek salatzen baditu, galdeketara behartuko direla eta kristau aitortuz segitzen badute, kondenatuak izango direla. Testu inguru honetan jaurti zuten piztietara Antiokiako san Iñazio. -
118
AGRIPAREN PANTEOIA
Lehen tenplua, laukiluze formakoa zen, cella, zabaletarantz jarria zuelarik, Erromatar foroko Konkordiaren tenpluan bezala edo Kapitolino muinoko Veioveren tenplu txikian bezala. Trabertinozko blokez eraikia eta haitzurdinez estalia zegoen. Kapitelak brontzezkoak zirela eta[7], apainduran, kariatideak eta aurreko estatuak zeudela ere ezagutzen da. Pronaosaren barnean, Agrpia eta Augustoren estatua bana zegoen. -
150
KATAKONBAK.
Korridore estuak ziren, ambulacriak, labirintu itxurarekin. Hauetan aldeetako ormetan nitxo edo loculiak egiten dira: nitxo laukizuzenak. -
Period: 306 to 338
Konstantinoren erregetza.
Konstantino bi motiborengatik da gogoratua. Alde batetik Bizantzio, gaur egungo Istanbul, birfundatu zuen eta Konstantinopla («Konstantinoren hiria») izena eman zion. Beste aldetik, Milango Ediktuaplazaratu zuen 313an. Honi esker kristautasuna zilegi bihurtu zen, eta handik aurrera ez zen jazarria izan.Nizeako I. kontzilioa ere ahalbidetu zen Konstantinoren politikarengatik. Izan ere, Konstantino lehenengo enperadore kristaua izan zen,bataioa hil baino lehentxeago hartu bazuen ere. -
313
Milango ediktua
Honen ondorioz, aldarrikatua geratu zen kristautasunarentzat erlijio askatasuna, gainerako erlijioekin parekatua geratu zelarik eta konfiskatuak izan zitzaizkion ondasunak berreskuratu zituen. -
380
Tesalonikako Ediktua
Teodosio enperadoreak kristautasuna Inperioko erlijio ofizial gisa izendatu zuela ko.
Kultu paganoak gauzatzea, hau da, kristautasuna ez den beste kultura edo erlijioak debekatzea. -
385
San Agustin kristautasunera bihurtzen da
San Agustin Hiponakoa edo Aurelio Augustino filosofo eta teologo bat izan zen. Mendebaldeko kristautasunaren gizonik garrantzitsuenetakoa, Eliza Katolikoarensantu eta doktore, kristau dotrina neoplatonismoarekin uztartu eta erlijioz kanpoko bestelako ekarpen filosofikoak ere egin zituen. -
476
Erromako inperioaren desagerpena Mendebaldean.
Erromatar Inperioaren gainbehera Erromako mailaz mailako gainbehera politiko, ekonomiko, militar eta soziala eta mendebaldeko Europan inperioarekin bukatu zuten barbaroen inbasioak barnean zituen kolapso soziala izan zen.
Gainbehera motel hau 320 urteko denboraldi baten zehar gertatu zen, 476ko irailaren 4an Odoakro germaniar buruzagiak Romulo Augustulo azken enperadorea tronutik kendu zuenean burutu zena.