Islama portada

Islama Erdi Aroan

  • 570

    Mahomaren jaiotza

    Mahomaren jaiotza
    Mahoma, Islamaren sortzailea, Mekan jaio zen. Alaren deia jaso zuen eta erlijio monoteista berri hau sortu zuen. Islamaren jarraitzaileak musulmanak deitzen ziren eta Alari men egiten zioten. Gaztaroan Mahoma, merkataritza lanetan aritu zen, Khadijaren esanetara eta 25 urtegaz, berarekin ezkondu zen eta seme-alabak izan zituzten.
  • 600

    Islamaren historiako lehen garaiak

    Islamaren historiako lehen garaiak
    Tributan bizi ziren Arabiar penintsulan eta tribuek euren kontra borrokatzen zuten sarritan. Erlijio politeista zuten, (jainko askotan sinestu). Gehienak nomadak ziren, ahuntzak eta dromedarioak hazten zituzten. Merkatariak, karabanetan zeharkatzen zuten basamortua. Ekialde eta Mediterraneoko produktuak salerosten zituzten. Hiri kokalekuak eratu ziren, adibidez Meka eta Medina. Meka hiri sakratua zen.
  • 622

    Hejira

    Hejira
    Mahomaren predikuak ez zituzten onartzen bere hirian, Mekan, politeismoaren kontran baitzeuden. Beraz, Mahoma Mekatik bota zuten. Medinara joan zen eta bertan bere predikuak arrakastatsuak izan ziren. Data horri Hejira esaten zaio eta egutegi musulmanaren hasiera adierazten du.
  • 630

    Mahoma mekara bueltatu

    Mahoma mekara bueltatu
    Mahomak Mekara bueltatu zen, konkistatu egin baitzuen, eta idoloen gurtza desagerrarazi zuen, Kaabarena izan ezik, honen erritua islamiartu egin zuen.
  • Period: 632 to 661

    661

    Musulmanek, Mesopotamia, Siria, Palestina, Persiar golkoa eta Egipto okupatu zituzten.
  • Jun 8, 632

    Mahoma hil

    Mahoma hil
    Mahoma gaixotasun baten ondorioz hil zen hirurogeita hiru urterekin. Hil ondoren, musulmanek Arabia osoa kontrolatu zuten.
  • Period: 700 to 750

    Musulmanen hedapena

    Afrikako iparraldetik eta Iberiar penintsulatik zehar hedatu ziren eta ekialdetik, Indiaraino ailegatu ziren.
  • 711

    Guadaleteko gerra

    Guadaleteko gerra
    Hispania bisigodoak zuten eta Musulmanek Bisigodoen erreinuaren tronua eskuratzeko, gudua egin zuten haien kontra. Tarik Gibraltarren lehorreratu zen milaka gerlariren armadarekin. Afrika iparraldeko berbereak ziren gerrari haietako gehienak.Musulmanek garaitu egin zieten. Orduan, Tarikek Musari (Afrika iparraldeko gobernadorea) deitu zion, haren laguntzaz bisigodoen erresuma guztiz konkistatzeko.
  • Period: 711 to 729

    Al-Andaluseko emirerriaren antolaketa politikoa

    Bi fasetan banatzen zen: Mendeko emirerria eta emirerri independientea.
    Mendekoa: Al-Andalus omeiatarren probintzia edo emirerri bezala antolatu zen. Emira Damaskoren mendeko emirerriaren burua zen eta diwanak laguntzen zion gobernatzen.
    Independientea: Omeiarretako batek Al-Andalus babestu zuen. Bagdadeko Kalifa Herriarekiko emirerria sortu zuen. Emira, Abdar Rahman I.a, dinastia bateko kidea izan zen. Lurraldea probintzia edo koratan antolatu zen, eta gobernari bana jarri zuen buru.
  • Period: 711 to 732

    Musulmanen hedapena

    Musulmanak oso azkar hedatu ziren, Bisigodoen erresumaren ahultasunagatik. Lau urtetan Iberiar penintsularen zatirik handiena menderatu zuten. Konkistatutako lurraldeari Al-Andalus deitu zioten. Konkista Europara zabaldu nahi zuten, baina frankoek garaitu egin zituzten Poitiersen eta musulmanek atzera egin zuten, Iberiar penintsularaino. Konkista eta gero, arabiar, siriar eta berbereak ezarri ziren penintsulan.
  • Period: 929 to 1031

    Al Andaluseko kaliferriaren antolaketa politikoa

    Abd ar Rahman III.ak Bagdadekiko lotura apurtu, eta bera kalifa izendatu zuen. Hura izan zen Kordobako Kalifa Herriaren hasiera, eta Al-Andalusen goreneko aroa izan zen politika, ekonomia eta kultura arloan. Kordoba, Mendebaldeko Europako hiri garrantzitsuena izan zen. Kalifek barne zatiketei aurre egin behar izan zieten. Kordobako Kalifa Herria hainbat erresumatan edo taifatan zatitu zen 1031. urtean.