Informatikaren Historioa

  • ENIGMA

    ENIGMA
    Bigarren mundu gerrak bultzada erabakigarria eman zion ordenagailuen garapenari. Alemaniar armadak ENIGMA modeloa eraiki zuen, mezu enkriptatuen transmisio makina bat beraien tropen arteko transmisioak ziurtatzen zituenak. Hortaz, zifratze birakariko mekanismoa zuen makina bat zen, kodetzeko eta deskodetzeko aukera ematen zuena. Scherbius y Ritter enpresa alemaniarrak patentatu zuen 1918an, eta Arthur Scherbiusek sortu zuen.
  • Z1

    Z1
    1938.urtean Konrad Zusek sortua. Programaz kontrolatutako lehen konputagailua izango da. Kalkulagailu bitarra zen, mekanikoa, eragingailu elektrikokoa, programazio mugatukoa, zeluloidezko pelikula zulatu baten jarraibideak irakurtzen zituena. Zoritzarrez 43an suntsitu zuten 2. Mundu Gerraren ondorioz.
  • Period: to

    Harward Mark1

    1939 eta 1944. urteen artean Howard H. Aiken (Harvard Unibertsitatea) eta bere lan taldeak, IBMek finantzatuta, maila handian produzitu zen errele elektromekanikoekin sortutako lehen konputagailua egin zuten. Eta Harward Mark1, kalkulagailuak produzitzen hasi ziren.Mark I tamaina handiko makina zen, 15,5 metro luze, 2,40 metro garai eta 60 zentimetro zabal zituena, eta bost tona inguruko pisua zuen. Kristalezko estalkiak zituen, barruko makina guztiak ikusteko.
  • COLOSSUS

    COLOSSUS
    Aliatuen erantzuna London iparraldean egoitza sekretu bat eraikitzea izan zen eta bertan zientzialari talde bat jarri zuten lanean Alan Turing (1912-1954) matematikariaren gidaritzapean. Helburua alemanen kodea deszifratzea zen eta horretarako COLOSSUS makina eraiki zuten 1943. urtean. Konputagailu elektromekaniko bat bere barnean elementu elektronikoak zituena. Azkenean Turingen taldeak lortu zuen alemanen kodea deszifratzea. Bigarren Mundu Gerra irabaztea lortzeko.
  • ENIAC

    ENIAC
    Bigarren mundu gerra garaian , Pennsylvaniako Unibertsitateko J.W. Mauchly eta J.P. Eckert-ek ENIAC eraiki zuten, denetarako erabiltzeko lehen ordenagailua. Jende aurrean 1946.ean aurkeztua.
    Nahiz eta meritu guztia bi gizon hauek eraman, benetan 6 emakume izan ziren. Hauek, ordenagailua programatzeaz arduratu ziren: Betty Snyder Holberton, Betty Jean Jennings Bartik, Kathleen McNulty Mauchly Antonelli, Marlyn Wescoff Meltzer, Ruth Lichterman Teitelbaum eta Frances Bilas Spence.
  • Lehen transitorea

    Lehen transitorea
    Informatika eta elektronikan gertakaririk handienetarikoa egoera solidoko transistorearen asmakizuna izan zen 1948. urtean. Lan honegatik asmatzaileek Fisikako Nobel Saria jaso zuten 1956.ean. Honek ordenagailuen bigarren belaunaldia ekarriko du.
    Belaunaldi honetan, huts balbulak transistoreengatik ordezkatzen dira. Ordenagailu komertzial txikiagoak eta fidagarriagoak eraikitzen dira transistoreak, triodoak, erresistentziak, eta kondentsadoreak erabiliz zirkuitu logikoak egiteko.
  • Lehen chip-a edo zirkuitu integratua

    Lehen chip-a edo zirkuitu  integratua
    1. urtean, Jack S. Kilby (1923-2005) ,Texas Instruments enpresako ikerlariak, lehen chip edo zirkuitu integratua fabrikatu zuen. Zirkuitu integratu bat transistore kopuru handi batez osaturik dago eta honek ordenagailuen tamaina izugarri txikitzea ekarriko zuen.
  • IBM 360

    IBM 360
    1. urtean IBM konpaniak hirugarren belaunaldiko lehen ordenagailua merkaturatu zuen: IBM 360. Belaunaldi honetan Disko magnetikoak erabiltzen hasi ziren, zinta magnetikoekin konparatuz azkarragoak dira eta informazio gehiago gorde dezakete. Disko hauek gaur egunerarte heldu dira, adibidez ezagutzen ditugun HDD-Disko Gogorrak.
  • Intel

    Intel
    1. urtean mikroprozesatzailea (Intel 4004) sortzen du eta honek ordenagailuak askoz ere txikiagoak egiteko aukera dakar. Mikroprozesatzailea kalkulurako eta informazioaren trataerarako elementu zentrala izango da.
  • Microsoft

    Microsoft
    Microsoft sortu zuten Paul Allen (1953) eta Bill Gatesek (1955).AEBetako korporazio teknologiko multinazional bat da, eta Washingtongo Redmond hirian du egoitza.
  • Apple Computer konpania

    Apple Computer konpania
    70ko hamarkada erdialdera, ekipo hobeak eta programazio lengoai berriekin informatika industria moduan finkatzen da Hardware eta Software enpresak berriak agertuz. Honela, 1977.urtean Stephen Wozniak (1950) eta Steve Jobs-ek Apple Computer konpania sortu zuten ordenagailu pertsonalak fabrikatzeko.
  • IBM-ren lehen Pc-a

    IBM-ren lehen Pc-a
    BMek plazaratu zuen lehen PCa (IBM PC) gaur egun ezagutzen ditugun moduan, Intelen 8086 mikroprozesadorea zutelarik barruan. IBMek Microsofti agindu labur eta errazekin edozein erabiltzailek PCa erabiltzeko sistema eragile bat eskatu zion, eta honela jaio zen MS-DOS (MicroSoft Disk Operative System)
  • Interneta

    Interneta
    1990.urtean WorldWideWeb (nabigatzailea) eta lehen zerbitzaria sortu ziren. 1991.ean aurkeztu WWWa.
    Gaur egun oraindik Internet garatzen jarraitzen da. Mundu mailan konektaturik dauden ordenagailuen artean datuak eta baliabideak partekatzeko aukera ematen duen sareen sarea.
  • Windows 95

    Windows 95
    Windows 95 sistema eragile eten eta zaharkitua da, 16 eta 32 bit arteko erabiltzaile hibridoaren interfaze grafikoarekin. 1995eko abuztuaren 24an merkaturatu zuen Microsoft software enpresak, salmenten arrakasta nabarmenarekin. Bere garapenean zehar Windows 4 edo Chicago izen klabea bezala ezagutu zen.
  • Windows 7

     Windows 7
    Windows 7 Microsoft Windows-en bertsio bat da, Microsoft Corporation-ek ekoitzitako sistema eragileen linea. 2009ko urrian kaleratu zen. Bertsio hau ordenagailuan erabiltzeko diseinatuta zegoen, etxe eta bulegoetako mahaigaineko ekipoak, ekipo eramangarriak, tabletak, netbook-ak eta multimedia-ekipoak barne.
  • Windows 8

    Windows 8
    Windows 8 Microsoft Windowsen bertsio eten bat da, Microsoftek garatutako sistema eragileen linea, konputagailu pertsonaletan erabili zena, etxean mahaigaineko eta negozioetako konputagailuetan, ordenagailu eramangarrietan, netbooketan, tabletetan, eta multimedia-zentroetan barne. Aldaketa nagusia izan zen Windows 95etik dagoen hasierako menua ezabatzeko erabaki polemikoa, interfaze grafikoetan aplikazioak aurkezteko moduari buruzko faktore estandar gisa.Bertsio hori 2015ean iritsi zen.
  • Windows 10

    Windows 10
    Windows 10 Microsoftek Windows NT sistema eragileen familia gisa garatutako sistema eragilea da. 2014ko irailean eman zen ezagutzera ofizialki, eta, ondoren, Build 2014 konferentzian erakustaldi labur bat egin zen. 2014ko urrian beta fasean sartu zen, eta publiko orokorrarentzat izan zen 2015eko uztailaren 29an.
  • Windows 11

    Windows 11
    Windows 11 da Microsoftek garatutako Windows sistema eragilearen bertsio berrienaren izena, eta, gainera, sistema eragilearen aurreko bertsioaren ondorengoa da, Windows 10, 2015ean kaleratua. Aldiz, 2021eko urriaren 5ean kaleratu zen ofizialki, Windows Update bidezko doako eguneratze gisa.