Informatica

Informatikaren historia

  • ENIGMA

    ENIGMA
    Bigarren mundu gerrak bultzada erabakigarria eman zion ordenagailuen garapenari. Alemaniar armadak Enigma modeloa eraiki zuen, mezu enkriptatuen transmisio makina bat beraien tropen arteko transmisioak ziurtatzen zituenak.
  • Z1

    Z1
    Z1 1938.urtean Konrad Zusek sortua. Programaz kontrolatutako lehen konputagailua izango da. Zulatutako zinta batetik aginduak (instrukzioak) irakurtzen zituen kalkulagailu mekaniko baten antzerakoa izango da. Zoritzarrez 43an suntsitu zuten 2. Mundu Gerraren ondorioz. (Harvard Unibertsitatea) eta bere lan taldeak, IBMek finantzatuta, maila handian produzitu zen errele elektromekanikoekin sortutako lehen konputagailua egin zuten. Eta Harward Mark1, kalkulagailuak produzitzen hasi ziren.
  • ENIAC

    ENIAC
    Bigarren mundu gerra garaian , Pennsylvaniako Unibertsitateko J.W. Mauchly eta J.P. Eckert-ek ENIAC eraiki zuten, denetarako erabiltzeko lehen ordenagailua. Jende aurrean 1946.ean aurkeztua, 25m luze eta 2,5m altueran neurtzen zituen.
    Nahiz eta meritu guztia bi gizon hauek eraman, benetan 6 emakume izan ziren programatu zutenak. (Wikipedian dituzue beraien izenak)
  • Transistorearen asmakizuna

    Transistorearen asmakizuna
    Informatika eta elektronikan gertakaririk handienetarikoa egoera solidoko transistorearen asmakizuna izan zen 1948. urtean. Lan honegatik asmatzaileek Fisikako Nobel Saria jaso zuten 1956.ean. Gailu honek ordenagailuen bigarren belaunaldia ekarriko du.
    Belaunaldi honetan, huts balbulak transistoreengatik ordezkatzen dira. Ordenagailu komertzial txikiagoak eta fidagarriagoak eraikitzen dira transistoreak, triodoak, erresistentziak, eta kondentsadoreak erabiliz zirkuitu logikoak egiteko.
  • Lehen mikroprozesatzailea

    Lehen mikroprozesatzailea
    Intel 4004, mikroprozesatzailea sortzen da eta honek ordenagailuak askoz ere txikiagoak egiteko aukera dakar. Mikroprozesatzailea kalkulurako eta informazioaren trataerarako elementu zentrala izango da.
  • Microsoft enpresa

    Microsoft enpresa
    Microsoft sortu zuten Paul Allen eta Bill Gatesek. Munduko garrantzitsuena konputagailuen software-merkatuan izan zen. Bi sortzaileek oraindik ere akziodun nagusiak izaten jarraitzen dute. Besteak beste, oso erabiliak diren DOS eta Windows sistema eragileak sortu ditu.
  • Apple Computer enpresa

    Apple Computer enpresa
    70ko hamarkada erdialdera, ekipo hobeak eta programazio lengoai berriekin informatika industria moduan finkatzen da Hardware eta Software enpresak berriak agertuz. Honela, 1977.urtean Stephen Wozniak (1950) eta Steve Jobs-ek (1955-2011) Apple Computer konpania sortu zuten ordenagailu pertsonalak fabrikatzeko.
  • Lehen PC-a

    Lehen PC-a
    IBMek plazaratu zuen lehen PCa (IBM PC) gaur egun ezagutzen ditugun moduan, Intelen 8086 mikroprozesadorea zutelarik barruan. IBMek Microsofti agindu labur eta errazekin edozein erabiltzailek PCa erabiltzeko sistema eragile bat eskatu zion, eta honela jaio zen MS-DOS (MicroSoft Disk Operative System)
  • Windows

    Windows
    1. urtetik aurrera, Windows ingurune grafikoa (GUI), ordenagailu guztien oinarrizko euskarria bihurtzen da eta bere bertsioak gaur egunerarte heldu dira. Windowsen arrakasta informazio multimedia informazioaren trataera eskaintzen duela da.(Bideoa,testua, audioa, grafikoak,...)
  • Internet

    Internet
    Internet, WorldWideWeb (nabigatzailea) eta lehen zerbitzaria sortu ziren. 1991.ean aurkeztu WWWa.
    Gaur egun oraindik Internet garatzen jarraitzen da. Mundu mailan konektaturik dauden ordenagailuen artean datuak eta baliabideak partekatzeko aukera ematen duen sareen sarea.
  • Windows 7

    Windows 7
    Microsoft Windows sistema eragilearen Windows Bistaren ondorengo bertsioa da. 2009ko urriaren 22an hasi zen merkaturatzen.
  • Windows 8

    Windows 8
    Windows 8 Microsoft Windows sistema eragilearen bertsio bat da, Microsoft korporazioak mota guztietako ordenagailuetan eta tabletetan erabiltzeko ekoitzia. Interfazeak, Metro izenez ezagunak, sagu eta teklatuaz gain ukipen pantailekin ere erabilpen aproposa ahalbidetu zuen.
  • Windows 10

    Windows 10
    Windows 10, Microsoft estatubatuar konpainiaren sistema eragile bat da. 2015eko uztailaren 15ean lehenbizikoz merkaturatu zen. Aurrez, Microsoft konpainiak Windows 7 (SP1) edo Windows 8.1 Update sistema eragileen erabiltzaileek dohainik jaitsi ahal izango zutela iragarri zuen.
  • Windows 11

    Windows 11
    Windows 11 Microsoftek garatutako Windows NT sistema eragilearen bertsio berriena da, 2021eko ekainaren 24an iragarri eta 2021eko urriaren 5ean kaleratu zen. Bere oinordeko den Windows 10 gailu bateragarrietara doako bertsio gisa iritsiko da Windows Update bidez. Microsoftek hasieratik adierazi zuen Windows 11k Windows 10en errendimendua hobetuko zuela bai eta honen erabilerraztasuna.