-
LGE - Hezkuntza Lege Orokorra
Hezkuntza sistema osoa gaztelera eta frantsesaren gainean oinarrituta zegoen.
Pixkanaka, klandestinitatean, euskara erabiltzen eta euskal kultura lantzen hasi ziren. Guraosena zen jasotzen zuten babes bakarra. -
Period: to
HEZKUNTZA SISTEMA
-
KOSTITUZIO BERRIA
Testu liburuak Euskal Herriari buruzko eduki kurrikularrak barneratzen hasi ziren.
1979an Autonomia Estatutua onartu zen. -
LOECE - Ikastetxeetako Estatutuen Lege Organikoa
82an EAEko haurrek euskara derrigorra izanen zuten. Familiek aukeratzen zuten euren seme alaben hezkuntza eredua:
- A eredua: gaztelania izanen zen hezkuntzako hizkuntza nagusia. Eremu ez euskaldunekoentzat.
- B eredua: hezkuntza sistema elebiduna litzateke, ikasgai batzuk euskaraz ematen direlako eta beste batzuk gazteleraz.
- D eredua: irakasgai guztiak euskaraz lantzen dira.
83an Eusko Jaurlaritzak euskara eta euskal kultura ofizialki babestu eta sustatzeko dekretuak onartu zituen. -
LODE - Hezkuntzarako Eskubidea Arautzeko Lege Organikoa
Lege honen funtsa, hezkuntza jasotzeko eskubidea bermatzea da. Itunpeko ikastetxeen jarduera arautu eta hezkuntza sistemaren barruan gehitu zuen. Hezkuntzako lege orokorraren egitura mantendu eta Eskola Kontseiluak sortu. -
LOGSE
Erreforma berri honek dio ikasleek maila berean garatu behar dituztela gaztelera eta komunitate autonomo bakoitzari dagokion hizkuntza. Gainera lege honek ez du zehazten zein izan behar den hezkuntzaren hizkuntza nagusia. Beraz, gaztelania eta euskararen artean hautatu liteke.
91-92. urteetan ingelesa 4 urterekin ikasten hastea erabaki zuen Ikastolen Elkarteak eta 93an 8 urterekin hastea Espainiako legeak -
LOPEG - Ikastetxeetako Parte hartze, Ebaluazio eta Zuzendaritza Lege Organikoa
Izenak berak dioen moduan, ikastetxeei autonomia handiagoa eman zien erreforma honek. -
LOCFP
-
LOCE - Hezkuntza Kalitatearen Legea
DBHko 3. eta 4. mailetan bide espezifikoak zehaztu zituen lege honek, hiru adar ezberdinetan: teknologikoa, zientifikoa eta letretakoa. -
LOE - Hezkuntza Lege Organikoa
Euskara Euskal Herriko hizkuntza ofizialetako bat denez, herritar guztiek dute hau ezagutu eta erabiltzeko eskubidea. Hezkuntza ezinbesteko tresna da horretarako. -
LOMCE - Hezkuntza Kalitatearen Hobekuntzarako Lege Organikoa
Azken lege honek euskara espezialitateko hizkuntza gisa jarriko du, ingelesaren pare. Gaztelania eta frantsesa izanen dira hizkuntza nagusiak.
Horretaz gain hezkuntza sistema osoaren eraldaketa dakar eta ondorio gisa ikasleen arteko ezberdintasun akademikoak eragotzen dira, banaketak. Hezkuntzan egindako aurrerapauso ugari bazterrean gelditzen dira.