-
Truman doktrina
Estatu Batuetako presidente H. S. Trumanek komunismoari eusteko programa bat jarri zuen martxan, laguntza ekonomikoko programa baten bidez. -
Marshall Plana. Berlingo blokeoa.
Estatu Batuetako gobernuak Europako ekonomia suspertzeko laguntza-plan bat diseinatu zuen. Bigarren Mundu Gerraren ostean, herrialde garaileek Alemania lautan banatzea hitzartu zuten, eta bakoitzak alderdi bat kudeatzea. Berlin ere lau okupazio-eremutan banatu zuten. -
AEF, AED, Comecon eta NATO sortu
1949an, Washingtonen, Ipar Atlantikoko Ituna sinatu zuten hanibat herrialdeek: Belgikak, Kanadak... Elkarren laguntza ekonomikorako kontzeilua (Comecon) sortu zen.Helburu nagusia herrialde kideen ekonimia-planak kordinatzea eta elkarri laguntzeko sistema bat adostea zen. -
Koreako gerra (1950-1953)
1950ean, Ipar Koreak Hego Korea inbaditu zuen. Armada Hegokorearra ia garaitu zuen Ipar Koreak; orduan, NBEk inbasioa kondenatu zuen. -
Eisenhower, AEBko presidente. Krustxev, SESBeko buruzagi.
1953an bi superpotentzien buruzagiak aldatu zituen: Estatu Batuetako presidente-kargua Eisenhower generalak hartu zuen, eta Nikita Krustxev izendatu zuten KPSS alderdiko idazkari nagusi. -
Varsoviako Ituna sinatu
NATOri erantzuteko, eta babes militarra bermatzeko, 1955. urtean Varsoviako Ituna sinatu zuten SESBek eta Europako herrialde Sobietarrek mendebaldetik etor zitekeen edozein erazotatik babesteko. -
Hungariako matxinada. Suezko kanaleko krisia
Khrustxevekin bloke komunista ireki egin zen horren harira, Hungarian, komunismoaren aurkako mugimendu bat sortu zen. Egiptoko presidenteak, Nasser-ek, Suezko kanala nazionalizatu zuen. Lehenengo Suezko kanala enpresa anglofrantziar batek kontrolatzen zuen. Gero, Erresuma Batuak eta Frantziak, Israelen babesarekin, operazio militar bat prestatu zuten -
SESB-Txina harremanak hautsi
Estatu Batuak bai SESB aurka zeuden, eta NBE presionatu zuten Britaniarren eta Frantziarren armadak erretira zitzan. -
Cochinos badiako inbasioa. Berlingo harresiaren eraikuntza.
Kubako Hego-mendebaldeko kostaldean dagoen Cochinos badia inbaditu zuten erregimen Castrista boteretik kentzeko. Inbasioak porrot egin zuen eta ondrioz, Castro SESBra hurbildu zen. Agintari komunistek, ihes aldi horiek amaitzeko, harresi bat eraiki zuten Berlinen 1961ean. -
Kubako misilen krisia
1962an misilen krisia gertatu zen. Estatu Batuen hegazkin espioiek Sobietarren misil nuklearrak jaurtitzeko arrapalak hauteman zituzten Kuban. -
AEBren esku-hartze militarra Vietnamen
Estatu Batuak, Vietnamguztian zehar komunismoak gero eta eragin handiagoa izatearen beldur zirenez, eta eremu hartako meatze-aberastasunen kontrola galdu nahi ez zutenez, gero eta gehiago joan ziren sartuz hegoaldean: aholkulari militarrak bidali zituzten lehendabiz, eta 1964az gero, tropa estatubatuarrak. -
Arma Nuklearrak Ez Ugaritzeko Ituna. Pragako Udaberria.
1968an, Arma Nuklearrak Ez Ugaritzeko Ituna sinatu zuten. 1968. urtearen hasieran, Txekoslovakiako Alderdi Komunistako buruak, Alexander Dubcek-ek zenbait aldaketa egin zituzten politikaren eta ekonomiaren alorretan eta itxaropen handiak piztu zituzten, giza aurpegiko sozialismoa eraikitzeko aukera baitzegoen. -
SALT I hitzarmena
SALT I deituriko hitzarmenak, defentsarako arma nuklear estrategikoak mugatzeko adosteko egin zen. -
Parisko akordioak AEB eta Ipar Vietnamen artean. Vietnamgo Gerraren amaiera.
Su-eten akordio batera iritsi ziren. Estatu Batuek bere tropa guztiak erretiratu zituzten, eta herrialdea atzera ere batzea adostu zuten. -
Sobietarren inbasioa Afganistanen. Irango iraultza
SESBek Asia inguruan eragin handiagoa eduki ahal izan zuen horrela. Estatu Batuen aliatua zen Xah-ren erregaldia amaitu egin zen. Hortaz, etsaitasun-etapa bat hasi zen bi herrialdeen artean. Unerik larrienetakoa Teherango enbaxada estatubatuarrari eraso egin ziotenean gertatu zen. -
Galaxietako gerra,estatubatuaren ekimena.
Defentsa Estrategikoko Ekimena jarri zen martxan, galaxietako gerra izenez ezagunagoa. Ekimen horren helburua espazioko ezkutu bat sortzea zen. -
Armagabetzeari buruzko Genevako goi-bilera.
Gorvatxoven eta Reaganen arteko lehen bilera, Genevan egina 1985ean, porrota izan zen. -
Washingtongo Ituna
Ondoren, 1986ko urrian, Islandian egindako bilera batean, jarrera hurbildu zituzten armak mugatzeari zegokionez. Azkenik, handik urtebetera, bi superpotentziek armagabatzea adostu zuten Washingtongo Itunarekin. -
Berlingo harresia eroei. Ekialdeko Europako iraultza dekokratikoa.
Berlingo harresia bota zuten 1989ko urrian. Erregimen komunistak desgertu ziren Ekialdeko Europan, eta sistema parlamentarioetarako trantsizioari ekin zioten.