FRANTZIAKO IRAULTZATIK INDUSTRIA IRAULTZARA EUSKAL HERRIAN

By jler
  • FRANTZIAKO IRAULTZA

    FRANTZIAKO IRAULTZA
    Frantziako Iraultza hasten da eta XVIII. mendean indartutako burgesiak botere politikoa eskuratzeko urratsak emango ditu. Europan ilustrazioa, liberalismoa eta demokrazia indartuko dira, erregea eta feudalismoa kaltetuz.
  • Period: to

    FRANTZIAKO KONBENTZIOA ETA KONBENTZIO GUDA

    Frantziako errege familia gilotinatu ostean, Frantziako Konbentzioak pertsonen arteko klase ezberdintasuna debekatu zuen.
    Frantziar ejertzitoak Hego Euskal Herrian sartu ziren 1793an eta 1794ko Basileako Bakearen ondorioz, frantziar tropa iraultzaileak frantziara itzuli ziren muga Bidasoara itzuliz; trukean, Frantziak Haiti eskuratu zuen.
  • ZAMAKOAREN KONTRAKO MATXINADA

    ZAMAKOAREN KONTRAKO MATXINADA
    Frantziako tropa iraultzaileen aurrean euskaldunek izandako portaeragatik, Carlos IV-ak akordio bat egin zuen Zamakolarekin: foralak (exentuak) ziren bizkaitarrak soldauskara joan beharko zuten, trukean Espainiako Erregeak merkatari kai libre bat babestuko zuen.
    Matxinadak Bilbori bere monopolioa berretsi zion eta bizkaitarrei soldauska egin beharrari salbuespena eman zien.
  • Period: to

    FRANTZIAKO INPERIOA ETA ESPAINIAKO ERREINUEN ARTEKO GUDA

    Frantziako tropak sartu ziren Jose I erregearen atzetik, Carlos IV-ak abdikatu eta Fernando VII-ak koroari uko egitean.
    Gudan bi tropek izugarrizko exakzioak egin zituzten eta foruak zirela medio, gudako gastuak bertako udalek eta diputazioek ordaindu behar zituzten. Zorrak izugarrizko krisi ekonomikoa eragin zuen, ondorioz herri sailen desamortiazioari ekin zioten, euskal nekazarien murriztea ekarriz.
  • Period: to

    MONARKIAREN BERREZARPENA

    Espainian Fernando VII-ak eta Frantzian Luis XVIII-ak koroak berreskuratzen dituzte, monarkia berrezarriz.
    Fernando VII-ak 1812ko Konstituzioa ukatu eta Lege Zaharra ezarri zuen. Hala ere, desamortizazioekin jarraitu zuen guda gastuak estaltzeko asmoz.
    Baita ere, Vienako kongresua burutu zen, Europako indar kontserbatzaileek Lege Zaharrak iraunaratzeko Ituna sinatuz.
  • Period: to

    HIRU URTE IRAULTZAILEAK

    Riego Jeneralak boterea eskuratu, 1812ko Konstituzioa aldarrikatu eta politika iraultzailea inposatu zen (Frantzian bezala Lege Zaharra eta elizak ondoriorik txarrenak pairatu baitzituzten). 1823an Frantziako Luis Deuna erregeak nazioarteko ejertzito kontserbadorea abiarazi zuen Madrilgo gobernu iraultzailearen kontra eta Europako tropa kontserbadoreak lagunduta, Fernando VII-ak botere absolutua berreskuratu zuen.
  • FRANTZIAKO UZTAILEKO IRAULTZA

    FRANTZIAKO UZTAILEKO IRAULTZA
    Joera liberatzaile eta aurrerakoia dituen iraultza gertatzen da, Luis Felipe I-k Frantziako koroa eskuratuz. Konstituzioa onartuta, goi burgesiak gobernu politikoa eskuratu zuen. Iraultza liberalak ez du gehiengoa asetzen eta langile klaseak antolamendu propioari ekin zion, Industria Iraultzaren ondorioz proletalgoa agertuz.
  • Period: to

    I. KARLISTADA

    Isabel II-ak koroa eskuratu zuen Fernando VII zendu ostean. Karlosek ez du Isabel onartzen ("Lege Salikoa"-n oinarriturik) eta Euskal Herrian gehiengoa Karlosen alde jarri zen. Espainiako liberalek irabazi eta Espainia zentralizatzeko joera hartu zen. Foruak kendu eta ohiko usadioak debekatu zituzten. Izugarrizko eragina izan zuen Euskal Herrian eta Lege Zaharra izandako sistemaren gainbehera hasi zen.
  • EUROPA MAILAKO IRAULTZA

    EUROPA MAILAKO IRAULTZA
    1847ko uzta txarretik abiatuta Europa osotik zehar pasa zen iraultza aurrerakoia izan zen. Europan sozialismoak bere ideologia aurkezten du, baita Euskal Herrian ere, 1886an Facundo Perezaguak PSOE-ren lehen taldea sortuz.
  • Period: to

    II. KARLISTADA

    Hiru urte gatazkatsu eta aldakorrak: Saboiako Amadeo, Errepublika, II. Karlistada eta Alfontso XII-aren garaipena agertuz.
    Euskal Herriari dagokionean, II. Karlistadaren ostean euskal herritarrak soldauskara joango ziren. Aipatzekoa, 1893an Sabino Aranak PNV alderdi jeltzalea sortzen du.
    Gainera, Bizkaiko burdin meategiak desamortizatu eta Administrazio Zentralak Bizkaiko burgesia nagusiari zein jauntxo batzuei eman zizkien euren ustiapenaz aberasteko. Labe Garaian sartzen hasten da.