-
800 BCE
Erromako Gizartea
Erromako gizartean bi talde zeuden: Hiritarrak eta ez hiritarrak. Emakumeak eta esklabuak ez ziren hiritarrak aldiz besteak bai. Hiritarrek bakarrik zeukaten bozkatzeko aukera. Hiritarretan Patrizioak eta plebeioak zeuden. Patrizioak aberatsak ziren eta plebeioak aldiz ez.
Erroma hain boteretsua izateko arrazoia bere armada zen. -
800 BCE
Erromatar jainkoak
Erromatarrak politeistak ziren. 2 jainko mota zituzten: etxekoak eta estatukoak. Augusto enperadore zan garaian, erlijio barri bat agertu zan Judea izeneko erromatar probintzian: KRISTAUTASUNA. Estatuko jainko-jainkosa— ofizialak: Gobernuak tenpluak eraikitzen eutsiezan. Etxeko-familiako jainko-jainkosak: familia eta etxea babesten eben. Familiek sakrifizioak edo eskaintzak etxean egiten ebezan. Altare txiki bat eukien, “Larar” izenekoa. Altare honeetan beti suge bat zegoen. -
800 BCE
Erromatar hiriak
Iparraldetik hegoaldera joian kale nagusi bat egoan, “cardo” izenekoa. Beste kale nagusi bat egoan, kasu honetan mendebaldetik-ekialdera joiana “ decumanus” izenekoa. Beste kale guztiak bi kale hauen paralelak ziran eta kuadrikula bat osotzen eben.
FOROA: Cardo eta Decumano kaleak batzen ziran lekuan plaza bat egoan, “Foro” izenekoa. -
800 BCE
Ura
Ura: Erromako hirietara ura ubideen bitartez eroaten zan. Gaur egun baditugu ubide batzuk, Segovian adibidez. -
800 BCE
Erromatar errepideak.
Erromatarrek asmatu zituzten errepideak. Errepide asko zeuden, armada hiri batetik bestera joan ahal izateko, baita merkatariak Inperio osotik produktuak eroan ahal izateko. -
800 BCE
Erromatar jaiak
Erroman zirkua gaur egungo kotxeen lasterketak ospatzeko lekua zen. Bertan karrozekin lasterketak egiten zituzten. erdian buelta emateko zatia "espina" deitzen zen. Koliseoan gladiadoreek borroka egiten zuten. Gladiadoreak borrokalari batzuk ziren. Tigreen eta beste pertsona batzuen aurka egiten zuten borroka. Asko bertan hiltzen ziren. -
771 BCE
Erromaren hasiera
Romulo eta Remo bikiak Tiber ibaian utziak izan ziren eta otso eme batek biak hartu eta handiak egin ziren arte zaindu zituen. Handiak egin zirenean biak batera Erroma sortu zuten baina Romulok boterea nahi zuen, horregaitik, Remo hil zuen. -
Period: 771 BCE to 772 BCE
Sorkuntza
Romulo eta remo bikiak Tiber ibaian otzara baten utzi zituzten. Otso eme batek hartu eta nagusitu harte zaindu zituen. Nagusitu zirenean Erroma sortu zuten baina bakarrik batek boterea izateko, Romulok Remo hil zuen. -
Period: 753 BCE to 509 BCE
Monarkia K.a 753-509
Erregeak botere osoa zuen eta herritarrek aukeratuak ziren. Senatariak aholkulariak ziren. -
509 BCE
Tarkino Harroa
Baina behin errege oso krudel bat egon zen, “Tarkinio Harroa” hain zuzen ere. K.a. 509. urtean Tarkinio boteretik bota zuten. Horrekin batera monarkia amaitu zen. -
509 BCE
Errepublikaren sorrera
Geroago gobernatzeko beste modu bat atera zen: Errepublika.
Asanbleak: “hiritar” guztiak bozkatzen eben. Bertan legeak erabakitzen ziran. Magistratuak aukeratzen zituzten ere.
Senatua: Familia garrantzitsuenak osotzen eben. Magistratuak aholkatzen zituzten ere.
Magistratuak: Erroma gobernatzen zuten. 2. magistratu garrantzitsuenak “kontsul”-ak ziren. -
Period: 509 BCE to 27 BCE
Errepublika K.a 509-27
Errepublikan demokrazia sartu zen. Ongi funtzionatzen zuenez asko indartu ziren. Baina errepublikan emakumeak eta esklabuak ez ziren herritarrak. -
246 BCE
Guda Punikoak
Lehenengo Italiako kontrola hartu zuen, gero Cartago garaitu zuen, baita Erreinu helenistikoak. Ondoren mediterraneo osoa kontrolatzera heldu ziren. Guztira 3 guda izan ziren. -
49 BCE
Julio Cesarren gudak
Gudetan Julio Cesar bidali zuten baina Juliok botere gehiago nahi zuenez erroman guda zibila egin zuen Pompeyoren aurka. Pompeyoren aurka irabazi zuen eta erroman kontsul bihurtu zen, orduan botere gehien zuena. -
44 BCE
Julio Cesarren hilketa
Erromak ez zion hori egiten utzi nahi, horregaitik senatuan hil zuten. Hil ondoren Augusto bere hilobak jarraitu zuen, baina kontsul beharrean emperadore bihurtu zen. Honekin batera Inperioa hasi zen. -
Period: 27 BCE to 476
Inperioa K.a 27- K.o 476
Inperioan senatua bazegoen baina ez zuen asko agintzen.Augustorekin Erroma egonkortu egin zan eta 200 urteetan garai oparoa bizi izan eban. Julio Cesarren hilketagaitik mendekua nahi izan zuen eta Julio Cesarrek hasitako gerra zibila jarraitu eta irabazi zuen. Erromako pertsonarik boteretsuena bihurtu zen. -
395
Zatiketa
Teodosio enperadoreak bi zatitan banatu zuen Inperioa: Mendebaldekoan eta Ekialdekoan. -
465
Mendebaldeko zatiaren amaiera
Hunoak bultzatuta Ostrogodoak Italian gelditu ziren, honekin batera Erromako mendebaldea desagertu zen. Ekialdekoa, aldiz, beste 1000 urte bizi izan zen. Tribu Germanikoak mendebaldeko zatian zeudenez ekialdeko zatiari “Bizantziar Inperioa” izena eman zioten.