Eredu atomikoak historian zehar

  • 400 BCE

    DEMOCRITO-ren eredu atomikoa

    DEMOCRITO-ren eredu atomikoa
    Fisikari greziarra zen. Lupezioren ikaslea izan zen eta bere ideiekin ados zegoen. Materia atomoz osatuta zegoela esaten zuen eta zuntsiezinak zirela. Tmaina eta forma desberdinak zituela esaten zuen baina ideia hauek ezin dira teoriatzat hartu, oinarri zientifiko gabekoakdirelako.
  • JOHN DALTON-en eredu atomikoa

    JOHN DALTON-en eredu atomikoa
    Daltonen ustez, atomoa partikula trinkoa, zatiezina eta suntsiezina zen.
  • JJ THOMSON-en eredu atomikoa (MAHATS-PASA PASTELAREN EREDUA)

    JJ THOMSON-en eredu atomikoa (MAHATS-PASA PASTELAREN EREDUA)
    J. J. Thomsonek uste zuen atomoen masa elektroiena baino askoz ere handiagoa denez, karga positiboak askoz ere espazio zabalogoa hartuko zuen. Beraz, Thomsonen ustez, atomoak karga positibodun masa handi baten antzeko zerbait izan behar zuen, eta hartan txertatuta, elektroiak egongo ziren. Elektroien karga negatiboak karga positiboa konpentsatuko zuen, eta horren ondorioz, atomoa neutroa izango zen. Nobel saria-1906
  • RUTHERFORD-en eredu atomikoa (EREDU NUKLEARRA)

    RUTHERFORD-en eredu atomikoa (EREDU NUKLEARRA)
    Thomsonen eredua egiaztatzeko, Rutherfordek eta bi laguntzaileek esperimentu bat diseinatu zuten, garai hartako erradioaktibitateari buruzko aurkikuntzak erabiliz.(Urrezko xaflaren experimentua) Esperimentu horretan gertatutakoarekin, Rutherfordek esan zuen, atomoaren karga positiboa atomoaren atal txiki batean bilduta zegoela (Thomsonek esandakoaren kontra). Ondorioz, Rutherforden ereduaren arabera, atomoa nukleo txiki-txiki batez eta azal batez osatuta dago.
  • N. BOHR-en eredu atomikoa (ENERGIAREN NIBELEN EREDUA)

    N. BOHR-en eredu atomikoa (ENERGIAREN NIBELEN EREDUA)
    Niels Bohr daniar zientzilariak zenbait ikerketa egin zituen eta haietatik ondorioztatu zuen azaleko elektroiak nukleoaren inguruan orbita zirkular jakin batzuetan soilik biratzen direla. Horrela, atomoan, elektroiak geruzatan antolatzen dira eta geruza bakoitzean energia kantitate jakin bat dute; horregatik, geruzei energia-mailak deritze (n letrarekin adierazten dira). Beraz, elektroiak energia-maila jakin batzuetan baino ez dira biratzen. Ezaugarri horri kuantizatuta da. NOBEL SARIA-1922
  • E.GOLDSTEIN-en aurkikuntza (PROTOIA)

    E.GOLDSTEIN-en aurkikuntza (PROTOIA)
    Deskarga-hodian anodotik zetorren beste erradiazio mota bat detektatu zuen, kanal izpiak.Izpi horiek gasaren masaren araberakoak ziren, elektroiak baino masa handiagokoak eta karga
    positibodunak, protoia.
  • E. SCHRÖDINGER-en eredu atomikoa (ELEKTROIEN LAINOEN EREDUA)

    E. SCHRÖDINGER-en eredu atomikoa (ELEKTROIEN LAINOEN EREDUA)
    Orbital atomiko kontzeptuaren sortzailea, elektroiak aldi berean partikulak eta uhinak zirela esaten zuen. Hidrogeno atomoaren elektroiari uhinen tratamendu matematikoa aplikatu eta uhin ekuazioa lortu zuen. Ekuazio honen emaitzak ber bi eta inguratu ondoren elektroiak egoteko aukera zonaldeak grafikoetan irudikatu daitezkela ohartu zen. Elektroia aurkitzeko %90 bainohandiagoko aukera zehazten bada orbital atomikoen itxura eta tamaina ikusten dira. Zenbaki kuantikoen arabera desberditzen dira.
  • J. CHADWIEK-en aurkikuntza (NEUTROIA)

    J. CHADWIEK-en aurkikuntza (NEUTROIA)
    Erreakzio nuklear batean partikula azpiatomikoa aurkitu zuen Rutherfordek postulatu zuena, neutroia