Denbora Lerroa

  • Emakumeen Martxa (La Marche des Femmes)

    Emakumeen Martxa (La Marche des Femmes)
    Iraultza frantseseko momentu erabakiorretako bat. 1789ko urriaren 5an Parisko azoketako emakumeek,Versailles-era egin zuten martxa, aldaketak aldarrikatuz. Palazioa inguratu zuten eta Luis XVI.a erekin Parisera joatera behartu zuten.
  • Maria Antonietaren heriotza

    Maria Antonietaren heriotza
    Luis XVI.aren emaztea. «L’autre-chienne» deitzen zioten (l’«autrichienne» = austriarra eta «l’autre chienne» = beste zakurra-ren arteko hitz-jokoa). Herria kontra jarri zitzaion, gastatzea gustatzen omen zitzaiolako, eta erregeari Austriaren interesen alde eragiten ziolako. Errege-erreginak Temple gartzela-dorrean sartu zituzten, eta bere senarraren exekutatu eta 9 hilabetera epaitu, kondenatu eta hil zuten Maria Antonieta bera ere.
  • Kadizko Konstituzioaren lehen bilera

    Kadizko Konstituzioaren lehen bilera
    1808 Napoleonen inbasioari erantzunez, bi urte geroago. 1810ko irailaren 24an, Kadizko Gorteak lehen saioan bilduko dira. Lehen dekretuak esango du: “Kongresu honetan bildutako diputatuek Espainiako nazioa ordezkatzen dute eta legitimoki Gorte Nagusi eta extraordinarioan osatu gara, subiranotasun nazionala errepresentatzen dugularik”. Hemendik abiatuta jaioko zen bi urte geroago Kadizko Konstituzioa, La Pepa.
  • Vienako Kongresua

    Vienako Kongresua
    Frantziaren aurka irabazi zuten potentzia nagusiek (Prusia, Austria, Rusia eta Erresuma Batuak), Europako mapa politikoa berridazten dute, Frantziako iraultzak irekitako atalari amaiera eman nahian.
  • Fernando VII.aren heriotza

    Fernando VII.aren heriotza
    Heriotza honek arazo bat sortu zuen: tronora igotzeko semerik ez zenez, bere anaia Karlos eta emazte Maria Kristinaren arteko liskarra sortu zen. Karlos-ek emakumeak erregetza hartzea galerazten zuen lege salikoa defendatzen zuen (indarrean ez bazegoen ere). Fernando eta Maria Kristinaren alaba Isabelen aldekoak aldiz, ama Maria Kristina nahi zuten tronoan. Espainiako ipar eta ekialdean gizartea eta interesak batarekin ala bestearekin lerrokatu ziren, guda karlistari hasiera emanez.
  • Zumalakarregiren heriotza

    Zumalakarregiren heriotza
    Tomas Zumalakarregiren dohai militarrei esker karlistak euskal lurraldeetan indartsu egin ziren eta liberalei sona handiko porrotak eragin zizkieten. 1835ean aldiz, Karlosek Zumalakarregi Bilbo setiatzera behartu zuen (berak nahiago zuen Gasteiz hartu, bertatik Madril erasotzeko), portu garrantzitsu batez jabetu nahi baitzuen. Zumalakarregi setioan hil zen, eta honekin buruzagi oso garrantzitsua galdu zuten karlistek, gerrako balantza desorekatuz.
  • Foruak Berresteko Legea

    Foruak Berresteko Legea
    Maria Kristinaren garaian onartua, Espartero eta Marotoren Bergarako Besarkada jasotzen zuen legea. Euskal Probintzietako eta Nafarroako foruak errespetatzeko konpromisua hartzen zen, nahiz eta lege honen interpretazioak buruhauste eta eztabaida asko sortu zituen. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan nolabait 1876 arte mantendu ziren foruak. Baina Nafarroan, “ley paccionada” deritzona sinatu zen 1841n.
  • Foruak Eraldatzeko Legea – Nafarroak Erreinuaren status aldaketa

    Foruak Eraldatzeko Legea – Nafarroak Erreinuaren status aldaketa
    Gobernu liberalak bere printzipio zentralizatzaileak ezarri nahi zituen, eta foruak kendu. Diputazioan Yanguas Miranda zela, foruak eraldatzeko lege bata sinatu zen (Ley Paccionada), eta honekin Nafarroa Erreinua izatetik foro aldundi izatera pasatzen da.
    Honekin eskubide dexente galdu zituen, halanola zerbitzu militarra, moneta propio aedo aduanak Ebrotik Pirinieotara mugitzea. Nolanahi ere, zergen bilketa eta kudeaketa bezalako eskubide garrantzitsuak gorde zituen.
  • Parisko iraultza txikia eta emakumeen borroka

    Parisko iraultza txikia eta emakumeen borroka
    Pariseko herritarrak altxa ziren , eta Felipe I erregeak boterea utzi behar izan zuen, bigarren errepublika frantziarrari tokia utziz. Emakumeek hiritartasuna lortzeko borroka egiten dute halaber, “nazioaren erdi bat” beste erdiaren menpe geldituko baitzen bestela. Aipatzekoak dira La voix des femmes aldizkaria eta Femmes électeurs et éligibles argitarapenak. George Sand, Europako idazle ezagunenetakoa XIX, 1848 hauteskundeetan parte hartzeko konbentzitzen saiatu ziren.
  • Moyano legea

    Moyano legea
    Irakaskuntza arautzen zuen legea, Alderdi Moderatuak Ley de Instrucción Publica deritzonan oinarrituz egin zuen eta Espainiako lehen hezkuntza-lege integrala konsideratzen da. Caudio Moyano politiko espainiarraren izenarekin ezagutzen da.
  • Krisi Ekonomikoa

    Krisi Ekonomikoa
    1866n kapitalismoaren lehen krisia izan zen Espainian. Batetik kotoiaren eskasia batek (EEBBtako gerra zibilaren ondorio) ehungintza industriari kalte nabaria egin zion. Bestetik trenbide enpresen galerek banku eta kreditu empresak zuzenean ikuitu zituen. Honi gaineratu behar zaio 1867-1868 urteetako uzta txarren ondorioz izan zen lehengaien krisia (biziraupen-krisia). Honek guztiak hurrengo urteetan gertatuko ziren gorabehera politikoetan berebiziko eragina izango zuen.
  • Iraultza Loriatsua (La Gloriosa)

    Iraultza Loriatsua (La Gloriosa)
    Aipatu krisi ekonomikoak ziztaturik eman zen altxamendu militarra. Elisabet II tronutik kendu zuten eta jatorri italiarreko printze bat (Saboiako Amadeo I) izendatu zuten errege. Bi urte besterik ez zituen iraun, Espainiako I Errepublikak ordezkatu baitzuen. 1875n atzera Borboi bat izendatu zuten errege, Elisabeteren seme Alfontso XII.a hain zuzen.
  • Foruen abolizio Legea

    Foruen abolizio Legea
    Karlistek gerra galdu ostean Araba, Bizkai eta Gipuzkoa "probintzia garaituak" izendatu zituzten, zigortzeko abolizio legea atereaz (1876/07/21). 1876ko ekainean onartutako konsituzioaren ikuspuntua zentralista zen eta ez zuen foruen erakunde sistemarentzako lekurik.
    Ondorio ugari izan zituen: aduana lekuz aldatzea, zerga sistema (luze gabe kupo sistema bihurtuko zena), soldaduska egin beharra... azken honen inguruan hamaika bertso egingo zituzten hurrengo urteetan Euskal Herrian.
  • Kontzertu Ekonomikoaren Legea

    Kontzertu Ekonomikoaren Legea
    1878ko otsailaren 28an, Aldundien eta Gobernuaren arteko negoziazioen bitartez “Kontzertu Ekonomikoaren Legea” adostu zen. Lege horri esker lortu zen handik aurrera Euskal probintziek izango zuten zerga eta administrazio autonomia. Hots, hiru lurraldeetako aldundiek itundutako zergak bildu eta Espainiako Ogasun Ministerioari eman beharrekoa Kupo bidez ordaintzea hitzartu zuten.
  • Euskal burgesia txikiaren hastapenak

    Euskal burgesia txikiaren hastapenak
    Euskal burgesia txikia indarra hartzen hasi zen. 1879-1882 urteen artean burges-enpresaburu talde txiki batek meatzaritza, finantza eta industria gune nagusien kontrola lortu zuen. Esaterako Francisco de las Rivasek Fabrica de San Francisco (1878) sortu zuen; Bitor Txabarrik, La Vizcaya (1882); Ybarra anaiek Altos Hornos de Bilbao eta Etxebarria familiakoek La Iberia sozietate anonimoa sortu zuten.
  • Emakumeen lehenengo greba Euskal Herrian - Santutxuko tabako fabrikako matxinada

    Emakumeen lehenengo greba Euskal Herrian - Santutxuko tabako fabrikako matxinada
    Santutxu kaleko tabako fabrikan egin zen emakumeen lehenengo greba Euskal Herrian. 700 bat langile zeuden bertan. 11 orduko lan egunak izaten zituzten, arratsaldeko 20:00ak arte egiten zuten lan eta egunean 2.300 zigarro egin behar izaten zituzten. Emakume langileek ez zuten jai egun ezta opor egunik eta hilean 25 egunez egin behar izaten zuten lan. Astebeteko geldialdia egin zen eta langileek lanaldia murriztea, soldatan igoera txiki bat eta higiene-baldintzak hobetzea lortu zuten emakumeek.
  • Meatzarien grebak Bizkaian

    Meatzarien grebak Bizkaian
    1890 urtean, nazioarteko aldarrikapen eguna martxan jarri zen momentu berean egin zen, Bizkaiko meatze inguruko lehenengo greba. Barrakoiak kendu eta jakiak kantinetatik kanpo erosteko eskubidea izatea izan zen egindako lehen aldarrikapena. Izan ere, meatzetako langileak, hauen zaindarien eta kontratisten ardurapean zeuden egurrezko barrakoietan bizi ziren. Zikinkeria artean eta higiene baldintza kaskarretan. Greba honek Bizkaiko langile mugimenduaren hasiera ekarri zuela esaten da.
  • Larrazabalgo otordua eta Sabino Aranaren lehen etapa politikoa

    Larrazabalgo otordua eta Sabino Aranaren lehen etapa politikoa
    Sabino Aranak 1893ko ekainaren 3an hitzaldi bat eskaini zuen Begoñako Larrazabal Baserrian. Bere lehen agerraldi publikoa izan zen eta bere lehen etapa politikoari (1893-1898) eman zion hasiera. Bertan, Ramon de la Sota buru zuen Euskal-Erria elkartearen barneko talde kritikoarekin eztabaidatu zuen, bizkaitar independentziaz eta gerora sortu zuen EAJ alderdiaz aritu zen, besteak beste. Ondoren, Bizkaitarra egunaria sortu zuen. Lehen etapa politiko honetan Aranaren antimaketismoak nagusitu zen.
  • Cánovas Del Castillo-ren hilketa

    Cánovas Del Castillo-ren hilketa
    1897ko abuztuaren 8an, Santa Agedako bainuetxean (Arrasate), Angiolillo izeneko anarkista italiarrak Cánovas Del Castillo, garaiko espainiar gobernuburua hil zuen. Montjuïceko prozesuan torturatutako 400 herritar eta exekutatutako bostak mendekatu nahi izan zituen Angiolillok. Handik egun batzuetara, abuztuaren 20an, kazetari eta anarkista italiarra Gregorio Mayoral Sendinok garrotearekin zuen presu zeukaten Bergarako kartzelan.
  • Kubako gerraren amaiera

    Kubako gerraren amaiera
    Espainiaren eta Estatu Batuen arteko gerra izan zen, 1898an hasi eta bukatua. Liskarrak abuztuaren 12an gelditu ziren, Washingtonen Estatu Batuen eta Espainiaren arteko Bake Protokoloa sinatuta. Bi hilabete baino gehiagoko negoziazioen ondoren, bake hitzarmen formala, Parisko Ituna, Parisen sinatu zen abenduaren 10ean. Gerrak Espainiar Inperioaren amaiera ekarri zuen, AEBek Filipinetako, Guamgo eta Puerto Ricoko koloniak irabazi zituzten eta Kuba protektoratu estatubatuar bat bihurtu zen.
  • 1900ko martxoaren 13ko legea: emakume eta haurren lan baldintzak zehazten dituena

    1900ko martxoaren 13ko legea: emakume eta haurren lan baldintzak zehazten dituena
    1900ko martxoaren 13ko legeaak emakume eta haurren lan baldintzak zehazten ditu. Zehazki, eta lehen aldiz, 10 urtetik beherako haurren lana debekatzen du legeak. Emakumeei dagokionez, hauen lanaldia 11 ordutan murrizten du.
  • 1905eko alokairuen greba

    1905eko alokairuen greba
    1905eko maiatzaren 16an Policarpo Barrio barakaldarra etxegabetzeko agindua betetzeko eguna zen. Emakume talde batek, ordea, autoritateei aurre egin eta geldiaraztea lortu zuten. Bilbo Handia gerra egoerara eraman zuen greba baten hasiera izan zen eta industrializazioarekin lotutako etxebizitzaren arazoa lehen lerrora ekarri zuen.
    Espero zen emaitzarik lortu ez arren, emakumeak izan ziren antolaketa, borroka eta erresistentzia pasiboaren bidez arazoari aurre egiten saiatu zirenak.
  • Lehen Mundu Gerraren hasiera

    Lehen Mundu Gerraren hasiera
    Europan piztu eta orohar bertan jazotako mundu gerra bat izan zen, 1914ko uztailaren 28an hasi eta 1918ko azaroaren 11an bukatu zena. Historiako gudarik handienetako bat izan zen, 70 milioi pertsona mobilizatu ziren militar aritzeko, tartean 60 milioi europar. Ipar Euskal Herriko milaka gizonezko ere bidali zituzten gudara eta haietako 6.000 hil ziren bertan. Euskal Herriari ere sekulako hondamendia eragin zion: Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan belaunaldi oso bat desagertu zela esaten da
  • Rosa Luxemburgoren hilketa

    Rosa Luxemburgoren hilketa
    1919ko urtarrilaren 15an, Rosa Luxemburg eta Karl Liebknecht Alemaniako lider komunista iraultzaileak hil zituzten. Errusiako iraultza eredu hartuta, egun batzuk lehenago hasitako altxamendu espartakista zapaltzeko asmoz, Friedrich Eberten gobernu sozialdemokratak Freikorpsak bidali zituen (batez ere Lehen Mundu Gerrako beteranoz osatutako talde paramilitarra), Luxemburg eta Liebknecht harrapatu eta epaiketarik gabe exekutatu zituzten. Ondoren ibaira jaurti zituzten gorpuak.
  • Primo De Riveraren estatu kolpea

    Primo De Riveraren estatu kolpea
    1923ko irailaren 13an, Primo de Riverak estatu kolpea eman zuen Espainian. 1876an ezarritako alderdi-biko sistemarekin amaitu eta krisian zegoen Alfontso XIII.aren erregealdia mantendu zituen.
    Zazpi urteko erregimen totalitarioa izan zen eta euskara eta euskaldunak jazarri zituen, besteak beste. Esaterako, kolpetik bost egunera, euskara ekintza ofizialetatik eta erregistroetatik baztertzeko dekretua sinatu zuen eta gaztelania ez beste hizkuntza guztiak jendaurrean erabiltzea debekatu zituen.