-
900 BCE
Polisak
K.a. 900. urtetik aurrera hainbat estatu txiki aske (polis) sortzen joan ziren, estatu-hiriak deituak. Bakoitzak bere lege, aginte modu, sistema ekonomiko eta gizarte-antolaketa zituen. Hiri nagusiak Esparta, Korinto eta Atenas izan ziren. -
753 BCE
Oligarkia
K.a. 753. urtean, lur-jabe handiek boterea kendu zioten erregeari eta egitura oligarkikoa ezarri zuten. Oligarkiarekin (oligos + arkia = gutxi batzuen agintea), boterea esku gutxi batzuetan zegoen, pertsona edo familia jakinetan. Lurraldeko pertsona eraginkorrenak ziren eta euren artean antolatzen zuten agintea. Horrela, oligarkia indarrean egon zen garai hartan, Atenasko aristokratak politika, armada eta justizia osoa kontrolatzera iritsi ziren. -
753 BCE
Oligarkia
Lege idatzirik ez zegoen, eta inork ezin zituen kritikatu. Estatu-hiriko administrazio politiko guztia berenganatu zuten, eta armada zein justizia kontrolatu.Pixkanaka, Atenasko politikan aldaketak gertatu ziren. Herria aberastu egin zen, merkataritza hobetu eta gerrarako bitarteko gehiago zituzten. Ezin zuten jasan oli-garka haien mende egotea, eta behin baino gehiagotan altxatu ziren haien kontra, baita idatzizko legeak eskatzen hasi ere. -
621 BCE
Tiranoa
K.a. 621. urtean, Drakon legegileak legeak idatziz ezarri zituen Atenasko biztanleek ezagut zitzaten. Hainbat lege oso zorrotzak ziren eta tiranoen (tyrannos = jauna) bidez, indarrez inposatu ziren. Garai hartan, mahastiak eta olibondoak ugaritu ziren, baita lan publiko handiak ere, langabezia murrizteko. Itsas merkataritzaren bilakaerari esker, aberatsen eta pobreen arteko aldea txikituz joan zen. -
595 BCE
Atenazko estatu-gizonak
Herri-epaimahai bat ere sortu zuen, heliea, eta, haren bidez, herriak bere eskubideak errespetatuak izatea lortu zuen. Solonek, era berean, partaidetza politikoaren lehen arauak ezarri zituen. Horien ondorioz, magistratu izatea ez zen jaiotzaz lortzen zen eskubidea, aberastasunaren araberakoa baizik. Ez zen berdintasunean oinarritutako egitura, baina demokraziaranzko lehen pausoak izan ziren horiek ere. -
594 BCE
Atenasko estatu-gizonak
K.a. 594. urtean, Solon merkatari aberatsa eta Atenasko estatu-gizona, erreforma politiko garrantzitsuak egiten hasi zen. Bule herritarren batzarra sortu zuen, hiriko gaiak jorratzeko arduradun ziren herritarrentzat. Partaideak zozketaz aukeratzen zirenez, ez zen berdintasunean oinarritutako egitura, baina demokraziaranzko lehen pausoak izan ziren. -
508 BCE
Atenasen aldaketak
K.a. 508. urtean, Klistenes aristokrata berritzaileak Atenasko egitura politikoan aldaketak egitea erabaki zuen. Solonen erreformetan oinarrituta, Klistenesek erabaki zuen herritar gehiagok parte hartu behar zutela bizitza politikoan eta baita Atenasko zuzendaritzari buruzko erabakietan ere. Lehen, aberatsek hartzen zuten parte, ez bestek. Gero, herritar guztiek zuten horretarako eskubidea; hau da, gizonezko libre guztiak hasi ziren hiriaren agintean parte hartzen. -
508 BCE
Atenasko aldaketak
Lege-gaitasunaren bidez, herritarrek herriko batzarrean, ekklesian, parte hartzen zuten eta aurkezten ziren legeen alde edo aurka botoa ematen. Herritar guztiek parte har zezaketen erakunde politikoetan, hala nola, bulean edo ekklesian. Demokraziaren hastapenak ziren. -
451 BCE
Kargu garrantzitsua
Gainera, aberastasun gutxi zuten herritarrek hiriaren administrazioaren erabakietan parte har zezaten, ordainsari bat ezartzea erabaki zuen erakunde politikoetan parte hartzen zutenentzat. Aginte-postuak herritar guztiek betetzen zituzten txandaka eta herri-batzarraren boterea erabatekoa izatera iritsi zen. -
451 BCE
Kargu garrantzitsua
K.a. 451. urtean, Perikles Atenasko estatu-gizon handiak estratega (armadako komandantea) kargu garrantzitsua lortu zuen. Hamabost aldiz jarraian hautatua izan ondoren, haren buruzagitza militarra ezarri zen Atenasko bizitza politikoan. Herri-batzarrean, ekklesian, zuen boterea erabiliz, Atenasko esperientzia demokratikoak goia jo zuen. Aristokratei boterea murriztu zien eta egitura oligarkikoaren arrastoei amaiera eman. -
411 BCE
Oligarkikoa berrezarri
Atenasko esperientzia demokratikoak mende bakarra iraun zuen. Espartaren aurkako gerrak, besteak beste Atenasen beherakada garaiak izan zituen. Egoera horretan K.a. 411n Atenasen egitura oligarkikoa berrezarri zen. -
403 BCE
Demokraziaren berrezkurapena
K.a. 403n demokrazia berreskuratu zuten, baina, Mazedoniako errege Filipo II. ak Greziako lurralde guztiak eskuratu zituen K.a. 346. urtean. -
336 BCE
Inperioa
Alexandro Handia haren semeak, K.a. 336. urtean, inperio handi bat sortu zuen. -
323 BCE
Erresuma
K.a. 323n hiltzean, Greziako lurraldea erresuma helenistiko txikietan zatitu zen.