-
2700 BCE
Teokrazia aintzinaroan
Gobernu modu bat da, eta bere buruzagiek jainkotasun batek gidatzen dituela uste dute. Aintzinaroko egipton ikusten da. Jainkoak zuzenean burutzen zuen gobernua, errege izan aurretik hebrearrek bezala. Aginte politikoa Jainkoarengandik jaiotzen den eta zuzenean edo zeharka botere erlijioso batek, hala nola apaiz kastak edo monarka batek, gauzatzen duen gobernu forma. -
560 BCE
Tirania aintzinaroan
Tiraniak (K.a. 560-510), behe-klaseetan oinarriturik, Solonen konstituzioa finkatu eta Atenasen inperioa hedatu zuen, Korinto eta Sirakusaren itsas nagusitasuna itzaliz, Delos eta Kalki hiriak menderatuz eta Kersoneso penintsula kolonizatuz. Kultura arloan eginiko aurrerapena askoz ere garrantzitsuagoa izan zen. -
221 BCE
Monarkia aintzinaroan
Qin dinastia Txinaren batasuna aldarrikatu zuen lehenengoa izan zen. K.a. 221. urtean euren erregeak bere burua 皇帝 (huángdì) izendatu zuen, enperadore, baina inplikazio erlijiosoak ere bazituen. Modu horretan errege (王 wáng) izena albo batera utzi zen. Lehenengo Qin Enperadorearekin Txina batu, zentralizatu eta indartsua sortu zen. -
500
Demokrazia Aintzinaroan
Aintzinaroko atenasen, ez zuten demokrazia bat guztiz, justua, bakarrik hiritarrak parte hartzen zuten, hau da, herri baten %10a. Tirania erori ondoan, joera demokratikoak nagusitu ziren, espartarrek prozesuan parte hartu bazuten ere. Ecclesiak (herri-biltzarra) agintean ezarritako Klisteneren erreformak tribu-egitura deuseztatu eta Atenasko demokrazia aldarrikatu zuen. -
556
Oligarkia aintzinaroan
Erregetzari, aristokraziaren gobernuari eta errepublikari dagozkion egiturak biltzen zituen Espartako konstituzio edo lege nagusiak. Ekonomian, oligarkia bat gailentzen zen beste guztien artetik. Bi errege zituzten espartarrek (diarkia), baina eginkizun militar eta erlijiozkoetara mugatzen ziren gehienetan. -
Oligarkia gaur egun
- urteko lehen hauteskunde orokorretan alderdi erradikaleko Hipólito Yrigoyen nagusitu zen; handik aurrera, burgesia liberal nahiz oligarkikoa (aristokrazia) izan zen gobernuan, Argentinako politikan beti izan diren militarren begiradapean. 1930. urtean José Félix Uriburu jeneralak emandako estatu kolpeak boteretik kendu zuen Yrigoyen eta gobernu militarren garaia zabaldu zuen.
-
Tirania gaur egun
Primo de Riveraren diktadura 1930ean amaitu zen, eta ondoko urtean, 1931ko apirilaren 14an, Bigarren Errepublika aldarrikatu zen. Errepublika garaian, erreforma garrantzitsuak abiarazi ziren herrialdea modernizatzeko (nekazaritza erreforma, armadaren berregituratzea, hezkuntza erreforma), sufragio unibertsala ezarri zen, emakumeei boto eskubidea emanez, eta lehenbiziko autonomia estatutuak onartu ziren. -
Monarkia gaur egun
Erresuma Batua demokrazia parlamentario unitario bat eta monarkia konstituzional bat da Monarka Elizabeth II.a da, 1952tik agintean egon dena. Erresuma Batuaren hiriburua Londres da, hiri global bat eta mundu mailako finantza-zentro bat, 10,3 milioi biztanlerekin. -
Teokrazia gaur egun
Aita Santuak bere baitan biltzen ditu Eliza Katolikoaren eta Vatikano Hiriaren buruzagitza gorenak. Aita Santua kardinalek aukeratzen dute aurrekoa hil ondoren, konklabe deritzan prozesuan. Behin bere onarpena eman ondoren, hautatua Aita Santu bihurtzen da.
Vatikano Hiriaren eguneroko gobernua Estatu Idazkaritzak darama. Hala ere, ez dago botere banaketarik, funtzio banaketa baizik; botere guztiak Aita Santuak ditu, baina delegazio bidez beste erakunde batzuei uzten dizkie. -
Demokrazia gaur egun
Espainiako eta beste hainbat herrialdeetan, guztiak dute bozka aukera eta bozkatuak izateko aukera. Espainia estatu sozial eta demokratikoa da, gobernu-formatzat monarkia parlamentarioa duena. Munduko hamalaugarren ekonomia da, BPG nominalari dagokionez. Nazio Batuak, Europar Batasuna, Eurogunea, Europako Kontseilua eta NATO erakundeetako kidea da.