Aaa

XIX-XX ardatz kronologikoa

By ElPepe_
  • Period: to

    Aro Garaikidea

  • Carlos IV.a boterean

    Carlos IV.a boterean
    Frantziako Iraultzaren hasiera baino lehentxeago lortu zuen tronua, eta bere izaerarik ezak gobernua bere balidoaren esku uztea eragiten zuen, Manuel Godoy-ren esku, zeinaren maitalea omen zen Maria Luisa Parmakoa.
  • Frantziako iraultza

    Frantziako iraultza
    1789ko Iraultza Frantsesak mundu baten amaiera irudikatu zuen, ondoren Antzinako Erregimena deituko zena, eta beste baten hasiera, gaur egungoa izaten jarraitzen duen garai modernoa.
  • Napoleon frantziarren enperadore

    Napoleon frantziarren enperadore
    Napoleon Bonaparte frantsesen enperadorea izan zen 1804. urtean, Lehen Frantziar Inperioa ezarri zenean, 1815. urtera arte. Urte horretan, europar potentzia bateratuek inperio hori izaten jarraitzeko aukera eman zioten, baina lurraldeka Elba uhartera murriztu zuten; 1815eko Ehun egunetan, Waterlooko guduan behin betiko galdu zuen arte.
  • Trafalgarreko bataila

    Trafalgarreko bataila
    Frantziar eta espainiar armadak baturik, Ingalaterraren armadaren aurka eraso zuten. Ingelesek irabazi zuten gudua. 3.500 pertsona inguru hil ziren borroka honetan, gehienak espainiar eta frantsesak. Hogeita zazpi gerraontzi britainiarrek, Nelson almirantea burua zutela, hogeita hamahiru frantziar eta espainiar gerraontzi garaitu zituzten
  • Fontainebleauko Ituna

    Fontainebleauko Ituna
    Fontainebleauko Ituna 1807ko urriaren 27an sinatu zuten Frantziako Fontainebleau hirian Espainiako eta Frantziako ordezkariek, hain zuzen: Espainiaren aldetik, Godoyren, Karlos IV.a Borboikoaren begikoa zenaren, gerra eta estatu aholkulariak eta Frantziaren aldetik, berriz, Gérar Duroc generalak. Idatzi horren bitartez, frantziar tropak Espainia zeharkatu eta Portugal inbaditzea baimendu zen.
  • Aranjuezeko Matxinada

    Aranjuezeko Matxinada
    Aranjuezko matxinada, 1808ko martxoaren 18-19an, Aranjuezen Frantziako Inperioaren aurka egindako matxinada bat izan zen, Asturiasko Printzeak bultzatutakoa. Politikan Godoy baztertu eta kartzelatzea eragin zuen, eta Karlos IV.a Espainiakoa erregea agintea Fernando VII.a Espainiakoa semearen esku uztera behartu zuen. Besteak beste matxinada honek sortutako ziurgabetasun politikoak Maiatzaren 2a Madrilgo matxinada erabakigarria eragin zuen.
  • Espainiako Indepedentzia Gerraren hasiera

    Espainiako Indepedentzia Gerraren hasiera
    Maiatzaren 2an, Madril matxinatu egin zen tropa frantsesen presentziaren aurka. Errepresioaren ondoren, Mostolesko alkateak gerra deklaratu zion Napoleoni, eta laster zabaldu ziren herrialde osora Gobernu Batzarrak erresistentzia antolatzeko. Independentzia Gerra hasia zen.
  • Madrilgo altxamendua

    Madrilgo altxamendua
    Maiatzaren 2a 1808ko egun hartan Madrilen izandako matxinada izan zen, Aranjuezko jaikialdiak sortutako ziurgabetasun politikoak bultzatuta. Napoleondar armadaren errepresio bortitzak matxinada deiak eta aldarrikapenak eragin zituen herrialde osoan, azken finean Iberiar Penintsulako Gerra piztu zuena.
  • Baionako Abdikazioak

    Baionako Abdikazioak
    Baionako abdikazioak, 1808ko maiatzaren 5ean Baionako Marracqeko jauregian gertatutakoak, Fernando VII.ak eta horren aita Karlos IV.ak Espainiako erregetzari uko egin eta Napoleon Bonaparteren esku utzi zuteneko gertakizun historikoa da. Jarraian, Napoleonek Josef anaia Espainako errege izendatu zuen.
  • Espainiako Independentzia Gerraren amaiera

    Espainiako Independentzia Gerraren amaiera
    1812an espainiarrek, Wellington jeneralak zuzendutako britainiar indarren laguntzaz, tropa frantsesen kontrako eraso bortitza hasi zuten. Arapilesen irabazi zuten eta horrek Josef Bonaparte ihes egitera behartu zuen.