Descarga

Arenaseko eboluzioa

  • Fundazioa

    Fundazioa
    1. urtean Arenas Football Club taldea fundatu zen. Zortzi urte lehenago hasi zen guztia ordea, lagun talde batek Lamiakoko zelaietan futbolean jolasten hasi zirenean.
  • Errege Koparen irabazle

    Errege Koparen irabazle
    Lamiakoko zelaian jokatzen zuen Arenasek, baina 1914-1915 denboraldian, Neguriko Real Club Jolasetako zelaira aldatu zen. Lau urte geroago, taldeak, Bartzelonaren aurka irabazi zuen Espainiako Kopako finala denbora gehigarrian. Hamaikako historikoa hurrengoa izan zen: Jauregui; Vallana, Monacho: Uriarte, Arruza, J.M. Peña; Ibaibarriaga, Pagazaurtundua, Sesumaga, Barturen eta F. Peña. Argazkia: Wikipedia.org
  • Ligako sorrera

    Ligako sorrera
    José María Acha Larrea, Arenaseko presidenteordea izan zen 20. hamarkada honetan, eta Espainiako Ligaren fundatzaileetako bat izan zen, futbol profesionala estatuan sortuz.
  • Ametsaren amaiera

    Ametsaren amaiera
    Arenasek 1935. urterarte mantendu zen Lehenengo Mailan. Aipatzekoa da talde getxotarra hirugarren postua lortu zuela 1929-1930 denboraldian.
  • Jo ta ke irabazi arte

    Jo ta ke irabazi arte
    Hainbat urteetan zehar kategoriaz aldatuz joan da Arenaseko taldeak, baina 1997an aurrerapausu bat emateko aukera zegoen. Preferentetik Hirugarren Mailara igotzea lortu zen berriz ere, eta aldi honetan, etorkizuna aldatzeko aukera aurkeztu zen klub getxotarran.
  • Gobelako zelai berria

    Gobelako zelai berria
    "Estadio Nuevo Municipal de Gobela" ezizenaz, 2004an inauguratu zen klubeko etxe berria. Aipatzekoa da, estruktura dela eta, "Kaiola" bezala ezagutzen dela Arenaseko zelaia.
  • Mendeurrena

    Mendeurrena
    1. urtean, Arenaseko mendeurrena zela eta, ekitaldi instituzional ugari antolatu ziren. Taldeko maila ordea, ez zen aurreko mendearena bezain ona. Erregionaletan eta Hirugarren Mailan tartekatu zituen urte asko Arenasek, 2015. urtea ailegatu arte.
  • Igoera Bigarren B Mailara

    Igoera Bigarren B Mailara
    36 urte igaro behar izan ziren Arenas taldeak Espainiako futbolaren hirugarren kategoriara itzultzeko. Gaur egun, kategoria honetan mantentzen da, baina zelai berriaren proiektuarekin, 6.000 pertsonentzakoa izango dena, futbol profesionalera itzultzeko ametsa hurbilago egon daiteke.
  • Koparen mendeurrena eta etorkizuna

    Koparen mendeurrena eta etorkizuna
    Aurten, Espainiako Kopa irabaztearen mendeurrena ospatu da eta ospatzen ari da ekitaldi anitzekin. Laster, zelai berria izango du Arenasek, Faduran kokatuta egongo dena. 6.000 pertsonentzako aforoa izango du eta futbol profesionalean jokatzeko baldintzak beteko ditu.