Ondare historiko-kultural kontzeptuaren bilakaera historikoa

  • Period: to

    XVIII. Mendea

    Kolekzionismoaren inguruan ematen den interesaren baitan sortzen ondarearen jatorria. Hau horrela izanik, iraganeko objektuak ondare izatera bilakatu ziren, ondorioz, objektu horien balorea eta prestigioa asko handitzen zen.
    Honetarako, garrantzitsuak izan ziren akademiak, izan ere, ondare kulturalaren hainbat aztarna bildu ziren hauetan.
    Ondarea altxor gisa, urre gisa, kontsideratzen zen eta nazioari balioa emateko zegoen.
    Azkenik, mende honetan zehar ondarearen beharraz jabetzen dira.
  • Period: to

    XIX. Mendea

    Dokumentuaren izaera gehituko zaioa mende honetan zehar, horrela, objektu izatetik kulturaren begiko izatera pasatzen da.
    Ondarea herriaren kulturarekin lotzen da, eta herriaren zeregina da berau mantentzea.
    Ondarea kultura aniztasunaren seinale da.
    Ondareak berezi egiten gaitu, bakarrak, ondorengo belaunaldiei ideiak eta baloreak transmititzeagatik.
    Guztia ez da ondarea, goi karguek hautatuko dute zer den ondarea eta zer ez.
    Ondarea nazionalismoarekin eta kolonialismoarekin lotzen da.
  • Period: to

    XX. Mendearen lehen erdia

    Ondarea gizartearekin eta komunitatearekin lotzen da,guztiok zaindu beharrekoa,ondorioz,identitate kulturala azaltzen du.
    Funtzio sozialaren garrantzia handitzen da,hortaz, zaindu eta zabaldu behar da.
    Ondarea interpretatzen hasten da eta identitatearekin,ekonomiarekin eta gizartearekin lotzen da.
    Interpretazioarekin, ondarea aurkeztu, komunikatu eta explotatuko litzateke, helburu kultural, hezkuntzakoak, sozialak eta turistikoak lortzeko.
  • Period: to

    XX. Mendearen bigarren erditik gaur egun arte

    Ondarea baliabidetzat hartzen da,eta ekonomiari garrantzia handia ematen dio,turismoarekin,esaterako,eraldaketarik gabekoa.
    Turismoa bultzatzeko,interpretazioarekin,garai batean nola bizi ziren irakastea proposatzen da,garrantzia ekonomiari emanez.
    Museoak etekinak lortu behar dituenez,taberna eta denda edukiko ditu.
    Orain,funtzio sozialaz gain,etekinak eman behar ditu ondareak.
    Egun,ondareak bizirauteko balore estetiko,artistiko,ekonomiko,historiko eta kognitiboa behar du.