-
Tolongo gudua
Errealista frantsesek tolon jazartzen dute eta erreboluzionarioek plaza defendatzen dute. Napoleonek zeregin garrantzitsua izan zuenez eta brigada jenerala izendu zuten.
Tolongo gudua 1793ko abenduaren 18an amaitu zen. -
Egipto eta Siriako kanpaina
Ingalaterrari Indiako ondasunen bidea ebakitzeko asmoz egindako espedizioa izan zen. Militarki ez zen oso arrakastatsua izan baina Egiptoko kultura Europan ezagutarazi zuen. -
Brumarioaren 18ko estatu kolpea
Napoleonek, "Brumarioaren 18a" izena hartu zuen estatu golpea eman zuen eta Frantziar inperioaren kontsul bilakatu zen. -
Biziarteko kontsularen bilakaera
Lortu zuen botereaz eta herriaren faboreaz baliatuz, biziarteko kontsul izendatu zuen bere burua eta botere guztiak bereganatu zituen. Diktadura bat sortuz. -
Kode zibila
Frantziako kode zibila, Napoleonen kodea bezala oso esaguna, 1789ko iraultza frantsesaren ondoren sortu ziren lege asko ofizializatu eta sendotu zituen kodea izan zen. -
Napoleon Frantziako enperadore
Napoleonek bere burua enperadore izendatu zuen, garai hartako Aita Santua, Pio VII-a ekarriz. Notre-Dame katedralean eman zen koronazio hau. -
Trafalgarko gudua
Frantzia Espainiarekin aliatu Ingalaterra garaitzeko baina Ingalaterrak aurrea hartu eta aliantza hau garaitu Trafalgarko lurmuturraren parean, Cadizen. -
Austerlitzeko gudua
Austria eta Errusia aliatu egin ziren Frantzia garaitzeko, hala ere, Napoleonek garaitu egin zituen. Garaipen honekin sakro inperio germanikoa oso ahulduta gelditu zen. -
Inperio santuaren jausiera
Napoleonek Italia eta Europa erdialdea kontrolatu zituen. Austriako Francisko IIak sakro inperio romano-germanikoko enperadore moduan abdikatu zuen honen amaiera abiaraziz. -
Espainia indarrez hartu
Napoleonek Portugal erasotzeko aitzakiarekin Espainia inbaditu eta bere anaia Jose Bonaparte jarri zuen errege gisa (1808-1813). -
Bailengo gudua
Espainia Napoleonen armadaren aurka borrokatu zen independentzia aldarrikatzen eta Espainiak irabazi. Hau, Napoleonen inperioaren lehen porrota izan zen.
Gudu hau 1808ko uztailaren 20an amaitu zen. -
Errusiaren konkista
Napoleon 600.000 pertsonako ejerzitoarekin Errusiarantz abiatu zen hau konkistatzeko asmoarekin baina huts egin zuen bi arrazoi nagusirengatik:
- Negua heldu zen ( Hotza, lokatza, garraioentzako sailtasuna bilakatu)
- "Erretako lurraren" taktika ( lurrak erre hauek deusestatzeko eta konkistatzaileak bertatik ez hornitzeko.)
1812ko abenduaren 12an amaitu zen gudu hau Napoleonen amore emanarekin. -
Leipzigeko gudua
Alemanian eman zen, Seigarren koalizioak (Ingalaterra, Espainia, Errusia, Prusia, Austria, Portugal eta Suezia) Frantziar inperioa erasotu eta Napoleonek galdu egin zuen.
Bataila hau 1813ko urriaren 19an amaitu zen. -
Napoleonen abdikapena
Napoleonen botereak behera egin zuenez abdikatzera behartu eta mediterraneoko uharte batera erbesteratu zuten, Elbako uhartera. -
Napoleonen itzulera
Napoleon erbesteratik itzuli zen otsailaren 16an eta Frantziar inperioaren agintea berreskuratu zuen. -
100 eguneko inperioa
Napoleonek bigarren inperio bat sortu zuen "100 egunetako inperioa" izena hartu zuena eta Ingalaterra, Errusia, Austria eta Prusiaren aurka borrokatu zuen "Waterlooko guduan". Galdu egin zuen eta behin-betiko erbesteratu zuten Santa Elena uhartera. -
Napoleonen heriotza
Sei urte geroago, 51 urterekin Napoleon Santa Elena uhartean hil zen. Autopsien arabera urdaileko minbiziarekin hil zen.