-
Jazza
Jazza XIX. mendearen amaieran Estatu Batuetan jaiotako musika generoa da, XX. mendean zehar modu globalean hedatu zena. Jazzaren nortasun musikala konplexua da eta ezin da erraz mugatu. -
Popa
Pop musika XX. mendeko 50eko hamarkadan AEBn eta Erresuma Batuan sortutako musika mota bat da. Publiko zabalarentzat egina da, komertziala eta itsaskorra. Rocka baino leunagoa, melodiatsua eta errepikakorra da, eta hitzak, normalean, gai sinpleez mintzo dira, maitasunari buruz askotan. -
Rapa
Afro-amerikar eta hispanoamerikar komunitateek Bronxen (New York, AEB) 1960ko hamarkadaren bukaeran garatutako musika estilo bat da. -
Hip-Hopa
Hip hopa abiada handian oinarri erritmiko baten gainean errimatzean oinarritutako musika-korronte gisa ezagutzen da mundu osoan, baina, egia esan, lau arte-adierazpen biltzen dituen kultura-mugimendua da: DJ, MC (zeremonia-maisua gaztelaniaz), breakdance eta grafiti. -
Rocka
Rock musika mugimendu politiko eta sozialen bideratzaile izan da; adibidez Erresuma batuko rocker eta mod mugimenduena eta San Frantziskon garatu zen hippy-kontrakulturarena. -
Diskoa
1970eko hamarkadan jaio zen, AEBko eta Kanadako diskoteketan, eta rhythm and blues, funk, soul eta musika psikodeliko generoak nahastuta sortu zen. Hamarkada hartako amaiera aldean izan zuen urrezko garaia.Ondoren, musika elektronikoaren bilakaeraren eraginez, dance, techno eta acid house dantza generoak sortu ziren, eta diskoak indarra galdu zuen.