-
Gospela
Gospelaren aurrekari nagusia espiritual beltza da. Sister Rosetta Tharperen grabazioek arrakasta handia izan zuten 1930eko eta 1940ko hamarkadetan. -
Ragtimea
Ragtimea (denbora urratua) pianorako musika estilo bat da, XIX. mendearen amaieran AEBn ezagun egin zena, europar musikari, Afrikako musikako elementuak nahastuz sortua. -
Bluesa
Afrikan arraza beltzeko pertsonak esklabo hartu eta Ameriketako Estatu Batuetako hegoaldera eraman zituzten, kotoi eta tabako soroetan lan egiteko. Esklabuak kotoi zelai batean
Merkantzia bezala erabiltzen zituzten pertsona horiek. Ez zuten ezer, ez dirurik, ez ondarerik. Soinean zeramaten arropa ere euren jaunena zen. Beren herri eta kideengandik bereizirik ere, esklabu haiek beren ohiturak eta folklorea atxiki zituzten, hein batean. -
Rock&roll
Musikari zuriak R&B abestiak abesten hasi zirenean, 50eko hamarkadan, Rock & Roll
izendatzen hasi ziren. Hiru musikari handik irauli zuten musika: Elvis Presleyk,
Chuck Berryk eta Little Richardek. -
popa
Pop musika XX. mendeko 50eko hamarkadan AEBn eta Erresuma Batuan sortutako musika mota bat da. Publiko zabalarentzat egina da, komertziala eta itsaskorra. Rocka baino leunagoa, melodiatsua eta errepikakorra da, eta hitzak, normalean, gai sinpleez mintzo dira, maitasunari buruz askotan. -
Rock gogorra
Hitz bortitzak, gitarra elektriko distortsionatuak, baxu elektrikoak eta bateriak ezaugarri nagusiak ditu. 1960an sortu zen, hala ere, 2000ko hamarkadan, zenbait post-grunge taldek jatorrizko hard rock soinura berreskuratu zuten, 1970eko eta 1980ko zenbait taldek bere betiko jarrerari eutsi zioten bitartean. -
Reggea
Reggea Jamaikar musika da eta oso esaguna egin zen Bob Marley abeslariagaitik. 1970. urtean esan ahalko zen, Reggearen urrezko aroa izan zela Bob Marley abeslaria famatua egin eznean. -
Rapa hip-hopa...
Afro-amerikar eta hispanoamerikar komunitateek Bronxen (New York, AEB) 1960ko hamarkadaren bukaeran garatutako musika estilo bat da. Breakdancearekin, grafitiekin eta DJekin batera, hip-hop kulturaren zutarrietako bat da. -
soul
Ameriketako Estatu Batuetako komunitate afro-amerikarrak sortu zuen, 1950eko hamarkadan eta 1960ko hamarkadaren hasieran. Gospelaren, Rhythm & Bluesaren eta jazzaren elementuak batzen ditu. Soul musika asko zabaldu zen AEBn, Motown, Atlantic eta Stax diskoetxeek eragina izan baitzuten afro-amerikarren eskubide zibilen aldeko mugimenduaren garaian. -
Folk-Rocka eta Psikodelia
1960ko hamarkadaren erdialdean, folk musika tradizionalari rockaren instrumentazioa eta erritmoa gehitu zitzaizkion. Folk eszenak lotura estuak zituen Britainia Handiarekin eta AEBrekin: bietan zeuden jogailu akustikoak, kanta tradizionalak eta mezu sozialeko blues musika gustuko zuten folk-zaleak. -
Diskoa
1970eko hamarkadan jaio zen, AEBko eta Kanadako diskoteketan, eta rhythm and blues, funk, soul eta musika psikodeliko generoak nahastuta sortu zen. Hamarkada hartako amaiera aldean izan zuen urrezko garaia. Ondoren, musika elektronikoaren bilakaeraren eraginez, dance, techno eta acid house dantza generoak sortu ziren, eta diskoak indarra galdu zuen. -
Punka
1970eko hamarkadan agertu zen musika estilo bat da. Musika estilo bat izateaz gain, stablishmentaren kontra jotzea helburu duen kultur mugimendu bat ere bada. DIY edo 'zuk zeuk egin' filosofiari atxikia da, eta talde ugarik beren diskoak grabatu eta banatzeko jarrera hartu zuten. -
New wavea
Ingalaterran, punketik post-punka etorri zen. New wave ere esaten zaio, eta post-punka ausartagoa eta artistikoagoa zen. 1978an, The Sex Pistolseko John Lydon (Johnny Rotten) abeslari ohiaren Public Image Ltd. taldeak eman zion hasiera mugimenduari. -
Heavy metal
Heavy metaleko talderik tipikoena honako hauek osatzen dute: bateria, baxua, erritmo-gitarra, gitarra nagusia eta abeslaria (instrumentu-jotzailea izan zein ez). -
rocka
Rolling Stones taldea dugu estilo horren sortzaile nagusia. Hainbat azpigenero ditu: blues rocka, folk rocka, country rocka, southern rocka, raga rocka eta jazz rocka, esaterako; horietako batzuek garrantzia izan zuten musika psikodelikoaren garapenean, zeina psikodeliaren eta hippyen kontrakulturatik jaio baitzen. -
Grungea
1980ko hamarkadaren bukaerarako, hard rocka eta glam metala nagusitzen ziren rock irratietan. MTV sortu zen, eta, haren bidez, estiloa edukia baino garrantzitsuagoa zelako pertzepzioa zabaldu zen. Horrekin gustura ez, eta musikari gazteek glam metalaren eta arena rockaren kontra jo zuten, amorruak eragindako musika sortuz. -
Alternative musika eta Indie mugimendua
Alternative musika (musika alternatiboa) 1980ko hamarkadaren hasieran sortu zen, musika-joera nagusitik kanpo geratzen ziren taldeak sailkatzeko. Alternative labela zeukaten taldeak ez ziren irrati nagusietan entzuteko errazak.