M8 egunero da

MARTXOAK 8

  • 1908an lan eskubideen alde

    1908an lan eskubideen alde
    120 emakume langile erreta hil ziren New Yorkeko Cotton lantegian. Dirudienez, soldata baxu eta lan baldintza txarrengatik protestan ari ziren, eta lantegi barruan egiten ari ziren itxialdia uzteko, kanpotik molotov koktelak jaurti zizkieten.
  • 1910ean proposatu

    1910ean proposatu
    1910ean Emakume Sozialisten Nazioarteko Konferentzia Kopenhagen bildu zenean, Clara Zetkinmilitaten komunistaren eskariz, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna egitea proposatu zen. Zetkinen proposamena onartu zuten 17 naziotatik hurbildu ziren 100 emakume baino gehiagok.
  • 1911n lehena

    1911n lehena
    Aurreko urtean egindako proposamena onarturik, Alemania, Austria, Danimarka eta Suitzan ospatu zen lehen aldiz Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna. Martxoaren 19an izan zen orduan. Milioi bat pertsona baino gehiago bildu ziren mitin haietara. Besteak beste, emakumeentzat boto eta kargu politikoak betetzeko eskubidea eskatu zuten, lan egiteko, formakuntza profesionala eta bazterketarik ez jasateko aldarrikatu zuten bezala.
  • Triangleko sutea

    Triangleko sutea
    Lehen aldarrikapen haien ostean, martxoaren 25ean, New Yorkeko Triangle fabrikan gertatu zen sutean, 146 langile, horietatik 123 emakumezko hil ziren lanean. Haietarik gehienak etorkinak ziren. Gertakari honek eragin handia izan zuen AEBtako lan legedian. Nazioarteko Emakume Langileen egunetan, behin baino gehiagotan aipatuko zen Trianglen gertaturikoa, emakumeen lan baldintza txarren salagarri.
  • 1913 eta 1914

    1913 eta 1914
    Errusiako emakumeek otsaileko azken igandean ospatu zuten euren eguna 1913an. Europan, martxoaren 8an bildu ziren I. mundu gerraren aurka protesta egin eta munduko gainerako emakumeei elkartasuna adierazteko.
  • 1917ko Errusia

    1917ko Errusia
    Gerra Handian hil ziren 2 milioi errusiarren omenez, errusiako emakumeek otsaileko azken igandea hautatu zuten “ogia eta bakea” lelopean huelga hasteko. Lau egunetara Tsarrak abdikatu egin zuen eta uneko gobernuak, martxoaren 8an, emakumezkoei botoa emateko aukera eman zien.
  • Martxoaren 8a

    Martxoaren 8a
    Martxoaren 8ak beste dimentsio bat hartu du azken urtetan herrialde garatuetan. Aurreko gertakari hauei egiten die, egungo arazoez gainera, gaurko egunak erreferentzia.