Lpboleix

Leioatik

  • Leioatik sortzen da

    Leioatik sortzen da
    2013ko otsaileko 28an Leioatik ofizialki sortzen da. EHU-n aurkeztu zen proiektu berria.
  • Leioatik AT! sortzen da

    Leioatik AT! sortzen da
    2013-2014 ikasturtean Leioatik AT! proiektua sortzen da, ERASMUS egiten ari diren ikasleak haien esperientzia kontatzeko.
  • Proiektuaren eragina handituz doa

    2014-2015 ikasturtearen hasieran erabakitzen da proiektu komunikatibo bat baino gehiago eraikitzea, eragile bat izateko helburuarekin. Hau lortzeko euskararen aldeko borroka eta jakintzaren kolektibizazioa hartzen du aldarri.
  • Taldea handituz doa

    2015eko otsailean taldea handituz joan zen, lehenengo mailako ikasleei esker. Momentu hura baino lehen 3-5 pertsona zeuden taldean.
  • Herri Unibertsitatea sortzen da

    Herri Unibertsitatearen aurkezpenaHerri Unibertsitatea proiektu komunikatiboa sortzen da, Unibertsitatean gertatzen diren gauzei buruzko kobertura emateko
  • Jarraipena handituz doa

    Jarraipena handituz doa
    Herri Unibertsitateak manifestazioei edo unibertsitatearen barneko ekitaldiei jarraipen sakonagoak egiten hasten da, ikasle guztiak informaturik egon ahal izateko.
  • 3 talde sortzen dira

    20-25 pertsona koordinatu ahal izateko 3 talde desberdinetan banatzen da Leioatik 2015eko irailean: egunerokotasuna, irratia eta web-telebista.
  • Aldaba irratiaren lehen saioa

    Aldabaren irratsaioak entzun ahal diraAzaroaren 24an Aldaba irratiak lehen irratsaioa ematen du.
  • Web-telebistaren lehen emisioa

    Web-telebista taldeak lehen emisioa emango du hurrengo urtearen hasieran. Badirudi urtarrilean izango dela.