mg 8737

KOLKEPA ROCK

  • SARRERAK

    SARRERAK
    Aupa! Hemen dituzue online bidezko sarrerak, sarrera bakoitzak 17€ balio du. Gogoratu, sarrera guztiak salduz gero, egunean bertan EZ da sarrerarik salduko.
  • KONTZERTUAK

    KONTZERTUAK
    Aurrekoetan bi eszenatokitan banatzen baziren kontzertuak, aurtengoan gune berri bat eta hirugarren oholtza bat izango ditugu!
  • Gatibu 10:30

    Gatibu 10:30
    Gernika-Lumo aldeko rock estiloko musika talde bat da, 2000ko udan sortua. Mendebaleko euskaran abesten dute; Busturialdeko euskalkian, zehazki. Gitarra eta ahotsa zutabe hartuta, zazpi disko kaleratu dituzte
  • Tximeleta 12:15

    Tximeleta 12:15
    1. urtean sortutako plaza taldea. Ordutik hainbat txokotan ibili izan dira, herriz herri, plazaz plaza. Aurretik hainbat taldetan aritutako musikariak dira. Bateria, baxua, gitarra eta teklatuaz gain, trikitixa, panderoa eta txirula bezalako instrumentu tradizionalak ere tartekatzen dituztelarik.
  • Su Ta Gar 13:35

    Su Ta Gar 13:35
    Su ta Gar 1987an Eibarren sorturiko heavy metal estiloko musika talde bat da.
  • Rotten XII 14:40

    Rotten XII 14:40
    Tafallan sortutako punk-rock musika taldea da. 2017an sortu zuten Zartako-k, Odolkiak Ordainetan eta Patada Oi! taldeetako kideek.
  • Skabidean & The Black Birds 17:05

    Skabidean & The Black Birds 17:05
    Skabidean 2012. urtean Iruñean sorturiko ska, reggae eta rocksteady taldea da. Orduz geroztik, 200 kontzertu baino gehiago eman ditu Euskal Herriko geografia osoan zehar. 2019. urtean taldeak berritze-prozesu bati ekin zion, honen emaitza "Skabidean & The Black Birds" izenarekin bataiatu zen proiektua izanik. Hala, taldearen egitura berria hiru emakumezko abeslarirekin osatu zen. Hortaz, egun taldeak 11 kide ditu, teknikariak kontuan hartu gabe.
  • Kaleko Urdangak 19:30

    Kaleko Urdangak 19:30
    Kaleko Urdangak Bergaran 2011n sortutako "oi!" musika talde bat da. Kaleko Urdangak musika taldeko kideen artean da, Ekaitz Etxezarreta bateria jotzaile azkoitiarra eta taldeko ahotsetako bat. Taldeak Nortasuna diskoa kaleratu berri du, punk eta oi ereserkiak, kaleko giroak biltzen dituen lana.
  • ETS 21:55

    ETS 21:55
    En Tol Sarmiento Iekoran (Arabar Errioxa) sortu zen 2005. urtean. 18 urte baino gutxiago zituzten. Taldearen hasierako egitura hurrengoa zen; bi kitarrista, Iñigo Etxezarreta eta Ruben Campinun, eta baterian Floren Diaz. Dena den, Kampik gitarra berehala albo batera utzi eta baxua hartu zuen, taldeari nolabaiteko musikaltasun hobea emanez. Hirukotea, punk-rock abestiak bertsionatzen hasi ziren. Hilabete gutxien ostean, taldea abesti propioak konposatzen hasi zen.
  • Tremenda Jauria 23:10

    Tremenda Jauria 23:10
    Tremenda Jauría Madrilgo bi neska eta bi mutilek osatzen duten musika talde bat da. Cumbia eta reggaeton estiloko musika egiten dute, konpromiso sozial eta politikoz beteriko letrekin. 2016an egin zuten euren lehen albuma, Mordiendo izenekoa. 2017an Con Tol Deskaro diskoa kaleratu zuten.
  • Bad Sound System 00:45

    Bad Sound System 00:45
    Bad Sound System (gaur egun Bad Sound) 2003. urtean Irunen sortutako musika taldea da. Reggae, Dancehall eta Ragga estiloak biltzen dituena besteen tartean. Haien egungo kideak Selektah Stepi (DJ), Masta (MC) eta Kenitra (MC) dira, nahiz eta lehenago Brujo (MC) eta DjSucio (DJ) kideak izan baziren ere.
  • Sarkor 20:35

    Sarkor 20:35
    1. urtean sortutako euskal musika taldea da. 2004ko udan beren lehen kontzertua eman zuten. 2006an beren lehen diskoa argitaratu zuten "Oingoan bai!" izenekoa. 2008an bere bigarren diskoa kaleratu zuten "Su emoten" izenekoa, Kontzertu ugariko uda izan zen 2008koa eta azkar etorri zen taldearen 3. estudio lana izango zena: Sentimendu gabe, 2010. urtean kaleratua. 2012ko Abenduan laugarrena atera zuten: "Mundu kodifikatuen atzean".
  • Iheskide 15:40

    Iheskide 15:40
    2004an elkartu ziren bostkote moduan, Elorrioko musika lokaletan. Antton ahotsean, Gaizka baxuaz eta koroetan, Kata eta Xagu gitarrekin eta Petra bateriarekin. Ihesbideren funtsa gustatzen zitzaiena egiteaz aparte, jasaten ditugun injustiziak salatzea eta bizi ditugun egoera desberdinen aurrean gure iritzia azaleraztea da, musika bozgorailu bezala erabiliz.