koldo eskatzen diguna

  • Period: 883 BCE to 859 BCE

    Ashurnasirpal II

    Ezaguna da kupidagabeko konkista militarrengatik eta Asiriar Inperioa sendotu izanagatik. Haren ekintza ospetsu eta dokumentatuenetako bat, Kalhu hiria sortzea izan zen, gaur egungo Nimrud (Irak), erresumako hiriburu bihurtu zuena.
  • Period: 570 BCE to 522 BCE

    Polikrates

    Samosko Polikrates eta Atenasko Hiparko tiranoen gorteetan bizi izan zen. Haren obretatik gaur eguneraino iritsi diren zatiek ardoa, jatearen atseginak eta, batez ere, amodioa kantatzen dituzte. 1554an Henri Estiennek argitaratu zuen Anacreonteian bilduriko poema laburrak —II. mendekoak bide ziren alexandriar imitatzaileek eginak— Pizkundeko anakreontetar poesia delakoaren inspirazio-iturri izan ziren.
  • Period: 356 BCE to 323 BCE

    Alejandro Handia

    Gazterik eskuratu zuen Mazedoniako koroa, eta bere agintaldiko denbora gehienean konkistan jardun zuen. Bere bizialdian, garaiko inperiorik zabalenetako bat sortzea lortu zuen. Haren menpeko lurraldeak Peloponesotik Indiarainoko eremuak biltzen zituen. Estratega handia omen zen, eta ez zuen sekula porrotik izan guda zelaian. Haren ekintzek hasiera eman zioten Garai helenistikoari, kultura greziarraren hedapenaren garaiari, alegia.
  • Period: 356 BCE to 267 BCE

    Dido

    . Lana, Augusto erromatar enperadorearen enkarguz idatzia izan zen, jatorri mitiko bat emanez, berarekin hasi zen inperioa loriatzeko xedearekin. Xede honekin, Virgiliok, Homeroren olerkiak jarraitu baino, berridatzi egiten ditu, abiapuntu bezala, Troiako Gerra eta hiri honen suntsipena hartuz, eta, Erromaren fundazioa, greziar mito ospetsuen eran gertatutako gertakari bezala jarriz.
  • Period: 340 BCE to 232 BCE

    Ashoka

    Maurya Inperioko hirugarren enperadorea izan zen. Indiako azpikontinentearen jabe zen, Bengala eta Afganistan arteko lurretan agintzen zuelarik. Nolabaiteko Indiaren fundatzailea kontsideratzen da, lur guztien lehenengo batasuna egin baitzuen.
  • Period: 138 BCE to 78 BCE

    Luzio Kornelio Silla

    Antzinako Erromako jeneral eta politikaria izan zen. Beste kargu batzuen artean, kuestore, pretore, legatu eta kontsul izan zen. Hil ondoren Felix izengoitia eman zioten, borroketan zorionekoa zelako.
  • Period: 100 BCE to 41 BCE

    Julio Zesar

    Galia menperatzean eta Britainia Handiko lehen inbasioarekin, Erroma Ozeano Atlantikoari begira jarri zuen eta garai guztietako militar handienetakotzat jotzen zuten. Errepublika Inperio bilakaeran ere parte hartze garrantzitsua eduki zuen. Hori guztia dela eta, hil ondoren, Senatuak ofizialki Erromako Jainko izendatu zuen.
  • Period: 69 BCE to 30 BCE

    Kleopatra

    Bere anaia eta senar Ptolomeo XIII.arekin batera izan zen Egiptoko buru. Anaiaren aldekoak Kleopatra hiltzen saiatu ondoren, gerra zibila piztu zen. Julio Zesarrek Kleopatraren alde jo zuen, eta Ptolomeo garaitutakoan, Egiptoko gobernari bakarra bihurtu zuen Kleopatra. Zesarren hilketaren ostean, Marko Antoniorekin aliatu zen.
  • 60 BCE

    Bouddica

    Bouddica
    Iceni herri edo tribuko britoi erregin bat izan zen. Britaniaren Erromatar okupazioan jazotako matxinadarik handienaren buruzagia izan zen, hain zuzen ere matxinada hau Neronen agintaldian gertatu zen, 60 eta 61 bitartean.
  • 57 BCE

    Qin Shi Huang

    Qin Shi Huang
    Qín Shǐ Huáng, Wade-Giles idazkeraz Ch'in Shih-huang, edo Shih Huangti; Zheng zuen benetako izena— (K.a. 260ko azaroa/abendua - K.a. 210eko irailaren 10a) Qin erreinuko erregea (K.a. 247 - K.a. 221) eta Txinako lehen enperadorea (K.a. 221 - K.a. 210) izan zen.
  • 52 BCE

    Vercingetorix

    Vercingetorix
    Galiar tribu eta buruzagiak Julio Zesarren inbasioaren aurka elkartu zituen eta haren aurkako erresistentziaren gidari izan zen, Alesiako setioan errenditzera behartua izan zen arte, K.a. 52. urtean.