Kimika eta Alkimia

  • 1500 BCE

    Alkimiaren sorrera Egipton

    Alkimiaren sorrera Egipton
    Lehenengo mendebaldeko zibilizazioa alkimia garatu zuena Antzinako Egiptoa izan zen. Geroago Europa osotik zabaldu zen bere nagusitasuna greziar eta erromatar aro gehienetan mantentzen.
  • 700 BCE

    Hermes Trismegisto

    Hermes Trismegisto
    Hermes Trismegisto literatura okultistan egiptoar jakintsua bezala aipatzen da, Tot jainkoarekin paraleloa, alkimia sortu zuena eta gaur egun hermetismo bezala ezagutzen den sinesmen metafisikoa garatu zuena. Alkimiaren aita bezala ezagutzen da eta alkimiari buruzko lan asko esleitu zaizkio, hala nola Esmeraldaren Taula edo Corpus hermeticum
  • 450 BCE

    Aristoteles, Greziar alkimia

    Aristoteles, Greziar alkimia
    Aristotelesek garatu zuen teoria unibertsoko gauza guztiak lau elementuz bakarrik osatuta zeudela esaten zuen: lurra, airea, ura eta sua. Aristotelesek uste zuen elementu bakoitzaren konbinazioak munduko gauzen aniztasuna azaltzen zuela.
  • 300 BCE

    Zosimos Panopolisekoa

    Zosimos Panopolisekoa
    Greziar alkimista bat izan zen ezagutzen diren alkimia-liburu zaharrenak idatzi zituenak. Alkimiaren lehen definizioetako bat eman zuen, "Uren konposizioa, bere mugimendua, hazkunde espiritutsua, nondik gorputz edari espiritutsuak ateratzen diren eta gorputzen barruko beste edari espiritutsu batzuekin lotzen diren" ikerketa bezala.
  • Period: 467 to 1492

    Erdi Aroko alkimia

    Greziar eta erromatar kulturekin zituen lotura handien ondorioz, alkimia nahiko erraz onartu zuten filosofia kristauak eta Europako Erdi Aroko alkimistek.
  • 1255

    Tomas Akinokoa

    Tomas Akinokoa
    Tomas Akinokoak Aristotelesen filosofian oinarrituta kristau pentsamendura egokitzea saiatu zen. Filosofia eta teologia bateratzeaz gain ere lan handia egin zuen metodo zientifikoa garatzen.
  • 1267

    Roger Bacon

    Roger Bacon
    Filosofo eta teologo ingelesa izan zen. Enpirismoan nagusitasun handia ipini zuen eta metodo zientifiko modernoa proposatu zuten lehen pentsalarien artean ezagutzen da. Bere lan garrantzitzuena Opus Maius izeneko zientziei buruzko tratatua izan zen.
  • 1400

    Nicolas Flamel

    Nicolas Flamel
    Erdi Aroko alkimista nagusienetakoa izan zen. Lehenengo eta bakarraren harri filosofalaren sorkuntza eransten zaio, substantzia alkimiko legendario bat, oinarrizko metalak, urre edo zilar bezalakoak, bihurtzeko gai dela esaten zena. Ere bizitzaren elixir bat zela uste zen, gaztetzeko eta hilezkortasuna lortzeko.
  • 1530

    Parazeltso

    Parazeltso
    Alkimista, mediku eta astrologo suitzar bat izan zen. Ezaguna egin zen, batez ere, beruna prozedura kimikoen bidez urre bihurtu zuela uste zelako.
  • Alkimiaren desagerpena eta Kimikaren garapena

    Alkimiaren desagerpena eta Kimikaren garapena
    XVIII. mendetik aurrera zientzia berrien garapenaren hasieraren ondorioz kimika garatzen hasi zen zientzia bat bezala eta alkimia pixkanaka pixkanaka desagertzen joan zen.