-
Carmen indiano etxea
Eraikin hau 1884.urtean eraiki zen Jose Arechabala Aldamaren eskutik (gizon oso ezaguna herrian. Havana Club fundatzailea izan zen bere exilioan Kuban). Gaur egungo Gordexolako udaletxea da. -
Konde Aresti jauregia
1885ean sortuta, hainbat erreforma izan ditu arkitektura mantentzearren: adreilu gorria fatxadan eta tximini ikusgarriak jarri zituzten. -
Kuba indiano etxea
Etxe handi hau Vivanco anaiak eraiki zuten 1885. urtean, alboan duen beste etxe batekin, Villa Kuba. Urte batzuk geroago, konkretuki 1931 urtean, Aretxabaleta familiak erosi zituen biak. -
Aspuru etxeak
Bi indiano etxe hauek 1905. urtean eraiki ziren. Aspuruko baserria zegoen lekuan eraiki ziren bi etxeak, gaur egun bere ezkutua egoera txarrean mantentzen da. -
Villamonte indiano etxea
Etxe hau 1931. urtean eraiki zen Juan Arancibia Lebario arkitektuaren eskutik.