Historia

By garii
  • Pariseko bakea

    Pariseko bakea
    Pariseko bakea sinatu zen eta Britania Handia munduko inperio bihurtu zen Frantzia kanpoan geratuz.
  • Period: to

    AEBko iraultza

    Amerikako Iraultza britainiar kolonien hasierako gizartean gertatutako aldaketa sozial, politiko eta pentsamendu aldaketen emaitza izan zen. Aldaketa guzti horiei Ameriketako Ilustrazioa deitu zieten.
  • Independentziaren aldarrikapena

    Independentziaren aldarrikapena
    Estatu Batuetako Independentzia Aldarrikapena onartu zutenean, Kongresuak independentzia aldarrikatu zuen 1776ko uztailean. Guda hasi zen eta britainiarrek Boston galdu zuten 1776an, baina gero New York hiria hartu zuten.
  • AEBko konstituzioa

    AEBko konstituzioa
    AEBko konstituzioa sinatu zen, Mundu Zaharrarekin amaituz. Honen bidez, herrialde berriaren gobernuari buruzko auzi garrantzitsu asko konpondu ziren. Konstituzioak gobernu federal indartsua ezarri zuen. Deklarazio horren bidez, gobernu zentral indartsu bat askatasun pertsonal sakon batekin uztartzen saiatu ziren.
  • Period: to

    Frantziar iraultza

    Frantziako iraultza Frantzian aldaketa azkar eta sakonak ekarri zituen prozesu sozial eta politikoa izan zen.
  • Period: to

    Frantziar iraultza 1. fasea

    Frantziako Iraultzak gizakirik xumeenek lehen aldiz eskubide jakin batzuk izatea ahalbidetu zuen. "Askatasuna, berdintasuna, anaitasuna edo heriotza" kontsigna ospetsuak bide eman zion Gizakiaren eta Herritarraren Eskubideen lehen Adierazpenari (1789ko abuztuaren 26a), egungo Giza Eskubideen Gutuna inspiratuko zuena.
  • Bastilla hartzea

    Bastilla hartzea
    Bastillako gotorlekua hartu zuten iraultzaileek eta honek iraultzari hasiera emango dio. Erregearen kontrako ekintza izan zen, erregearen gehigikeriak salatuz.
  • 1791ko konstituzioa

    1791ko konstituzioa
    1791ko konstituzioa Europako lehenengoa (sistema politiko berria, liberalismoan oinarri, Monarkia bai, baina legearen menpe, Giza Eskubideen adierazpena, Eliza eta estatua banatu, izaera zibila, sufragio mugatua)
  • Terrorea

    Terrorea
    Izu Garaia edo Izualdia Frantziako Iraultzako aldi bat izan zen. 1792ko abuztuaren 10ean aldarrikaturiko iraultzaren ondoren, auzitegi berezia eratu zen. Auzitegi horrek susmagarrien epaiketak prestatu eta iraileko hilketak agindu zituen (Lehen Izua deiturikoa).
  • Period: to

    Frantziar iraultza 2.fasea

  • Luis XVI. hil

    Luis XVI. hil
    1793an Luis XVI. hil zuten eta burua moztu zioten, honekin batera I. errepublika aldarrikatu zen. Honek Europako beste monarkiak beldurtru zituen eta Frantziari gerra deklaratu zioten.
  • Konstituzio berria

    Konstituzio berria
    1795ean Konstituzio berria idatzi zen, sufragio mugatua ezarriz. (sufragio mugatua ezarri, eskubide batzuk mantendu: “denak berdinak”, botere betearazlea 5 zuzendarik)
  • Period: to

    Frantziar iraultza 3. fasea

  • Period: to

    Konbentzioaren gerra

    1793ko urtarrilaren 21ean, Frantziako Konbentzio Nazionalak Luis XVI.a erregea gillotinan hilarazi zuen. Gertaera horren ondorioz, gobernu iraultzaileak eta Espainiako borboitar monarkiak eten egin zituzten diplomazia harremanak, eta Espainiak bat egin zuen Erresuma Batuarekin Frantzia iraultzailearen aurkako jarreran.
    Otsailaren 1ean, Frantziak gerra deklaratu zien Erresuma Batua eta Probintzia Batuei, eta martxoaren 7an Espainiari.
  • Bromuarioa

    Bromuarioa
    1799an estatu kolpea egon zen: Bromuarioa eta lehen kontsula ezarri zen.
  • Period: to

    Napoleon Bonaparteren I. inperioa

    Lehen kontsul izendatua izan ondoren, bere inperioa eraikitzen hasi zen.
  • Bizi osorako kontsul

    Bizi osorako kontsul
    Bere burua bizi osorako kontsul izendatu zuen.
  • Vienako kongresua eta Monarkiak konstituziogilea

    Vienako kongresua eta Monarkiak konstituziogilea
    Urte honetan Vienako kongresua egon zen eta urte berean Napoleonen porrota gertatu zen, gerra-hondamendi batzuen ondoren, Bonaparteren inperioak amaieraren hasiera ikusi zuen 1815ean, Waterlooko batailaren porrotarekin.
    1815 Luis xviii.aren Monarkia konstituziogilea ezarri zen.
  • Napoleon hil

    Napoleon 51 urterekin hil zen, 1821eko maiatzaren 5ean. Santa Elenan erbesteratu zenetik (Waterlooko batailan galdu ondoren) bere osasunak okerrera egin zuen nabarmen. Ofizialki, urdaileko minbiziak jota hil zen. Zazpi medikuk egindako autopsiak teoria hori bermatzen zuen.
  • Period: to

    Monarkia Absolutista

    Charles X.aren monarkia absolutistaren ezarpena eta berrezarkuntzaren hasiera.
  • Erromsntizismoa

    Erromsntizismoa
    Erromantizismoak bi fase izan zituen. Bat 1825 arte eta bigarrena 1825etik aurrera.
  • Uztaileko iraultza

    Uztaileko iraultza
    Uztaileko Iraultza Luis Filipe Frantziako tronura eraman zuen matxinada izan zen. Parisko kaleetan hiru egunez borrokan aritu ondoren, Karlos X.ak abuztuaren 2an abdikatu zuen. Abuztuaren 9an, Luis Filipe frantziarren errege izendatu zuten. Iraultza horretan, goi-erdi mailako klaseak, edo burgesiak, Luis Filiperen erregetza osorako (1830-1848) botere sozial eta politikoa eskuratu zuen.
  • Period: to

    Monarkia Konstituziogilea

    Luis Felipe Frantziakoaren Monarkia konstituziogilearen aldia
  • Period: to

    Frantziar II. errepublika

    Frantziako Bigarren Inperioa hasi zuen Louis-Napoléon Bonaparteren couparen arteko Frantzian izandako gobernu errepublikarra izan zen. Bigarren errepublikaren ezaugarri nagusia "errepublika sozial eta demokratikoa" eta errepublika liberalaren arteko tirabirak izan ziren.
  • Period: to

    Napoleon III.aren inperioa

    Napoleon III.a edo Luis Napoleon Bonaparte1848tik 1851 arte Frantziako II. Errepublikako presidentea izan zen eta 1852 eta 1870 bitartean, frantesen enperadorea. Napoleon I.a osaba bezala, Errepublikako boterea hartzean, iraultzaileen ideiak eta agintean jarrera autoritarioa bat egiten saiatu zen. Gainera, bi inperioak armadaren porrotak zirela kausa erori ziren.
  • Period: to

    III. errepublika

    Frantziako Hirugarren Errepublika Frantzian izandako gobernu-sistema errepublikanoa izan zen, Frantziako Bigarren Inperioa amaitutakoan hasi eta Hirugarren Reicharen okupazioarekin bukatu zena. 1870ean sortu zen, Frantzia-Prusia Gerran jasandako porrotaren ondorioz Napoleon III.aren erregimena erori zenean, eta 1940an amaitu, naziek Frantzia okupatu eta Vichyko gobernua ezarri zenean.
  • Parisko komuna

    Parisko komuna
    Parisen agintea izan zuen gobernu iraultzaile eta sozialista erradikala izan zen. Napoleon III.a enperadoreak 1870eko irailean izan zuen porrotaren ostean, Frantziako Bigarren Inperioaren gainbehera etorri zen. Momentu horretan Frantziako Hirugarren Errepublika eratu zen, Prusiarekin gerran zegoena.
  • Period: to

    Belle Époque

    1871ko Frantzia-Prusiako gerraren amaieraren — Bigarren Industria Iraultzarekin eta Bake Armatuarekin batera — eta 1914ko Lehen Mundu Gerraren hasieraren arteko Europako historiaren aldia izendatzeko erabiltzen den frantsesezko esamoldea da.
  • Berlingo konferentzia

    Berlingo konferentzia
    Afrikako kolinizazioa arautu zuen. Hitzarmen horren arabera, lurralde baten jabetza izateko haren okupazio eraginkorra lortu behar zen lehenik
  • Entente hirukoitzaren sorrera

    Entente hirukoitzaren sorrera
    Entente Hirukoitza Errusiak, Frantziak eta Erresuma Batuak 1907an sinaturiko itun edo akordioa izan zen, zeinaren arabera Alemaniak Errusia erasotzen bazuen, Frantziak eta Erresuma Batuak Alemaniaren aurka ekingo ziotela ezartzen zuena. Ententeak oso konpromiso lausoak ezartzen zituen, herrialdeen arteko elkartasunezko aldarrikapen bat baino ez zen izan, baino hala ere azkenean elkarren aurka Lehen Mundu Gerran arituko ziren blokeak eratu zituen.
  • Potentziaren interesak balkanetan

    Potentziaren interesak balkanetan
    Balkanetako gerrak Europako hego-ekialdean gertatu ziren bi gerra izan ziren, Lehen Mundu Gerra baino lehenagokoak, 1912tik 1913ra arte. Lehenengoa Otomandar Inperioari aurre egin zion Bulgaria, Montenegro, Grezia eta Serbiak osatutako Balkanetako Liga deritzonarekin.
  • Period: to

    I .mundu gerra

    Europan piztu eta gehienbat bertan jazotako mundu gerra bat izan zen, 1914ko uztailaren 28an hasi eta 1918ko azaroaren 11ra arte iraun zuena. Bere garaian, "gerra guztiekin amaituko duen gerra" deitu zioten. Historiako gudarik handienetako bat izan zen, 70 milioi pertsona mobilizatu baitziren militar aritzeko, tartean 60 milioi europar.